Copilot buruzko artikulu bat: https://drewdevault.com/2022/06/23/Copilot-GPL-washing.html
Ados nago, jar dezagun "incorporating the code into a machine learning model is considered a form of derived work, and that your license terms apply to the model and any works produced with that model"
#Mihiluze saioa #ETBra itzuliko da irailean. Astelehenetik ostegunera emango dute, 21:30ean.
Aurreko espirituari eutsiko dio baina berrikuntza ugari ere izango ditu.
https://www.berria.eus/paperekoa/1859/027/001/2022-06-25/mihiluze-etbra-itzuliko-da-irailean.htm
Ikasi GNU/Linuxeko komando-lerroa erabiltzen Wordlerekin
https://gamerauntsia.eus/bloga/gnu-linux-wordle/
@mikelgs
@gamerauntsia
Kontatuko diguzu ea zer moduz 😉
Nafarroan gutxienez 24 herri hustu dituzte suteengatik. Beroketa globalarekin horrelakoak gero eta maizago ikusiko ditugula iruditzen zait, zoritxarrez
https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/8884043/gutxienez-24-herri-hustu-dituzte-milaka-herri-erre-dira-eta-kalte-material-ugari-daude/
@inigoortega
Osabaren ordenagailuak Kubuntu du, eta kriston komeriak izan genituen. Ez nekien arazoa KDE zela. Dependentzia batzuk instalatuta funtzionatu zuen, baina kosta zitzaigun aurkitzea.
Nire ordenagailuan berriz arazorik gabe gaurkoan, baina beste batzutan ere izan ditut arazoak...
@otsokume
Aaaa bale! Gaizki sentitzen hasita nengoen nire gailu elektronikoen tenperaturaz kezkatzen ez naizelako 😂😂
@otsokume
Raspberryaren tenperaturan edo errendimenduan asko nabaritzen da? Edo besterik gabe badaezpada fresko mantendu nahi duzu?
Ikasgelan:
-- Ezagutzen duzue espresioa: "begia begi truk".
-- Irakasle, "truk" zer da, kamioia?
☀️😎#SteamNextFest ekimena hasi da jada: ehundaka demo eta proba bildu dituzte Valve|koek euren saltokian.
Horien artean euskal bideojokoak ere baditugu! Goazen horiek errepasatzera👇👇
#Bideojokoak #EuskalJokoak #Steam
https://gamerauntsia.eus/bloga/steam-next-fest-2022-uda-ekainaren-13an/
#K9mail Androiderako #Thunderbirden bihurtuko da:
https://blog.thunderbird.net/2022/06/revealed-thunderbird-on-android-plans-k9/
Tabernan Bizkaitar bat ere bazegoen (tabernariaren laguna, eta hortik musika). 20 urte daramatza Alemanian lanean. Euskara ahaztuta zuela bazioen ere, oso ondo egiten zuen. Oso atseginak denak.
Berlinera itzuliz gero badakit nora joango naizen berriro!
Asteburu honetan Berlinen izan naiz #clojured konferentzian lankideekin. Itzela izan da, baina konferentzia baino, bukatakoan gertatutako anekdota batekin nator.
Taberna batean sartu, eta musika ezaguna egiten zitzaigun, baina ez ginen ahotsak ulertzeko gai. Zerbitzariari galdegin, eta Arrasateko Rebel Noise taldea zela esan zigun 😂
Euskal musikarekin jarraiatu zuten. Gu egon ginen denboran behintzat.
@miren
@desertorea @niko
Niri gutxitan tokatzen zait baimenekin lan egitea, baina gutxi horietatik +x izaten da gehien erabiltzen dudana. Bestela orokorrean zenbakiak.
Dena dela, sinboloak zenbakiak baino errazagoak iruditzen zaizkit, ez? Adibidez ls komandoak horrela erakusten ditu, eta ez zenbakiekin (defektuz behintzat).
@gontxatorre
@irure
Ados, bai! Nire ustez energia komunitateak dira bidea.
Arazoa ordea da ezin dela (nik dakidana arte, agian oker nago) dagoeneko eraikita dagoen sare elektrikoa erabili. Autokontsumoaren lege mugatu horrekin ez bada. Paraleloan beste bat egin behar duzu, eta hori ez da erreza ez merkea.
@irure @gontxatorre
Dena den, eta ezagutzen ez badut ere entzun dut Ekiola oso top-down dela. Produktu finantzerio bezala saltzen dela...
Gainera, nire ustez lurreko instalazioak azken aukera izan behar dira beti. Lehenenengo teilatuak, lur berriak okupatu gabe!
@irure
@gontxatorre
Taldean argindarra sortzeko autokontsumoaren legea oso mugatua da. Zuri dagokizun energia momentuan kontsumitzen ez baduzu ezin diozu beste bati eman. Edo beste momentu batean kontsumitu. Soberakinak zure hornitzaileari oparitu edo saltzera behartuta zaude (oso merke orokorrean).
Hori horrela, logikoa ikusten dut lege hori ekiditeko estrategiak bilatzea.
1/2
Programatzailea eta bideojokalaria.