Erakutsi berriagoak
Bingen :ahobizi: (r)en bultzada

#Goazen telesailaren aurreko asteko atalean ordenagailu batean #Ubuntu euskaraz agertu zela entzun dut. Nahieran aurkitu dut. Hemen duzue 😍 😜
#SoftwareLibrea

Zerbait irakurri nuen, baina ez neukan ikusita. Dirudienez Frantziako Hezkuntza Ministerioak soft libreko zenbait tresna eskaintzen ditu: peertube, etherpad, nextcloud...

apps.education.fr/

@txopi
@desertorea @porru
Esan didatez hitzaldietara sartzeko (Kabiakoak behintzat) ez da izenik eman behar aforoa mugatua izan arren.

Bingen :ahobizi: (r)en bultzada

Mastodon kontu honen azken astea da. Ez dut domeinua berritzeko asmorik eta hasierako kontura itzuliko naiz: @otsokume

Ezetz uste dut baina ba al dago modurik tutak kontu batetik bestera pasatzeko? Eta gogokoak? Badakit ez direla beste munduko ezer baina pena ematen dit guztiz desagertzeak 🤷

Bingen :ahobizi: (r)en bultzada

Ne buruan "twitter" adjektibo bezela erabiltzet, esan nahiez "ideologikoki oso polarizatuak diren esaldiak testuingurutik kanpo arreta deitzearren esaten dituena"

Ikusi erabileran: "Gaur Miren ez dago oso twitter"

@rawr
Gurasoena ez zait bururatu, agian hori ere izan daiteke 🤔

Bigarren komentarioa irakurri ez dudala bezala egingo dut. Respect! 😂
@inigoortega @kilkerra

@inigoortega
@kilkerra
Gaizki esan dut, ez da funtzionatzeari utzi ziola, baizik eta analogikoan geratu zela. Eta esango nuke kalitatea ere kaskartu zela, ze gure etxean behintzat OSO gaizki ikusten zen. LTD bidez ETB1 2016an hasi ziren emititzen, eta ETB2 2018an.

Gogoratzen dut batzuek bigarren antena bat jarri zutela Arabara apuntatzen ETB hartzeko.

@kilkerra
@inigoortega
98koa naiz. Itzaltze analogikoa (2010) heldu zen arte euskarazko marrazki bizidunak bakarrik ikusten genituen. Gero LTDarekin erdarazkotarako pasa ginen. Gainera ETBk Sakanan funtzionatzeari utzi zion denbora luzez.

Eta esandakoa. DragoiBola botatzen zuten, baina ez dut gogoratzen telesaila jarraitu eta lagunekin komentatzea.

@inigoortega
Bueno, ez dakit, asko zeuden. Baina kuriosoa iruditzen zait nola gailentzen den beti DragoiBola. Ez naiz inoiz identifikatuta sentitu horrekin.

Pentsatzen ari naiz agian SuperBateroen kontua dela, nire belaunaldia Betizu klubekoa da eta. Edo agian besterik gabe ni naiz ardi beltza 😂

@inigoortega Euskarazko marrazki bizidunez hitz egitean beti aipatzen da Dragoi Bola, baina egia esan nik ez nuen ikusten. Eta nire inguruan ere ez dakit arrakasta gehiegirik zeukan. Edo behintzat ez zen "erregea".

@desertorea
@kilkerra @aldatsa @porru @txopi @jon @miren
Doraemonek hasieran belarriak zituen (katu guztiek bezala 😉), baina xaguek jan zizkioten, eta hortik datorkio beldurra.

Bingen :ahobizi: (r)en bultzada

Atzo, zerbait arina egiteagatik, Doraemon telesailaren hasierako kanta entzunarazi nien ikasleei. Harrigarriki, gehienek ez zuten ezagutzen telesail hori.
Orduan zera azaldu behar izan diet:
* Doraemon katu bat dela.
* Urdina dela.
* Robota dela.
* Kosmikoa dela.
* Magoa dela.
* Etorkizunetik datorrela.
Uste dut ergatiboak baino gehiago nahasi dituela horrek.

Bingen :ahobizi: (r)en bultzada

@galaipa @gorka_bm nate gentilek ddos erasoa izan zuen bere proiektu batean botnet batetik, eta naiz eta cloudflare erabili gorriak pasatu zituzten erasoa ekiditeko botneta munduko mailakoa zelako, ez dut uste kasua denik, baina botnet-ekin egindako erasoak oso arriskutsuak dira

youtube.com/watch?v=_IPeU2upba

@gorka_bm
Hori da, nik ere hori ikusten dut izan daitekeela arazo handiena. Izan ere, Cloudflare adibidez ez da erasoa behin hasita dagoenean kontratatzen duzun zerbait. Aurretik izan behar duzu webgunearen eta zure erabiltzaileen artean bitartekari lanak egiten.

Dena den, ziur badaudela alternatiba burujabeak. Norbaitek ezagutzen baditu bota hemen!

@gorka_bm
Baina Cloudflarek funtzionatzen du azpiegitura partekatuak dituztelako webgune asko babesteko. Hau da, denek ez dituzte erasoak aldi berean jasoko, eta beraz zentralizazioak babesa merketzen du.

Ostalari txikiek beren kontu babesteko zer egin dezaketen ez dakit

PD: ez naiz gauan aditua

@gorka_bm
Metodo errazena Cloudflare edo estiloko zerbitzu bat kontratatzea izaten da. Zure webgunea eta erabiltzaileen artean jartzen da eta beraiek arduratzen dira trafiko masiboa xurgatu eta iragazteaz. Azpiegitura erraldoiak dituzte horretarako noski.

Baina pentsatzen dut ez dela espero zenuen erantzuna. Horrelako zerbitzu zentralizatuek burujabetzaren kontra egiten dute eta.

Behin baino gehiagotan gertatu da Internet erdia erortzea Cloudflarek arazoak dituelako.

Bingen :ahobizi: (r)en bultzada
Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea