Aurrekoan musika kaskoekin entzun behar den Hernaniko taberna berezi hortara joan ginen.
Onerako harritu ninduen gehiengo handi batek euskal musikaren kanala zuela jarrita.
Dena den, nahiko meh. Ez zitzaidan gehiegi gustatu.
Eta joaten bazarete aholku bat: kontuz kaskoak kenduta dituzten belarriluzeekin! 🤣
@galaipa
ez neukan honelako egitasmoen berririk! Baina begiak talotxistor utzi ninduen beste egunean gidabaimena atera berritako gazte batzuk ikusi nituelarik kotxe barruan bakoitza bere aurikularrekin. Gidaria izan ezik! Haiek ere musika zaletasun desberdinengatik egingo zuten? Bakartiagoa den gizartera bideratzen goaz inoizko komunikazio-bide aukera zabalenean? Taberna ere ez al da leku erabat soziala eta herrikoia?
@porru
@bekereke @galaipa Eztabaida do horren inguruan juxtu. Tabernaren funtsa (kolektibotasuna) galtzen dala gusto indibidualen alde. Nik hobeto pasatzet beste esperientzia horrekin ta izatez kolektibogoa ere iruitze zait: hiru kolektibo dituzu ta aldatzen jun zaitezke. Hiru taberna, hiru giro, bakarrean
@porru
@bekereke
Denbora asko pasa ez banuen ere nire iritzz:
Alde onak:
- Aforoa kasko kopuruak markatzen du.
- Musikaz alda dezakezu aspertu ahala.
- Bestela elkartuko ez zinen jendearekin egoteko (edo behintzat denbora gehiago) aukera.
- Bolumena aldatu dezakezu
Txarrak:
- Abestu edo esaten duzuna nahi duenak entzun dezake. Ez bakarrik zure ondoan daudenek...
- Besteek abesten dutena entzun dezakezu.
- Soinuaren kalitatea oso eskasa
@porru
Joe, ba euskal musika bezala identifikatu nuena rockarena izango zen 🤔😅 La Polla dut gogoan adibidez (euskaraz ez baina).
Dena dela, beharbada gehien entzun nuen sintonia sagardotegiko turistez (gu tartean) nekatuta/nazkatuta zebilen neska batek egin zigun errieta izan zen 🤣 Ez genbiltzan gaiztakeritan e! Baina momentu eta leku txarra aukeratu genuen gipuzkoarrez kexatzeko.
@galaipa A ba nei bai gustatu zitzaiten! Esperientzia polita da isilago egon ahal izatea taberna ta musika-sintonia aukeratu ahal izatea, ta nahi dezunian aldatzea.
Ta euskal musikaren sintonia dao? Nik dakitela pop-erregetoia, teknoa ta rock modukoa daude