@GariGaraialde @Biozale1 @porru gatazkaren muina zein da/dira?
Aurreko haserre eta egoak aparte, noski. Zein dira desberdintasunak "metodo", helburu, edo halakoetan?
@mikelgs @GariGaraialde @Biozale1 @porru Beste zerbaiten bila nenbilela zein elkarrizketa interesgarria topatu dudan hemen! 😀
Ez dut ezer berririk esango baina nire ustez oinarrian bi desberdintasun daude:
1. ELA sindikatu autonomoa da, eta herri honetako herri-mugimendu eta sindikalismo autonomoaren espazioa zaintzen du; LAB ezker abertzalearen sindikatua da, eta bere familia politikoaren espazioa zaintzen du.
@uonederra @mikelgs @GariGaraialde @Biozale1 @porru
kaixo Unai!
Uruguain egon berri eta, irakurri zaituanean, sindikalismoa eta ezker politiko instituzionalen inguruan diotena etorri zait burura: bultzatuz sostengatu eta autonomia, baina utzikeriarik ez. Nik uste aipatzen dituzun desberdintasunak baduela (denak bezala noski) oso partziala den ikuskera. Nik pare bat kontu azkar:
@uonederra @mikelgs @GariGaraialde @Biozale1 @porru
1) iradokitzea ELAn denetariko jendea dagoela eta LABen ez... datu bat nik ere hemen: azken bi hamarkadetan afiliazio tasa ia bikoiztu du LABek, (31.000-50.000) eta ELAk jarraitzen du 100.000 bueltan. Ez da oso sinesgarria uste izatea LABen hazkundea leku beretik denik bakarrik, ezta? (noiz eta ELAk ezker abertzaleko oinarrizko printzipioak bere egin dituenean denbora guzti honetan: konfrontazioa, independentismoa...)
@uonederra @mikelgs @GariGaraialde @Biozale1 @porru
2) ez dakit zer nolako familiak ezagutzen dituzun, baina nire inguruan aniztasuna da nagusi, baita oinarrizko kontuen ulerkeran. ELAk idazten duena sinetsi behar den bezala sinetsi beharko litzateke kongresuz kongesu gure ponentzietan jasotzen dugun autonomia eta langile klasearen interesak lehenestearen hautua, edo?
.
@end1ka @uonederra @mikelgs @Biozale1@mastodon.eus @porru
Erabat ulegarria da ELAko jendeak ELAren alde egitea eta LABekoek LABen alde, eta bakoitzak bere sindikatua besterengatik bereizten duena goraipatzea.
Hala ere, eta 'kaleko jendearen' ikuspegitik, batzuetan bi sindikatuen arteko borroka gailentzen denaren sentsazioa izan arren, nik argi dut herriarentzako eta langile klasearentzako, zaila zaidala ELA eta LAB sindikatu nagusiak izatea baina gauza hoberik imaginatzerik.
@GariGaraialde @end1ka @mikelgs @Biozale1 @porru Askotan pentsatzen dut hori. Jendea kokoteraino egongo da gure xextretaz, asko eta asko ez baita ELArena edo LABena, LABELArena baizik. Eta jendeak nahikoa gauza ditu bizitzan gure arteko desadostasunak ulertzen saiatzen ibiltzeko.
@GariGaraialde @uonederra @mikelgs @Biozale1 @porru
Tira, nekagarria suertatu leikela ados, baina hau ez da fan edo norbere koloreak defendatzea. "Kaleko jendeak" egunerokotasunean eta "jateko gauzetan" nabari ditu desberdintasunak. Eta esango nuke horietan gogoetatu eta erabakitzen duela. Eztabaida zintzoa eta errespetuzkoa izan behar duen bezala, benetakoa ere izan behar du. "Denok elkarrekin" eta horrelakoak botatzen ditugu gure sentitzen ez ditugun eztabaidetan baina gureetan matizak behar
@GariGaraialde @uonederra @mikelgs @Biozale1 @porru ditugu. Eta bueno, ez da gobernuarekiko harremana: bada eraldaketak sustatzeko dugun prestutasuna, posizioa eta norberak bere buruari ematen dion funtzioa. Horrek mezu bat, egiteko modu bat eta ikuskera bat elikatzen du, eragiten duena lantokian, kalean, langile eta herri bezala. Esango nuke garrantzitsua dela. Baita agian hemendik tarteka sartu eta txapa emateko ere ez dela 😅
Animo kongresuarekin Unai, eta besarkada bat guztiei!
@end1ka @uonederra @mikelgs @Biozale1@mastodon.eus @porru
Eta batzuetan bien arteko 'xextrak' gogaitzen banau ere, bien arteko 'xextra' hori ere ona dela herriarentzako. (xextra den bitartean, eta batak bestea arerio sindikaltzat eta ez etsaitzat hartzen duen bitartean, noski).