@gorka_bm @txerren Benga, serio jarriko naiz.
Ulertzen dut diozuna, eta giro lasaiago/zintzoago/gertukoagoa eskertuko dut, baina esan duzu "hitz egiteko sartzen zarela, ez posizio bat defendatzeko", eta dei egidazu arraroa, baina nik hitz egiten dudan askotan... posizio bat defendatzen dut 😌
@oihan @txerren Ados, adierazi nahi nuenarentzat hitz zehatzagoak bilatzen saiatuko naiz: denok defendatzen ditugu posizioak, dena da politikoa etab. Baina Twitterrek plataforma gisa animatzen zintuen defentsa hori egitera lubaki batean sartuta eta ametrailadore batekin. Hemen ikusi ditut eztabaidak, baina tonua oso bestelakoa da.