@porru @aldatsa @asellu@mastodon.eus @txopi
Ados nago denok ez garela berdinak, eta horregatik ikerketa zientifikoak egiten direnean ez dira pertsona gutxi batzuk bakarrik aztertzen.
Baina bueno, hemen utziko dut. Uste dut ez garela ados jarriko, eta gainera esan didate Twitterreko "toxikotasuna" ekarri dudala hona. Ez zen nire asmoa.
@txikillana @atxamart @agaraialde @GariGaraialde Merezi bai! Egia esan nahiko itsusi ikusten dira mezu automatiko horiek bai. π π
@porru @aldatsa @asellu@mastodon.eus @txopi
Eta musukoa jantzita ezer berezirik sentitzen ez dugunontzat zer proposatzen duzu? Klase egunetan zortzi orduz baino gehiagoz izaten dut jantzita, eta sentitzen dudan gauza bakarra belarritako mina da.
Horrek esan nahi du kaltegarriak ez direnik? Ba ez, noski ezetz. Nahikoa ez den bezala zu ondoezik sentitzea kaltegarriak direla esateko.
Beraz, bai, adituek esan behar digute zer den ona eta zer ez. Horretarako trebatu dira, eta hori da beraien lana.
5G-aren kontra nago (I) https://www.argia.eus/blogak/dabid-martinez/2020/11/06/5g-aren-kontra-nago-i/
@atxamart
Fedilab erabiltzen baduzu iragazkiak erabili ditzakezu mezu horiek automatikoki ezkutatzeko. Nik aurrekoan deskubritu nuen, eta a ze bakea!
Bueno, ez dakit Fedilaben edo Mastodonen beraren funtzionalidadea den. Dena dela oso erabilgarria.
@txusinho
Esaten dutena egia balitz ere. Azkarrago? Zertararako? Ez dakit ez ote goazen azkarregi dagoeneko. Mundu fisikoan gertatzen den bezala, erabili eta botatzeko softwarea sortzen ari garen (diren) sentsazioa daukat.
Estandarrak ezinbestekoak dira nire ustez, eta ez dakit oso ondo nola, baina legez babestuko balira hobeto. Ze enpresa horien borondate onaz fidatu behar bagara jai daukagu!
Ez nuen Gemini ezagutzen, oso irakurketa interesgarria. Denbora dudanean jolastiko dut. Eskerrik asko
@inigoortega Ez dakit zerbaitek harritu zaituen, edo besterik gabe emoji moloi hori erakutsi nahi didazun. Dena den, ez naiz Pokemon zalea π
@txusinho Nire pisukideak VR teknologiarekin lotutako gradu amaierako lana egin behar du. Justu atzo komentatu nion Firefoxen webvr hori begiratzeko. Ez nekien garapena geratu zutenik :(
@txusinho Buff... ba ez nekien ez. Oso kezkagarria diozuna. Are gehiago web garapenean egiten dudalako lan. Egunetik egunera gero eta gehiago gorroto dut Google...
Zorionez, zerbitzu gehienak ordeztea lortu dut erabilera pertsonalean (lanean eta unibertsitatean ez daukat aukerarik), baina Youtube zail ikusten dut. Batez ere jarraitzen ditudan sortzaileak bertan daudelako. Ea Peertubek pixkanaka indarra hartzen duen...
Googleren hatzaparretatik urrundu nahian Androideko #NewPipe Youtube bezeroa erabiltzen hasi nintzen duela urtebete inguru. Izugarri gustatzen zait, baina arazo bat dauka: noizean behin aplikazioak funtzionatzeari uzten dio Youtubek zerbait aldatu duelako.
Normalean garatzaileek berehala konpontzen dute, baina #FDroid era iristeko egun batzuk behar izaten ditu. Bada, gaur ikasi dut eguneraketa jasotzea asko azkartu daitekeela Newpipen errepositorioa konfiguratuta:
https://newpipe.schabi.org/blog/announcement/f-droid/pinned/f-droid-repo/
@agaraialde
Eta Sakanara noiz? π Laguntza behar bada gu prest!
@izarkom
@galaipa Gu aurkezten egongo gara, beraz, zaila aurkezpena grabatzea... π
Dena den, herri desberdinetan egiten ari garen Izarkomen aurkezpenetan ere azalduko dugu aurrerantzean Izarkomen kideen komunitate sarea
Primerako eguna izan da gaurkoa! Goizean aurkezpen batzuk egin, eguerdisn Zuzenean zure esku telebista saioa emititu eta arratsaldean berriz, jendez lepo egon da @kabiadurango. Euskarazko hainbat jokuz gain @izarkomβ eta gure artean eraikitako Minecraft zerbitzaria ezagutu eta bertan jolasteko aukera izan dute!
Egun on zahar eta gazte!
Gaur 13:00etan Izarkom-en kide eta laguntza/eragintza taldeen arteko harreman eta elkarlanerako sortu dugun web aplikazioaren aurkezpena izango
@durangokoazoka -ko @kabiadurango gunean #AdiSeinaleari #53DA #DAaskodira
@izarkom
Aurkezpena grabatuko duzue? Joan ezin dugunok gero ikusteko
Programatzailea eta bideojokalaria.