Batzuetan Fedilabek gauza xelebreak egiten dizkit 😂
@inigoortega eta @Jngorria ren tootak elkartu dira.
Elhuyarren "Kodeen liburua" bukatu berri. Eleberrietara ohituta uste baino denbora gehiago behar izan dut irakurtzeko, baina asko disfrutatu eta ikasi dut.
Gehien pentsarazi didana izan da kriptografiaren historian ordenagailuak azken atal txiki bat besterik ez direla, askoz lehenagotik datorrela dena.
Zenbait atalek unibertsitateko irakasle on bat ekarri didate gogora, eta ausartuko nintzateke apostu egitera liburu honetan oinarritu dituela bere zein bat klase.
Gaur deskubritu dut nire BQ ebook irakurgailuak software librea darabilela.
Uste dut #FSF ek 2019ko buletin honen ale gehiegi inprimatu zituela eta ez dakitela zer egin. Bidali didaten laugarren aldia da!
Denak batera jaso izan banitu pentsatuko nuke nire datuak laukoiztuta dituztela, baina denboran oso banatuta joan dira iristen..
Programatzailea eta bideojokalaria.