Erakutsi berriagoak

@razak Argi dagoena da TUR tarifa ez dutela nahi, ez zaiela komeni. Beraz, badakigu zer egin 🙃

Argindarra kontratatzeko badaude alternatiba hobeak (Goiener, SomEnergia...), beharbada garestiagoak izanda ere merezi dute.

Baina gasarentzat nik behintzat ez dut ezagutzen enpresa etiko edo behintzat txikirik. Beraz handiekin izan behar bada, behintzat tarifa merkeena izan dadila.

Bingen (r)en bultzada

mastodon.gamedev.place/@tokiko -tik

Kaixo denoi 👋

🎮 Tokiko Studio frantziako bideojoko estudio berri bat da

☀️ Gaur egun, Pharaoh - A New Era bideojokoan lan egiten ari gara

🏁 Gure helburua "emergent gameplay" oinarritutako bideojokoak egitea da , modding-arekin eta komunitatearen partze-harterekin gure buruan

🌍 Euskal kultura gehiago bideojokoen barruan jarri eta bideojoko euskaraz gehiago euskaldunentzat eman nahi dugu ere!

#bideojokoak

Bingen (r)en bultzada

:mastodon: #Mastodon​en itzulpena osatuta! Espero dut laster aterako duten 4.0.0 bertsioa %💯 #euskara​z erabiltzeko moduan izango garela!
#librezale

@kudea instantzia eguneratzeko prebisiorik? Mezuak editatu ahal izateko desiatzen nago 😆

SEO alderantziz.

Googlen "Cureenergia" edo "comercializadora regulada Gas&Power" bilatuz gero ez duzu ezer aurkituko.

ocu.org/vivienda-y-energia/gas

Bingen (r)en bultzada

Azkenean ari naiz #Miñan irakurtzen. Beharrezko liburuen zerrendara hau ere

Bingen (r)en bultzada

Jende askok ordutegi-aldaketak ez duela zentzurik dio, nik uste dut baietz, baduela. Gehienok ezin dugu hara eta hona ibili hegazkinez eta aldaketa honek jet lag sentsazioa demokratizatzen du.

Bingen (r)en bultzada

Aisuek, gaur goizeko hiruretan ordu biak izango dira, baina soilik lehenengo hiruretan, e?! Badaezpada diot, bestela sortuko litzateken begizta batenbatek betirako ohean geratzeko aitzaki moduan hartu dezake eta...

@inigoortega
Deskargatu dena (edo behar duzuna) eta ez ezabatu ezer ez.

Hori da nire plana behintzat.

@inigoortega
Eta zer demontre igo duzu horra 60GB betetzeko? 🤣🤣

Nire bigarren mezuak spoilerra dauka. Horrela markatu dut Mastodonen, baina ez dut mezuaren hasieran aipatu. Ez zabaldu ez baduzue irakurketa bukatu 🙃

Erakutsi haria

Bueno, txantxak alde batera utzita, oraintxe bukatu berri dut #Ostadar7310 eleberria. 

Orokorrean gustatu zait, eta asko disfrutatu dut irakurtzen. Nobela distopiko teknologikoak dira nire genero gustokoena. Bereziki mezua dutenak. Eta eleberri honek bietatik du. Ezer gutxi gehiago eskatu diezaioket beraz.

Istorioaren zatiren bat nabarmentzearren, esango dut ez nuela inondik inora espero Ilargik eta H57k horrela amaitzea. Traizioa eta mina nire gorputzean sentitu ditut irakurtzean.

Erakutsi haria

Ofizialki ez dut inoiz @elegose irakurle taldean parte hartu, baina askotan irakurri ditut zuek proposatutako liburuak. Denboraz kanpo gehienetan...

Oraingoan animatzera nindoan, eta irakurketa atzeratuko duzue?! 🤨😜

Jon Arretxek Twiterren zabaldu duenez Toure detektibearen 9.ena bidean da. "Lyrica garaia" du izena eta datorren hilean argitaratuko da.

@otsokume
Ba eskertzen dizut, baina epe motzean ez dut uste Gasteizera joango naizenik... 😅 Ia besteren bat animatzen den. Esan bezala liburu oso ona (dibertigarria) da ta!

Bingen (r)en bultzada
Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea