@Biozale1@mastodon.eus @porru @mikelgs arrazoi osoa.
Guzti hori ulertzen saistzeko, ezin da (batez ere) ELA eta LABen arteko gatazka alde batera utzi.
Batzutan badirudi garrantzi gehiago ematen diotela besteari 'irabaztea'...

@GariGaraialde @Biozale1 @porru gatazkaren muina zein da/dira?

Aurreko haserre eta egoak aparte, noski. Zein dira desberdintasunak "metodo", helburu, edo halakoetan?

@mikelgs @GariGaraialde @Biozale1 @porru Beste zerbaiten bila nenbilela zein elkarrizketa interesgarria topatu dudan hemen! 😀
Ez dut ezer berririk esango baina nire ustez oinarrian bi desberdintasun daude:
1. ELA sindikatu autonomoa da, eta herri honetako herri-mugimendu eta sindikalismo autonomoaren espazioa zaintzen du; LAB ezker abertzalearen sindikatua da, eta bere familia politikoaren espazioa zaintzen du.

@uonederra @mikelgs @GariGaraialde @Biozale1 @porru

kaixo Unai!
Uruguain egon berri eta, irakurri zaituanean, sindikalismoa eta ezker politiko instituzionalen inguruan diotena etorri zait burura: bultzatuz sostengatu eta autonomia, baina utzikeriarik ez. Nik uste aipatzen dituzun desberdintasunak baduela (denak bezala noski) oso partziala den ikuskera. Nik pare bat kontu azkar:

@uonederra @mikelgs @GariGaraialde @Biozale1 @porru
1) iradokitzea ELAn denetariko jendea dagoela eta LABen ez... datu bat nik ere hemen: azken bi hamarkadetan afiliazio tasa ia bikoiztu du LABek, (31.000-50.000) eta ELAk jarraitzen du 100.000 bueltan. Ez da oso sinesgarria uste izatea LABen hazkundea leku beretik denik bakarrik, ezta? (noiz eta ELAk ezker abertzaleko oinarrizko printzipioak bere egin dituenean denbora guzti honetan: konfrontazioa, independentismoa...)

@uonederra @mikelgs @GariGaraialde @Biozale1 @porru

2) ez dakit zer nolako familiak ezagutzen dituzun, baina nire inguruan aniztasuna da nagusi, baita oinarrizko kontuen ulerkeran. ELAk idazten duena sinetsi behar den bezala sinetsi beharko litzateke kongresuz kongesu gure ponentzietan jasotzen dugun autonomia eta langile klasearen interesak lehenestearen hautua, edo?
.

@uonederra @mikelgs @GariGaraialde @Biozale1 @porru

3) nik esango nuke ezberdintasun nagusia, ekintza sindikala eta abarrez gain (sakonak), Uruguayko aipamenean esaten nizun horretan datzala: ELAk dio ezker politiko insituzionala behar dela aldaketak eragiteko. Kontua da, bultzatuz sostengatzeko prest egotea edo gainontzekoei kontuak ateratzea da estrategia egokiena? Denak zilegi, baina bakoitzarenak baditu bere ondorioak.

Marra gorriez eta sinaduren ingurukoez, agian beste noizbait. Zaindu!

@end1ka @uonederra @mikelgs @Biozale1@mastodon.eus @porru
Erabat ulegarria da ELAko jendeak ELAren alde egitea eta LABekoek LABen alde, eta bakoitzak bere sindikatua besterengatik bereizten duena goraipatzea.
Hala ere, eta 'kaleko jendearen' ikuspegitik, batzuetan bi sindikatuen arteko borroka gailentzen denaren sentsazioa izan arren, nik argi dut herriarentzako eta langile klasearentzako, zaila zaidala ELA eta LAB sindikatu nagusiak izatea baina gauza hoberik imaginatzerik.

Jarraitu

@end1ka @uonederra @mikelgs @Biozale1@mastodon.eus @porru
Eta batzuetan bien arteko 'xextrak' gogaitzen banau ere, bien arteko 'xextra' hori ere ona dela herriarentzako. (xextra den bitartean, eta batak bestea arerio sindikaltzat eta ez etsaitzat hartzen duen bitartean, noski).

@GariGaraialde @end1ka @mikelgs @Biozale1 @porru Askotan pentsatzen dut hori. Jendea kokoteraino egongo da gure xextretaz, asko eta asko ez baita ELArena edo LABena, LABELArena baizik. Eta jendeak nahikoa gauza ditu bizitzan gure arteko desadostasunak ulertzen saiatzen ibiltzeko.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea