@eider
@ekaitz_zarraga @jolaus@mastodon.eus Mondejuak zehazki ez dakit, baina beste txerriki batzuk (lukaikak adibidez) tinajatan gordetzen zituzten. Lehenengo ondo lehortu, eta ondoren tinajatara olioa eta txerri gantzarekin (50/50). Pentsatzen dut antzeko prozesuren bat jarraituko zutela.
Asmatu ez duten eroglifiko baten azalpena entzutean jartzen duten aurpegia 😆
#Mihiluze
@AVU_Osoro @txikillana Ni ere antzeko parezido ostiralean. Oñatiko Arrikrutzera noa lankideekin 😆
@txikillana @desertorea 2023an itxiko dutela irakurri nuen....
Txikitan joaten ginen eta primeran pasatzen nuen, oroitzapen onak ditut.
@gorka_bm @urtzai Nik superbibentziaz ikasi nuen txokolate beltza jaten. Etxekoak txokolatezale amorratuak dira, eta erosi orduko bukatzen zen.
Orduan txokolate beltza erosten hasi nintzen, beraiek gustuko ez dutelako. Nik ere ez hasieran... baina txokolatea jan nahi banuen ez nuen beste erremediorik.
Arazoa da pixkanaka beraiek ere ohitzen hasi direla, eta kakao portzentaia igotzen joan behar izan naiz. 85ekoa bai, baina 95ekoarekin oraindik ezin dute. Ea zenbat irauten didan 😂
"Irati" pelikulien trailerra ikusizuie? 😱 😱 😱
@xabi @mikelgs Bueno, ba azkenean aurkitu eta erosi dut nire gustuko telefonoa. Jarraitzen dudan bigarren eskuko gauzen foro batean Pixel 4A jarri zuten salgai, eta orain dudana bezain txikia dela ikusi bezain pronto erosi nuen.
Googlerena bai, baina sistema aldatu diot, noski. LineageOS jarri diot, eta orain gApps beharrean MicroGḱ (alternatiba irekia) balio didan probatzen ari naiz. Oraingoz behar ditudan aplikazio guztiak dabiltza.
@zital @ekaitz_zarraga Zuri bezala sortzen zaidan zalantza da hori C1a den edo ez. Baina bestela ados nago bai!
@ekaitz_zarraga
@zital Dena dela, ez dut esan nahi euskaraz ikastea esfortzua ez denik (edo izan daitekenik) e! Norberaren egoeraren araberakoa dela uste dut. Baina pertsona batzuk oso trebeak dira esfortzu ahalik eta txikienarekin aurrera egiten... Horregatik, ez dut uste karrera euskaraz egin izanak ezer bermatzen duenik.
@ekaitz_zarraga
@zital Eta gero azterketak edozein hizkuntzatan egiten uzten duten irakasleak daude. Ez naiz kexatuko, nik ere egin izan ditut gaztelerazko azterketak euskaraz...
Gaizki ere ez dut ikusten, helburua edukiak baitziren, eta ez hizkuntza.
@ekaitz_zarraga
@zital Gurean lehen urtean azaldu ziguten C1 lortzeko hautazko euskara ikasgaia jaso eta gradu amaierako lana euskaraz egin behar genituela. Bestela ez ginela gutxieneko kreditu kopurura iristen.
Baina gero ikasketa planean euskaraz ziren ikasgai asko erdaraz jaso genituen. Beraz, ez dakit nola geratuko zen kontua... nik zorionez ez nuen behar izan
@xabi
Birkargatzean batzutan agertzen zait eta bestetan ez.
@txopi
@inigoortega E naiz inplikazioak ulertzeko gai, beraz ez daukat iritzi argirik 🤔
Debian erabiltzailea naiz duela urte gutxi batzutatik, eta instalatzeko garaian egia da Wifiaren driverrak aparte kargatu behar izan nituela. Ez dakidana da driver jabedun horien eguneraketarik automatikoki jasotzen dudan. Inoiz ez zait bururatu ere egin....
@inigoortega nire ustez katua izan da, baina rumbaren gainean zijoan.
Nire izebaren etxean dut nire zerbitzaria. Raspberry bat. Raspberry honek itzaltzeko botoi bat dauka. Botoi hau itzali eta pizteko besterik ez da. Lanpara bat piztu/itzaliko zenuen modukoa.
Lanetik itzuli denean, raspberrya eta bere disko gogor guztiak lurrean botata aurkitu ditu. Jatorriz, hauek guztiak kutxa batean zeuden erasoetatik babesteko.
Arraroena da, botoi hau sakatuta zegoela, nire izebak egin duen lehen gauza hau sakatzea izan baita, raspberrya piztuz.
Programatzailea eta bideojokalaria.