Erakutsi berriagoak
Bingen (r)en bultzada

Aisuek, gaur goizeko hiruretan ordu biak izango dira, baina soilik lehenengo hiruretan, e?! Badaezpada diot, bestela sortuko litzateken begizta batenbatek betirako ohean geratzeko aitzaki moduan hartu dezake eta...

@inigoortega
Deskargatu dena (edo behar duzuna) eta ez ezabatu ezer ez.

Hori da nire plana behintzat.

@inigoortega
Eta zer demontre igo duzu horra 60GB betetzeko? 🤣🤣

Nire bigarren mezuak spoilerra dauka. Horrela markatu dut Mastodonen, baina ez dut mezuaren hasieran aipatu. Ez zabaldu ez baduzue irakurketa bukatu 🙃

Erakutsi haria

Bueno, txantxak alde batera utzita, oraintxe bukatu berri dut #Ostadar7310 eleberria. 

Orokorrean gustatu zait, eta asko disfrutatu dut irakurtzen. Nobela distopiko teknologikoak dira nire genero gustokoena. Bereziki mezua dutenak. Eta eleberri honek bietatik du. Ezer gutxi gehiago eskatu diezaioket beraz.

Istorioaren zatiren bat nabarmentzearren, esango dut ez nuela inondik inora espero Ilargik eta H57k horrela amaitzea. Traizioa eta mina nire gorputzean sentitu ditut irakurtzean.

Erakutsi haria

Ofizialki ez dut inoiz @elegose irakurle taldean parte hartu, baina askotan irakurri ditut zuek proposatutako liburuak. Denboraz kanpo gehienetan...

Oraingoan animatzera nindoan, eta irakurketa atzeratuko duzue?! 🤨😜

Jon Arretxek Twiterren zabaldu duenez Toure detektibearen 9.ena bidean da. "Lyrica garaia" du izena eta datorren hilean argitaratuko da.

@otsokume
Ba eskertzen dizut, baina epe motzean ez dut uste Gasteizera joango naizenik... 😅 Ia besteren bat animatzen den. Esan bezala liburu oso ona (dibertigarria) da ta!

Bingen (r)en bultzada

@otsokume
La Conjura de los Necios. Liburu horrekin hasi zen nire irakurzaletasuna. Bikaina.

@inigoortega
@labrit@mastodon.eus Ados nago teknologiak pisu handia duela. Besteak beste horregatik nabil Game Erauntsian buru belarri. Baina, hala ere, uste dut horrek bakarrik ezin duela azaldu.

@labrit@mastodon.eus
@inigoortega Idoloena edo erreferenteena teoria interesgarria da, eta nahiko ados nago. Baina zergatik beherakada? Idoloak aldatu dira? Puzzlean zerbait falta dela iruditzen zait. Baina ez dakit zer.

@zital elkarrizketa baten azken mezuari beti eman behar zaio FAV: "ei, irakurri dut, baina ez daukat gehitzeko ezer ez, eskerrik asko". Tartekoei ez da behar. 😆😂

Bingen (r)en bultzada

🗣️🎮Jokoteknia bueltan da! Bosgarren bideojokoen euskal jardunaldia azaroaren 12an egingo dugu @AzkueFundazioa|rekin eta Harrobia Ikastola|rekin.

Aurtengo edizioa Harrobiako egoitzan egingo da. Prestatutako guztiak azaroaren 7an aurkeztuko ditugu!

#Bideojokoak #Jokoteknia

jokoteknia.eus/blog/jokoteknia

Herrian "egur loteak" betidanik ezagutu ditut. Udalak zuhaitzak markatu eta herritarren artean banatzen ditu neguan etxeak berotzeko.

Bada jakin dut lehen "orbel loteak" ere egiten zirela 😱 Ganaduari oheak egiteko. Basoan hosto bakar bat ere ez omen zen geratzen.

Nola aldatu diren gauzak...

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea