@miren @txikillana @gurasoeus Gurean berdin, baina ez haurrarengatik (bakarrik). Emaztea eta biak, mahain esertzen garenean, elkarrekin jan eta elkarrekin hitz egiteko esertzen gara, eta bide horretatik, berdin jokatu dugu semearekin.
Egun bereziak badaude, ellarrekin TB ikusten afaldu izan dugunak, emankizun bereziren bat zegoelako.
Eskolatik bazkaltzera etorri eta mahaian ordubete ematea normala izan da gurean.
@nizuzuzunini @izarkom Bai ba. Lan batera joan naiz eta gizon etorri zait (ta ni desiatzen).
Hala ere, Irungo Txingudin izaten zirenekin alderatuz, hauek errespetuz tratatzen zuten jendea.
Telefonia konpainia bateko komertzialak geratu nau.
-Norekin duzu interneta? (Gazteleraz, noski)
- @izarkom ekin
-Egingo digu konparazio bat?
-Ez du merezi, gauza garrantzitsuetan nik irabazten dut.
-Zertan?
-Langileen baldintzetam adibidez...
-Ahí me has dau!
@aira_txe 21:00etan Realaren partidua dut Anoetan, beraz...
Beste zerbaiten bila, duela 4 urteko notizi honekin egin dut topo, eta zer nahi duzue esatea, harro sentitu naiz @izarkom ek orduan egin zuen honetaz.
Erraz esaten da baina 1500 haurrek klaseak online jasotzea ahalbidetu zuen; intituzio publiko edo ahalmen handiago duten enpresek egin ez zutena.
https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/7122635/koronabirusa-covid19-izarkom-kooperatibaren-ekimena-sim-txartelak-banatzeko/
@aira_txe Den-dena!
Ya ha llegado La danza de las luciérnagas. Vivir pasar y morir en la frontera del Bidasoa de Ignacio Mendiola al a librería Anti de San Francisco (Bilbao):
Ama* Eme* Ume* | Dispositibo digitalak
Noiz da momentu ona telefono bat emateko haur edo nerabe bati? Zein jarrera izan behar ditugu helduok?
@HamaikaTb ko saioan solasaldia egin dugu.
🔗 Osorik 👉https://www.hamaika.eus/saioak/podcastak/m/izarkom-dispositibo-digitalak.html
@elkarteaparean
@GariGaraialde @marmarka nik Alkain eta garai hartako Wazemank saioko koadrila hura erdipurdi ulertzen nituen, ziur aski lapurtar gehienok bezala. Batua ez zelako, baizik eta Urolaldeko hizkera (uste dut) eta oso lagunartekoa.
Azpitituluak eskatu bagenitu, ez dakit nolako harrera izanen genukeen.
@Jokin_PA Eta nik, euskarazko hedabideetan euskara batua erabiltzea ezinbestekoa dela uste dut, ez bada fikziozko produkzioetan, behar bezala arrazoitu bada.
Ze iparraldeko hizkera ez ulertzea bezain arazo irudtzen zait Euskadi Irratian euskara batuan aritzeko gaitasunik ez izatea.
@Jokin_PA Azpitituluena, entzuketa arazoak dituzten pertsonekiko errespetuagatik ez ezik (horrek bakarrik dena azpititulatzea justifikatzen badu ere), euskara ikasten ari direnekiko deferentziagatik ere babestuko nuke... baina hemen beste ideia bat jarri da mahai gainean.
@Jokin_PA Nik ez dut esan kaltegarria denik. Bi ideia jarri ditut mahai gainean: Euskalduna 'zahar' askok euskalki batzuk ulertzeko duten zailtasunak ematen didan pena batetik, eta beste euskalki batzuekin egiten ez dugun hausnarketa iparraldekoekin egiteak suposatzen duen hegozentrismoa, bestetik.
@Jokin_PA Ni ere ETB2an azpitituluekin ematearen alde... baina ez da hori izan eskakizun bakarra. "Iparraldeko hikerari azpitituluak jarri (frantximanta) horien aztentua ez dugu ulertzen eta" esan dute batek baino gehiagok.
@marmarka Beraz, esan nahi nuena da, bai, arrazoi, azpitituluak beharrezkoak ditu jende ugarik, egiten ari den bide hori errazago egin dezan (dezazuen), baina besteek, egin dezatela esfortzu minimo bat.
Iparraldeko kasuan aarri ez baita euskalkia izaten, bertako azentuz hitz egindako batua baizik.
@marmarka gainera, azpitituluak 'iparraldeko' hizkerari eskatu dizkiote azpitituluak. Ainhoa Etxeberriari inork ez dizkio eskatu azpitituluak, edo Alex Sardui, Angel Alkain, Asier Illarramendi, Mikel Aranburu edo erdizka euskalkian egiten duten beste askori... Euskaldun asko 'eje' aditu eta jada belarriak ixten ditu, ulertuko ez duelakoan, eta horrek jarrerarekin du zer ikusia, ez ulermenarekin.
@marmarka Ea, hobeto esplikatuko dut:
Badakit jende ugari dagoela euskara ikasten, eta ikasten ari zaretenei, bidea erraztu behar dizuegula; beraz, ari zaretenek azpitituluak eskatzea logikoa da.
Gauza da, azpitituluak eskertuko zituztela esan duen jende ugari ez da euskara ikasten ari. Euskaldun 'osoak' dira. Hau da, badakite euskaraz... eta holako bati azpitituluak behar dituela aditzeak penatu egiten nau.
Fotokazetaria. BO5TOK Photo-ko partaide. EIGE Euskal Herriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea / Photojournalist, member of BO5TOK Photo.