Mastodonen aritzetik gehien gustatzen zaidana da hitz egiteko sartzen zarela, ez posizio bat defendatzeko. Ea Twitterretik gatozenok hango ohitura txarrak ez ditugun hona ekartzen.

@gorka_bm @txerren Benga, serio jarriko naiz.

Ulertzen dut diozuna, eta giro lasaiago/zintzoago/gertukoagoa eskertuko dut, baina esan duzu "hitz egiteko sartzen zarela, ez posizio bat defendatzeko", eta dei egidazu arraroa, baina nik hitz egiten dudan askotan... posizio bat defendatzen dut 😌

@oihan @txerren Ados, adierazi nahi nuenarentzat hitz zehatzagoak bilatzen saiatuko naiz: denok defendatzen ditugu posizioak, dena da politikoa etab. Baina Twitterrek plataforma gisa animatzen zintuen defentsa hori egitera lubaki batean sartuta eta ametrailadore batekin. Hemen ikusi ditut eztabaidak, baina tonua oso bestelakoa da.

Jarraitu

@gorka_bm @oihan @txerren agian, diferentzia da hemen, oraindik, 'gu' bakarrik gaudela, eta twiterren gu, haiek, ondokoak, urrutiagokoak eta besteak...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea