Azken egun hauetan han eta hemen aditu/irakurri dut Bizkarsoro euskarazko azpidatziekin eman beharko litzatekeela... eta zerbait hautsi zait bihotzean, KRA!
Alde batetik, tristea iruditzen zait ikustea zein gutxi ohitu ditugun belarriak euskara batzuetara (Xanpun 80. hamarkadan ateratzen zen ETB1en!)
Bestetik, berriro ere hegozentrismoa, ez baikara ohartzen Bankako batek arazo bera izan lezakeela Ainhoa Etxeberriarekin.
Zer eskatuko diogu ETBE1eri, beti izan ditzala euskarako azpitituluak?
@GariGaraialde nik primeran ikusi nuen ta azpitituluak martxan jarri nuen frantsezez hitz egiten zuenean ez baitut oso ondo frantsesik ulertzen. gero konturatu nuen bebai iparraldeko euskera batuera itzulita zeudela eta ez nuen batere gogoko hitzez hitzeko transkripzio baten zain nengoen hobeto ulertzeko, ez ezabapen horrekin.
@marmarka Farntsesezko hitzei azpidatziak jartzea normala da, baina euskrazkoei?!
@GariGaraialde jo ze sorte ona nik ez ditut euskalkiak ondo ulertzen eta errezago da niretzat irakurtzea entzutea baino gainera horrela zerbait ez ulertzekotan hiztegian bila dezaket
oraindik kostatzen zait hitz egitea baina batuan ia ia dena ulertzen dut
@marmarka gainera, azpitituluak 'iparraldeko' hizkerari eskatu dizkiote azpitituluak. Ainhoa Etxeberriari inork ez dizkio eskatu azpitituluak, edo Alex Sardui, Angel Alkain, Asier Illarramendi, Mikel Aranburu edo erdizka euskalkian egiten duten beste askori... Euskaldun asko 'eje' aditu eta jada belarriak ixten ditu, ulertuko ez duelakoan, eta horrek jarrerarekin du zer ikusia, ez ulermenarekin.
@GariGaraialde lasai egon orain hobeto ulertzen dut zure kezka. beste norbaiti ulertzeko gogoa da garrantsitzuena hizkuntza baino eta hor arrazoia osoa daukazu
@GariGaraialde @marmarka nik Alkain eta garai hartako Wazemank saioko koadrila hura erdipurdi ulertzen nituen, ziur aski lapurtar gehienok bezala. Batua ez zelako, baizik eta Urolaldeko hizkera (uste dut) eta oso lagunartekoa.
Azpitituluak eskatu bagenitu, ez dakit nolako harrera izanen genukeen.
@marmarka Beraz, esan nahi nuena da, bai, arrazoi, azpitituluak beharrezkoak ditu jende ugarik, egiten ari den bide hori errazago egin dezan (dezazuen), baina besteek, egin dezatela esfortzu minimo bat.
Iparraldeko kasuan aarri ez baita euskalkia izaten, bertako azentuz hitz egindako batua baizik.