Erakutsi berriagoak

@xabi
Ba ez daukat instantzia erreferenterik buruan. Esango nuke gazteleraz asko daudela, eta erabiltzaileak nahiko sakabanatuta daude. Lerro federatuan kontatzen hasi naiz eta berehala iritsi naiz hamarrera.
@angabantxo @irure @agaraialde @inigoortega

@angabantxo
@xabi @irure @agaraialde @inigoortega Normalean giro ona egoten dela esango nuke. Jende interesgarri asko dago hortik. Baina noizean behin polemikaren bat sortu eta giroa gaiztotzen da.

@Loko_Bortx
@GariGaraialde Ikusmen arazoak dituztenei laguntzeaz gain nik batzuetan irudiari kontextu gehiago emateko aprobetxatzen dut. Edo irakurleak zehazki zertan fijatzea nahi dudan azaltzeko.

Nik behintzat beti irakurtzen ditut (mezua interesatzen bazait noski). Beraz suposatzen dut besteek ere hala egiten duzuela 😂 Ez dakit horrela den edo ez.

@inigoortega
Ez dut mezu konkreturik jarriko. Baina besteak beste lerro federatuan ikusten ari naiz: blokeoak, irainak, harropuzkeria, seinalamenduak, jarrera autoritarioak...

A ze giroa gaztelerazko Mastodon instantzietan azken egun hauetan... Fedibertsoan dena ez da urre.

Argi geratzen da teknologiak pisua badu ere pertsonek egiten dutela sarea. Eta instantzia egokia aukeratzeak duen garrantzia.

@inigoortega
Lehen hasi naiz ikusten eta lehen atala erdizka utzi dut. Oso geldoa iruditu zait.

Agian bigarren aukera bat emango diot ze gomendatu didan lagunaz fidatzen zait. Baina bueno...

bukatuta. Istorioaren denbora lerroan tarteka galdu egin naiz, eta atzera eta aurrera ibili behar izan naiz haria jarraitzeko. Dena dela, gustatu zait eta gustora irakurri dut.

@xabi
@inigoortega Ezin dizut ziurtatu pantaila dela, baina apostu egin beharko banu hor jarriko nuke nire dirua. Batez ere telefonoa badabilela esan duzulako (datuak atera adb bidez atera dituzulako).

Aukera bat da pantaila erosi, probatu, eta funtzionatzen ez badu itzultzea. Pantailari babes plastikoa kentzen ez badiozu eta fundamentuzko webgune batean erosi ez zenuke arazorik izan beharko hori egiteko.

Bingen (r)en bultzada

@gamerauntsia
@EDERTO87 ez dira zure ikasleak izango itzulpen lanetan ibili direnak?

@mikelgs
@kiribilketan@mastodon.eus @RiverRock Nirean ez dut aurkitu 😅 Baina uste dut oraingoz nahiago dudala ez jakin...

Behin Mihiluzen herriko hitz bat agertuko, eta ez nuen ezagutzen. Bi hiztegitan begiratu dut eta ematen du ondoko herrikoa dela 🤨

Iñaki Murua gure batxilergoko irakasle eta tutorea izan zen. Plazera zen berari entzutea, bereziki filosofia ikasgaian. Lazkao txiki eta beste bertsolari batzuen kontu eta istorioak ez ziren falta bere klaseetan. Oso oroitzapen onak ditut. Horrelako irakasleak gutxi!

@xabi
@JokinPA Horixe nengoen pentsatzen. Ez dut uste legala denik, ezta?

Bingen (r)en bultzada

Zentsura ari du Twitterren.

Ez dituzte onartuko estekak (ezta aipamen zuzenak) bestelako saro sozialei, haien artean Mastodon bera

Bingen (r)en bultzada

Gaur ez naiz euskaldun zintzoa izaten ari, ez naiz #BTN2022 #BTN22 jarraitzen ari 😅

@atxamart
Hasieran pentsatu nuen joinmastodon.org en ez gaudelako dela (bide batez, arrazorik dago hortarako?). Baina xarxa.cloud adibidez ezta ez dago eta zentsuratuta dago.

Ea bertsioagatik den ba 😆 Zentsurak mereziko du jajaja
@agaraialde @desertorea @iune

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea