Erakutsi berriagoak

Arrasateko autobus geltoki nagusi berriak itzala behar du 😥

@mikelgs
Nobigtech zuzenean ezin dut gehitu. Uste dut beraien lerro lokala ez dela publikoa.

Jalgi erortzen zenean mastodon.eus-en lerro lokalak funtzionatzen jarraitzen zuen Fedilaben. Beraz, esango nuke ez duela saioa hasitako instantzia erabiltzen zerrenda lortzeko.
@admin

@mikelgs
Eskerrik asko! Gehitzen utzi dit berriro, baina gero aplikazioa crasheatzen zait bistaratzen saiatzean 🤔 hobeto ikertu beharko dut.
@admin

@mikelgs
Fedilab guztiz berritu zutenetik ez dut aurkitzen non dagoen kanpoko instantzien lerro lokala gehitzeko aukera 🤔 mastodon.eus izaten nuen, eta faltan botatzen dut. Esaterik bai?
@admin

@xabi @mikelgs Uste dut ez dudala horrenbeste diru gastatu nahi 😅 Fairphonea bidezko merkataritzaren kontuagatik libratzen da, baina bestela zerbait merkeagoa lortzen saiatuko naiz. Ezaugarri xumeekin konformatzen naiz. Eskerrik asko dena den.

Oso nekeza egiten zait "produktu teknologikoak" erostea. Aukera gehiegi, eta ez da erraza asmatzea. Software zaharkituagatik ez balitz orain dudan berdina erosiko nuke 😂

@mikelgs
Gehien kezkatzen nauena pisua/tamaina da. Orain dudana txikitxoa da, eta ez dakit horrelakorik aurkituko dudan. Fairphoneak nahi baino handiagoak.

Baina hala ere ez dut deskartatzen. Eskerrik asko gomendioagatik.

Uste dut sei urte eta gero nire mugikorrarenak egin duela. Deiak ondo entzuten ez zirela eta bozgorailua aldatu diot bigarren aldiz, baina oraingoan arazoa ez da konpondu.

Ze pereza 😥

@xabi
@kilkerra Gurera Joselu Anayak urtero-urtero etortzen dira

Etxean 90etik aurrerako programak ditugu gordeta, eta ordutik ia urtero etorri dira. Lehenago ez dakit 😂

Labanak edo guraizeak akesten zaizkizuenean, zer egiten duzue?

@joxean
Ea laster iristen den. Ze dagoen hypearekin askok erdaraz ikusiko dute, eta gero euskarazko zenbakiak okerragoak izango dira...

@inigoortega
Egia esan ez dut manga mundua ezagutzen. Ez nuke manga hori oparitu eta barregarri geratu nahi haurrentzako bakarrik bada 😆

Badakizue euskaraz argitaratu den X-venture Gorputza Krisian manga haur/gaztetxoentzako bakarrik den? Mangazale heldu bati oparitzeko modukoa da?

Bingen (r)en bultzada

@aldatsa @elegose benetan ona da, nire liburu gogokoenetakoa. Uste dut hemengo norbaiten gomendioari segi irakurri nuela.

Bingen (r)en bultzada

Disco Elysium euskaraz aldarria gaur Berrian! Bazen garaia komunikabide nagusiek bideojokoek aisialdiari egiten dioten ekarpena literatura edo zinemaren mailako kultura alortzat hartzea. Eta haien lokalizazioari kolpe, behingoz! berria.eus/paperekoa/2058/016/

Bingen (r)en bultzada
Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea