Erakutsi berriagoak

@Bergaratik

Ni aldrebes. Atzo quinta feira eta gaur ostirala... 😪😪

Statler jauna :ardilatxbeltza: (r)en bultzada

Jada hasi dira, baina Fedibertsoa -k jakin dezala Irun :izargorria: Mosku -ko Jaiak 2024 martxan daudela 💪

Gaur 88 urte frankistek Maravillas Lamberto, Larragako 14 urteko neska, atxilotu, bortxatu eta hil zuten bere aitaren alde atera zenean.

eu.wikipedia.org/wiki/Maravill

Statler jauna :ardilatxbeltza: (r)en bultzada

@zital
@EDERTO87

Guk Izarkom Eskolako lehen streaminga Owncast zerbitzari propio batekin egin genuen eta hori iruditu zitzaigun, baliabide askotxo eskatzen zituela...

Statler jauna :ardilatxbeltza: (r)en bultzada

Jon Alonso:
...
«Ibili-ibilian, euskararik funtzionalena gaztelania dela amaituko dugu».

Sintaxia sinplifikatu behar dela esaten hasi dira batzuk, eta Amuriza, berriz, aditza sinplifikatu behar dela esaten aritu da. Amurizarekin harrituta nago, inork ez baitio erantzun. Zer esaten ari gara, ordea, «nik zuek atzo ikusi» esaten hasi behar dugula, western filmetan indiarrak nola? Hortik hartu behar zaio zentzua esaldiari.
...

berria.eus/kultura/idazleen-ar

Statler jauna :ardilatxbeltza: (r)en bultzada

Gaur 82 urte argitaratu zen 2.292.387 patentea, "Komunikazio-sistema sekretua". Hedy Lamarr aktore eta asmatzaileak erregistratua George Antheil musikagilearekin batera, egun erabiltzen ditugun WiFi edota Bluetooth-aren antzeko harigabeko komunikazioen oinarri dena.

eu.wikipedia.org/wiki/Hedy_Lam

@theklan
@demonocrazy

Eta inauguraziora nor ekarriko dute, Iker Casillas, toreatzaile bat edo Alex Ubago bezalako euskal kulturgintzako eragileren bat, sagardotegiaren txotx irekieratan moduan??!!

Statler jauna :ardilatxbeltza: (r)en bultzada

Zure telefono konpainiak elkarlanerako hitzarmenak sinatzen ditu jai herrikoiak antolatzen dituzten eragileekin?
Nireak bai.
Nik @izarkom
izarkom.eus/bilboko-konpartsak

Statler jauna :ardilatxbeltza: (r)en bultzada

@Jokin_PA
Neri ez zidaten ba deus eman. Korreo zertifikatu bidez bidali nien eskaera, ondoren elkarrizketa batetara deitu ninduten gotzaindegira (kontrakoaz konbentzitzen saiatzeko azken ahalegin gisa ulertu nuena) eta honen amaieran ziurtagiria bidaliko zidatela esan eta kitto, etxera. Ziurtagira aste pare batetara edo iritsi zitzaidan...

@EDERTO87

Ba ez dakit.
Mint 21ean KDE+Plasmarekin ez nuen bateria asko xahutzen zuenaren irudipenik. Berez KDEk bateria kudeaketa hobetua omen du, baina bertsio berritzearen ondoren bateria azkarrago agortzen zaidala, hori ziur.
Begiratu egin beharko dut...

@Jokin_PA

Hementxe nire egikaritza-ziurtagiria. Niri ez zidaten deklarazio formalik ezta alde egitearen ondore kanonikoen berri eman... 😭😭

@EDERTO87
Egun batzuk jai nituela profitatuz Mint 22ra eguneratu dut nere eramangarria eta Mint+KDE Plasmarekin bateriak gutxiago irauten duela iruditu zait lehenengo begiradan. TLP ere oso fin ez doanaren irudipena daukat.

Antzekorik sumatu duzu?

Aztertzen joan beharko naiz...

Statler jauna :ardilatxbeltza: (r)en bultzada

@Gailetagilearen_Alaba

Horixe da paradoxa.
Pierre de Lancrek euskal jatorria zuen. Bere aitona Bernard de Rosteguy (Arostegi) Behe Nafarroako Juxue herriko mahastizain aberatsa zen.
Hortaz De Lancre bera ere satanen zerbitzaria izango zen, ezta?

@theklan

Nik sarritan hartzen dut Donosti-Bilbo-Donosti autobusa, eta bai, gidari batzuek (ez denek, hori egia da) dituzten jarrera xenofoboak asko kezkatzeko modukoak dira.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea