Erakutsi berriagoak

Dirudienez zenbait ikastetxetan toolbox.academy tresna erabiltzen hasi dira haur hezkuntzan programazioa irakasteko. Demoa probatzera sartu naiz.

Mezu hau zuzentzen ez badute aurrekontu handia beharko dute gailuak ordezteko 🤣

Renfeko makinetan bidaia txartelak erosteko aditua izan behar zara.

Altsasuko autobus geltokian tren ordutegien kartela eskuz idatzita.

Ofiziala ote? Ordenagailua matxuratuko zitzaien?

Gure herriko jaietako euskararen aldeko aurtengo pankarta.

Asteburu honetan Berlinen izan naiz konferentzian lankideekin. Itzela izan da, baina konferentzia baino, bukatakoan gertatutako anekdota batekin nator.

Taberna batean sartu, eta musika ezaguna egiten zitzaigun, baina ez ginen ahotsak ulertzeko gai. Zerbitzariari galdegin, eta Arrasateko Rebel Noise taldea zela esan zigun 😂

Euskal musikarekin jarraiatu zuten. Gu egon ginen denboran behintzat.

Batzuetan Fedilabek gauza xelebreak egiten dizkit 😂

@inigoortega eta @Jngorria ren tootak elkartu dira.

Etxeko telebista noizean behin bere kabuz piztu eta software eguneraketarik duen begira hasten da. Ez da telebista adimendua, eta ez dauka Internetarako konexiorik. Ez dut ulertzen zer eta zergatik egiten duen 🤷‍♂️

Sistema erori eta disimulatu nahi duzunean... 😂

Programatua izan balitz aurrez abisatuko zuten... Informatika ez da perfektua, sistema onenak ere erortzen dira, ez dago ezkutatu beharrik!

Elhuyarren "Kodeen liburua" bukatu berri. Eleberrietara ohituta uste baino denbora gehiago behar izan dut irakurtzeko, baina asko disfrutatu eta ikasi dut.

Gehien pentsarazi didana izan da kriptografiaren historian ordenagailuak azken atal txiki bat besterik ez direla, askoz lehenagotik datorrela dena.

Zenbait atalek unibertsitateko irakasle on bat ekarri didate gogora, eta ausartuko nintzateke apostu egitera liburu honetan oinarritu dituela bere zein bat klase.

Cory Doctorow-en Little Brother liburua irakurtzen hasi naiz, eta bigarren kapitulua Amazoni dedikatu dio!

Ez nuen espero Cory bezalako DRMaren aurkako aktibista batek Amazon gomendatzea 😒

Pentsatu nahi dut liburua argitaratu zenean Amazon ez zela gaur dena.

(Irudian ez dago spoilerrik)

Sinclair QL, aitaren lehenengo ordenagailua. Duela urte batzuk martxan jartzen saiatu nintzen, baina ez nuen lortu. Berriro saiatuko naiz asteburu honetan, ea lortzen dudan!

Aita ez da gogoratzen funtzionatzen zuen edo ez. Itxuraz behintzat berria bezala dago (baita barrutik ere).

Elements aplikazioa irekita duzula telefonoa astinduz gero hau agertzen da 😂

Uste nuen lehenengo bi aleak genituela, baina zero zenbakia aurkitu dut gaur. Quinok bai jakin kontatzen! Arrayak zeron hasten dira!

Beharbada ohikoa da, baina grazia egin dit 😂

Aitona eta amonaren etxeko telebista zaharraren (urruneko aginterik ez zegoen garaikoa) gida aurkitu dut eta eskema elektronikoa dakar xehetasun guztiekin!

Imprimagailuari plaka aldatu diot ordenagailuarekin konektatzeko arazoak zituelako. Dena ondo joan da, baina orain menua ezagutzen ez dudan hizkuntza eta alfabeto batean dago eta ez dut aldatzea lortzen 😂

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea