Erakutsi berriagoak

Ez dakit Ibai Llanosen adierazpenei horrenbeste bonbo ematea ideia onena den. Helduek bere egiten badute gazteak uxatuko dituzte 😂

Bingen (r)en bultzada

#Twitch​en iturburu-kodearen filtrazioaren harira iruzkin interesgarri bat irakurri dut lemmy.eus​en federatutako bidalketetan:
Gaur egungo plataforma kapitalismoak erabiltzen dituen anti-pattern (nola esan euskaraz?), zelatatze mekanismo eta informazioaren kontrola aztertzeko baliatu daiteke aukera hau.
lemmy.eus/post/9409/comment/38

@aldatsa
Oso ados dioenarekin.

Bide batez, beti entzun izan dut Twitchek ez duela "algoritmorik", desberdina dela Youtube eta gainerako plataformengatik, ez dituela erabiltzaileak manipulatzen eduki jakin batzuk ikusteko.

Aukera paregabea hori horrela den edo ez ziurtatzeko.

Bingen (r)en bultzada

@txopi
@argia
Pena eta kezka sortzen didate horrelako artikuluek Argian. Gezurrak kontatzea ez da iritzia ematea.

Badirudi Argiako iritzien atala dela Independentea berria.

Bingen (r)en bultzada

Gaurkoa ez da gaizki etorriko gogora ekartzeko sarearen oinarriak kooperazioa eta deszentralizazioa direla.

Bingen (r)en bultzada

@txopi Oso artikulu interesgarria.

Gehien kezkatzen nauena bukaeran dioena da. Nola hardwarea erosita ere softwarearen menpe geratzen garen.

Etxean duela gutxi gertatu zaigu eguzki plakak kontrolatzeko softwarearekin. Ordukako sorkuntza xehetasunak ikusteko hilabeteko kuota bat ordaindu behar da orain. Potentzia gutxi dugu eta beraz ez da errentagarria (1.5kw bakarrik).

Ulertzen dut zerbitzariak ez direla doan, baina zergatik ez offline erabiltzeko diseinatu?

Bingen (r)en bultzada

Etorkizunean gauzak (telefonoak, autoak, etxeak...) alokatu baino ez ditugu egingo? Ideia zoroa iruditu daiteke baina adibide zehatzek erakusten duten joera ikusita, posible da:
wallabag.nixnet.services/share

Bingen (r)en bultzada

Glovo bezalako tresna aurreratuen aberastasuna xurgatzeko gaitasuna ez dago zerbitzuan edo banaketan, guztiok sortzen ditugun datuen apropiazio bektorialean baizik.
Tokiko ostalaritza eta merkataritzak jakin behar du.
#Orereta #Errenteria
Gure herrian #GlovoEZ!
@Teks

Pena da gama altuko telefonoa dela, eta nire beharretarako ezaugarriak onegiak direla.

Iruditzen zait jasangarritasunaz gain ezaugarri horiek direla prezioa asko igotzen dutenak. Edo beharbada ez, ez dakit.

Erakutsi haria

@inigoortega
Horrek esan nahi du Velorent arazorik gabe instalatu ahalko duzula? Jokatzen jarraitu beharko dugu!

Bingen (r)en bultzada

Sindikalgintza denbora galtzea besterik ez da. Grebek ez daukate inolako eraginik niregan. Eta halako pitokeriei:

Tubacexen greba amaitzeko akordioa gertu dago berria.eus/albisteak/203870/tu

@aldatsa
Bide batez, telesaila egingo dutela entzun nuen. Badakizue noiz?

Lehenengo biak irakurri ditut, eta denak irakurri nahiko nituzke telesaila atera aurretik.

Bingen (r)en bultzada

Toure detektibearen zortzigarren istorioa idatzi du Jon Arretxek: #DortokarenBegirada (Erein).
berria.eus/paperekoa/1913/022/

Udan aurreko 7 liburuak irakurri ditut. Ea noiz argitaratzen duten berria!

@enekomadrazo
Jabego publikokoa izango dela kontuan hartuta oso proiektu interesgarria iruditzen zait.

Dena dela, Sustrai Eraikuntza fundazioaren arabera aurpegia garbitzeko estrategia bat izan daiteke... ikusiko dugu nola doan.

sustraierakuntza.org/oportunis

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea