[ADIERAZPENA] Melilla, Kanariar Uharteak edo Bidasoa, #HarreraHerria.
Argi erakutsi dute: pertsona batzuen bizitzek ez dute deus balio. Eta hiltzen utzi ditzakete lasai asko. Edo heriotzara bultzatu. Ez baitira gizakiak.
Migratzea hiltzea dela sinestarazi nahi diguzue. Eta gezurra da. Migrazioa aukera, hautua edo bizitza salbatzeko modu bakarra izan daiteke. Beste guztia, sarraskia, giza eskubideen urraketa, ezer utzi ez zaionaren kontrako gehiegikeriak dira.
Segurtasun neurri bezala erakusten duzuena, bidegabekeria eta krudelkeria da. Zuek egindakoa. Eta utzi behingoz errudunak mafiak direla esateari. Zirkulazio askatasuna, bide seguruak baleude, ez legoke mafiarik. Ez gaitzazue inozoak bezala tratatu, mesedez.