@jolaus@mastodon.eus
"Espainiako 16 eta 30 urte arteko gazteen %61ek kriptoaktiboren batean inbertitzen dute."
Esango nuke okertu direla. Inkestak dioena da Espainian 16 eta 30 urteko %15.8k azken 5 urtetan produktu finantzioren batean inbertitu duela. Eta horietatik %61k kriptotxaponetan. Bada desberdintasuna 😅
Zer gertatzen da egun hauetan ehunekoekin? 🤣 Atzo Argian (Bueno Gedarren), gaur Berrian...
@argia
Titularrean 10etik 8 dio, baina artikuluan bertan ematen dituen datuekin ez luke 10etik 6 behar?
2022an sinatutako kontratuez ari bada:
Kontratuak guztira: 18.310.343
Mugagabeak: 7.027.160
Aldi baterakoak: 11.283.183
11.283.183 x 100 / 18.310.343 = %61,62
Abendukoak bakarrik:
Kontratuak guztira: 1.189.917
Mugagabeak: 464.152
(100- (464.152 x 100 / 1.189.917) = %61
Agian ez naiz zerbait ulertzen ari, baina begira jo dit...
Kaixo lagunak! 👋
Garazi eta Lio gara, Baionako Bernat etxepareko LH Merkataritza saileko ikasleak.
Irabazi asmorik gabeko ikasle kooperatiba bat sortu dugu.
Bota nahi zituzten ordenagailuak berpiztea eta lehen mailako ikastolen haurrei eskaintzea dugu xedetzat.
Mundu hobe bat eraikitzeko jaio gara:
- Aztarna ekologikoa eta soziala murriztuz
- Software librea bultzatuz
@theklan
@mikelgs @euwikipedia Hori diote bai... dena den niri aitzakia bezala balio diot...
@izarobasurko
Erein ere ondo. Susan baino garestiago, baina paperean balio dutenaren erdi prezioan edo.
Gainerako euskal argitaletxeek badute zer ikasi!
@susa
@theklan
@mikelgs @euwikipedia Nirea Game Erauntsiako webgunean Wikidata erabiltzen hastea. Ideiak bai, baina denborarik ez ordea 🥲
@kiribilketan@mastodon.eus
@zital @RiverRock Aspaldian ez, baina lehen dezente erabiltzen nuen. Eta nire esperientzan esango nuke funtzionatzen duela. Agian kasualitatea izango da, baina jarritako haibat kexa zuzenduta edo euskara gehituta ikusi ditut gerora.
Urtea hasteko, artikulu pospandemiko latza. https://www.naiz.eus/eu/iritzia/articulos/3-780-metro
Hau #damolat . Garai baten, irrati komertzialak jentian gustoko gauzak emititzen ez zittuanez, irrati piratak sortu ziran. TB zaborran aurrian, TB pirata?? https://sustatu.eus/1672487338
@urtzai @jonan_gallas @euwikipedia Bilaketa firefoxen eginda, lehen hitza euskaraz instalatuta, duckduckgo-n, Maialen Lujanbio. Aurreneko emaitza wikipedia gaztelania, bigarrena ingelesez, hirugarrena euskaraz. Soluziorik?
Hemen ez dakit nortzuk erabiltzen duzuen Torrent, baina jakin dezazuen, ez duzuela zertan iragarkiz betetako utorrent eta bittorrent erabili. qBittorrent izeneko aplikazio oso txukun bat dago. Librea eta uTorrenten oso antzekoa.
https://www.qbittorrent.org/download.php
Webgunea pixkat itsusia da, baina bueno, programa ez.
@inigoortega
Bueno, leku bakarrean geldi egotea baino entretenigarriagoa da taberna batetik bestera poteoan ibiltzea: hankak luzatu, mozkor maila neurtu, denbora egin eta ondoko solaskideak aldatzen joateko balio du.
@malvara
Ba niri gustatu zitzaidan, azkar pasa zitzaizkidan hiru orduak. Argumentua ez zitzaidan asko gustatu (horrelako operazioa horretarako bakarrik??), baina bisualki oso polita eta orokorrean entretenigarria.
🏆🎮100 pertsonak baino gehiagok bozkatu dute dagoeneko Game Erauntsia Sarietan!
Halere, momentuz ez dago irabazle argirik. Zuk ere bozka dezakezu: sartu esteka honetan eta bete galdetegia!
Opariak zozkatzen gabiltza, gainera👇
https://lainoa.gamerauntsia.eus/index.php/apps/forms/s/g7pX7WgS3pCzikZnf6gcLoay
Programatzailea eta bideojokalaria.