[ADIERAZPENA] Melilla, Kanariar Uharteak edo Bidasoa, .

Argi erakutsi dute: pertsona batzuen bizitzek ez dute deus balio. Eta hiltzen utzi ditzakete lasai asko. Edo heriotzara bultzatu. Ez baitira gizakiak.

Duintasuna kendu, eta gizatasuna ukatu diezue. Horrela, hiltzen badira, hiltzera bultzatzen badituzue, uretan erreskatea ukatu, bizi ezinezko esparruetan atxilotzen badituzue, ez da hainbesterako izango.

Gure seguritatearen mesedetan da, diozue, eta gogoratu, ez dute gizatasunik, bizitza horiek ez dute balio.

Jarraitu

Ba entzun ondo, bertan, gertu edo urrun zaudeten eta erabakiak hartzen ari zareten politikari eta erakundeetako ordezkariak. Zuen lana da bizitzak zaintzea. Eta bizitza guztiek dute balio berdina, ez zuek merkatuan ematen diezuena.

Giza eskubideak, oinarrizko eskubideak guztiontzako dira, ez zuek erabakitzen duzuenentzako.
Milaka bizitza akabatzen ari zarete.

Migratzea hiltzea dela sinestarazi nahi diguzue. Eta gezurra da. Migrazioa aukera, hautua edo bizitza salbatzeko modu bakarra izan daiteke. Beste guztia, sarraskia, giza eskubideen urraketa, ezer utzi ez zaionaren kontrako gehiegikeriak dira.

Segurtasun neurri bezala erakusten duzuena, bidegabekeria eta krudelkeria da. Zuek egindakoa. Eta utzi behingoz errudunak mafiak direla esateari. Zirkulazio askatasuna, bide seguruak baleude, ez legoke mafiarik. Ez gaitzazue inozoak bezala tratatu, mesedez.

Eta ikusten dugu. Agerian dago zuen jokoa. Eta basakeria horren aurrean izango gaituzue, harrera herria izango gara, zuek nahi ala ez.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea