Jarraitu

Eztabaida sutsua izan dugu etxean afalorduan.
Frantzia, gazteleraz Francia izatera pasatzea (soinuz Frankia zena), idazkeraren ondorioz pasa zen, ala ahoskera aldatu zelako idazten da c-z?

Hau da:
k soinua zuen c hizkiz idazten zenez, c hizkiaren soinu irakurria aladatzean gertatu zen, edo soinua aldatu zelako idazten da c-z?

Hizkera ala idazkera?

@GariGaraialde
Behin azaldu zidaten ahoskeraren eboluzio bat badagoela gurutze hitzean:

Crucem (krukem)
Crucem (krutxem)
Crucem (kruZem) cruz

Ez dut bilatu idazkera /?/ fonetikoa, espero ulertzea.

Esan zidaten horrek frogatzen duela euskarak aspaldi topo egin zuela latinarekin (gaztelania izango zen erromantzearekin ez, aurrekoarekin), gurutze delako euskaraz (erdiko fasea). Ez dakit.

Caesar ere "kaesar" lehen, "cesar" ahoskatu da geroago, ezta?

Frankia, frantzia, francia
#etimologiak

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea