Erakutsi berriagoak
Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

Aberatsek txirotasuna sortzen dute eta txiroek aberastasuna sortzen dute. #esanbeharranuen

Bingen (r)en bultzada

Egungo interfaze intuitibo, lagunkoi eta "guai"ek abstrakzio maila berriak ezartzen dituzte eta fitxategi sistema bezalako kontzeptuak geroz eta arrotzagoak dira erabiltzaileentzat.

Irakasten ditudan eskolatan sarri aurkitzen dut eta arazo bat da, #GaitasunDigitala​ mugatzen du, ahulgarria da, eta berariazkoa. Txiolandiara esteka: twitter.com/tlukejones/status/

Bingen (r)en bultzada

Mundu mailan ematen den datu mugikorren trafikoaren grafikoa, kategoria eta appetan sailkatuta.
Ikaragarria da, Youtubek eroaten du munduko datu kontsumoen %20a

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

Klasian ikasle ugarik Google Drive erabiltzen ikusitut apunteak hartzeko. Ze ondo atea zaion Googlei hezkuntza publikoan bidez depentziak sortzea...

@gorkaazk
Gure ikastolan egin zen saiakera soft librea erabiltzeko. Firefox, Gimp, Libreoffice, Audacity, Gimp erabiltzen genituen, eta ordenagailu batzuek Ubuntu zuten. Nahiz eta gSuite erabiltzen genuen (korreoa eta Sitea batez ere).

Baina uste dut irakasle gutxi batzuen iniziatiba izan zela, eta Chromebookak heldutakoan akabo. Oker ez banago Eki gu baino urtebete gazteagoekin hasi ziren probatzen. Ozta ozta libratu nintzen.

Bingen (r)en bultzada

ikt.ekigunea.eus/eu/aplikazioa

Nahiko tristea da honelako webguneetan sartzea eta ikustea webgunea prestatu dutenei berdin zaiela ikasleek software librea edo pribatiboa erabiltzea, (edo okerrago, ematen duela software pribatiboa, batez ere online eskaintzen bada, hobesten dutela); berdin zaia online aplikazioak euskaraz erabiltzeko prest dauden ala ez.

Ikastolen Elkartearen atzetik, Euskaltzaindia: euskararenherriaehuntzen.euska

Bingen (r)en bultzada

2021 honetan, lanera joateko (2km) autoa ez hartzeak jendea harritzen du oraindik😳, gehienetan 🚲 bestela oinez.

@rawr
Ados bai, tristea da baina horrela izaten da askotan.

Nik orain liburu bat aurkitzen ez dudanean todostuslibros.com webgunean begiratzen dut. Katakrakekoek erakutsi zidaten ez zeukaten liburu batengatik galdetu nienean. Liburudenda txiki pila bat biltzen ditu. Bertan erosi daiteke zuzenean, baina zuk aukeratzen duzu zein dendatan erosi.

@aldatsa @gorka_bm

@aldatsa @gorka_bm Bere iritzia orain zein den jakin nahiko nuke nik ere. Webgunean ikusi dut ebook eta audiliburuak ez dituela bertan saltzen. Baina kopia fisikoak erosteko estekak Amazonera doaz.

@aldatsa @gorka_bm Bai, nik ere hala egiten nuen. Egiari zor oraindik duela gutxi itxi dut nik neuk Amazon Prime kontua. Urtebete edo da gauzak erosteari utzi niola, baina oraindik kontua mantentzen nuen....

Little Brother Elkarren erosten saiatu nintzen. Baina ia hilabete itxaron eta gero esan zidaten ezin zutela lortu 😑 . Azkenean autorearen webgunetik deskargatu dut (doan, ezin da erosi).

@desertorea @gorka_bm Oraindik hasi bakarrik egin naiz, baina oraingoz dezente ari zait gustatzen.

Baina aprobetxatuko dut bere "Unathorized Bread" gomendatzeko. Internetera konektatutako ogi-txigorgailu batekin hasten da istorioa. Fabrikatzaileak baimendutako ogia bakarrik erre dezake, eta enpresak porrot egitean funtzionatzeari uzten dio. Liburuak hori eta beste hainbat Iot gailu askatzeko komeriak kontatzen ditu.

100 orrialde inguru bakarrik dira (izatez liburu lodiago baten parte da eta).

@gorka_bm
Ba 2008koa da. Ikusi dudanez dagoeneko indarrez ari zen hazten, baina pentsatzen dut gutxik imaginatuko zutela zertan bihurtuko zen. Pentsatu nahi dut gaur egun ez duela horrelako gomendiorik egingo...

Zortekoak zuek! Esperientzia ederra izango zen Kaliforniara idaztea. Guk DBHn eskutitzak LHko ikasleei bidaltzen genizkieen 😂

Cory Doctorow-en Little Brother liburua irakurtzen hasi naiz, eta bigarren kapitulua Amazoni dedikatu dio!

Ez nuen espero Cory bezalako DRMaren aurkako aktibista batek Amazon gomendatzea 😒

Pentsatu nahi dut liburua argitaratu zenean Amazon ez zela gaur dena.

(Irudian ez dago spoilerrik)

@gorka_bm
@txikillana
Aaa bale! Ni nabil gaizki orduan 😅 Uste nuen podcast tradizionalarekin ari zinetela konparatzen.

Eta esan nahi nuena da Twitch normalean zuzenean ikusteko dela. Podcasta aldiz berdin da astebete beranduago ikustea.

@gorka_bm
@txikillana
Ez dut telesail hori ezagutzen, baina ez nuke esango Twitch podcasta denik . Indar handia duten arren, ez dut uste hori bakarrik denik 😅.

Twitchen magia txatean dago. Zuzenekoa egiten ari denarekin eta beste ikusleekin sortzen den gertuko giroan. Are gehiago, askotan, zuzenean ikusten ez baduzu xarma galtzen du eta ez du gero ikusteak merezi.

Hori esanda, ziur euskal Twitzlariek (haiek esaten duten bezala) eskuak zabalik hartuko zaituztela!

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea