Erakutsi berriagoak
Bingen (r)en bultzada

@miren
@neregauzak Ez nekien bilaketena apropos egindako zerbait zela.

Egia esan, behin baino gehiagotan gertatu zait aurretik irakurritako zerbait berriro ezin aurkitu izatea. Profii batetik bestera saltoka eta mezu guztiak irakurtzen ibiltzea eroen moduan.

Baina arrazoia irakurrita beharbada zentzua dauka 🤔

@xabi
@aldatsa Ona! Karkasak irekitzeko plastizkoko puak gustatzen zaizkit niri: gogorrak dira, erabiltzeko erosoak, eta indar dezente egiten dute. Eta kasurik zailenetan metalezko xafla finak, baina horiekin oso kontuz ibili behar da ze markak egiteko arriskua dago.

Espatulak kableak eta pantailak askatzeko bakarrik.

Bingen (r)en bultzada

@galaipa @aldatsa azkenean egin dut baina kostata. Orain hondatutako pieza ea noiz datorren, eta tresnak ere berriztu beharko ditut.

Bingen (r)en bultzada

Wolfram Encounter 2022 LoL Txapelketako lehen partidaren garaipena lortu dute ACU taldekoek!

Bigarren partidarako prestatzen gabiltza orain.

#ZTB #ZTB2022 #Bergara

Bingen (r)en bultzada

Inork ezagutzen al du 3D inprimatzearen inguruko euskaraz edukia sortzen ari denik?

Aurkitu, ez dut aurkitzen

@xabi
@aldatsa @argia Duela urte batzuk mugikorrak konpontzen ibiltzen nintzen. Teorian gertukoei bakarrik. Baina badakizue, informatikook ez dugu lagunik, baina jende guztiak du lagun informatiko bat... 🤪 Buelta ta buelta ehun pasatxo konpondu nituen. Aspertu nintzen arte.

Izerdi onak mugikor asko irekitzeko. Hori izaten da pauso zailenetakoa. Batez ere ezer hautsi gabe egin nahi izanez gero...

Kuriositatez, zein da ireki ezin duzuen hori?

@desertorea Argazkia bai, baina langileak esandakoa ikusi gabe neukan.
Dirudienez lehenengo txioa azalduz hari bat egin du gero (ez dakit hori ere irakurri duzun).

Eta harrotasunez ari dela esango nuke bai... Negargarria, nik ere ezin dut ulertu.

@desertorea Argazkia ikusi dut, baina nola dakizu harro dagoela? Zerbait esan du(te)?

@razak Argi dagoena da TUR tarifa ez dutela nahi, ez zaiela komeni. Beraz, badakigu zer egin 🙃

Argindarra kontratatzeko badaude alternatiba hobeak (Goiener, SomEnergia...), beharbada garestiagoak izanda ere merezi dute.

Baina gasarentzat nik behintzat ez dut ezagutzen enpresa etiko edo behintzat txikirik. Beraz handiekin izan behar bada, behintzat tarifa merkeena izan dadila.

Bingen (r)en bultzada

mastodon.gamedev.place/@tokiko -tik

Kaixo denoi 👋

🎮 Tokiko Studio frantziako bideojoko estudio berri bat da

☀️ Gaur egun, Pharaoh - A New Era bideojokoan lan egiten ari gara

🏁 Gure helburua "emergent gameplay" oinarritutako bideojokoak egitea da , modding-arekin eta komunitatearen partze-harterekin gure buruan

🌍 Euskal kultura gehiago bideojokoen barruan jarri eta bideojoko euskaraz gehiago euskaldunentzat eman nahi dugu ere!

#bideojokoak

Bingen (r)en bultzada

:mastodon: #Mastodon​en itzulpena osatuta! Espero dut laster aterako duten 4.0.0 bertsioa %💯 #euskara​z erabiltzeko moduan izango garela!
#librezale

@kudea instantzia eguneratzeko prebisiorik? Mezuak editatu ahal izateko desiatzen nago 😆

SEO alderantziz.

Googlen "Cureenergia" edo "comercializadora regulada Gas&Power" bilatuz gero ez duzu ezer aurkituko.

ocu.org/vivienda-y-energia/gas

Bingen (r)en bultzada

Azkenean ari naiz #Miñan irakurtzen. Beharrezko liburuen zerrendara hau ere

Bingen (r)en bultzada

Jende askok ordutegi-aldaketak ez duela zentzurik dio, nik uste dut baietz, baduela. Gehienok ezin dugu hara eta hona ibili hegazkinez eta aldaketa honek jet lag sentsazioa demokratizatzen du.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea