Erakutsi berriagoak

@Lastotxapel
@mikelgs @porru Nik desberdin daukat ulertuta.

Parlamentari bat lortzeko gutxienez botoen %3 lortu behar da (parlamenturako, bestela ehunekoa aldatzen dela uste dut). Bestela partidua ez da banaketan sartzen.

Boto txuriak baliozko bozkak dira, beraz emandako boto kopuru totalaren kontaketan sartzen dira.

Beraz, bozka txuriekin totala handiagoa da, eta beraz %3ra iristeko boto gehiago behar da.

Horregatik esaten bada bozka txuriak txikiei egiten diela min gehien.

@mikelgs
@Lastotxapel Aurreko hauteskundetan mahaian daudenei ematen dieten gida irakurri nuen botoa noiz zen nuloa jakiteko. Kuriositatez besterik ez.

Harritu ninduena da boto paper ofizialarekin batera beste zerbait sartzea ez dagoela nuloen zerrendan 🤔

elecciones.locales2023.es/pdf/

@irure
@inigoortega Ba Quacker instalatu nuen eta oraingoz ez diot arazorik ikusi 🤔 Baina bestea hobea dela badiozu egingo dut aldaketa. Oraingoz Fritter ere mantenduko dut, feeda itzuliko den esperantzan jeje

Bingen (r)en bultzada

Francisco Ibañez komikigilea hil da. Bere pertsonaia ezagunenak Mortadelo eta Filemon dira, euskaraz Pan-pin aldizkarian Txorizo eta Txistorra izenekin itzuli zirenak.
eu.wikipedia.org/wiki/Francisc

Gure aitona Mortadelo y Filemonen oso zalea zen. Logelan bere komiki mordoxka bat ditut, eta erreparatzen diedan aldiro aitona barrez algaraka datorkit gogora. Altxor txiki handiak.

@urtzai
@inigoortega Ur berorik egoten ez dela (teorian bai, praktikan ez) kontuan hartuta beharbada ez da estrategia txarra binaka edo hirunaka dutxatzea ez😜

@inigoortega
Ni gehiago kezkatzen nauena da 10 dutxatatik 5era pasatzea 😱 24 orduz egongo dira baina...

Badakizu aurten zenbat parte hartzaile garen?

@inigoortega
Fritter gabe daramatzat aste batzuk. Eta kontrakoa esatea gustatuko balitzait ere, Twitterren aplikazio ofiziala instalatzeko zorian nago 🥲😬😬

Bingen (r)en bultzada

@joxe
Noski noski! Baina dagoeneko nahikoa gauza kritikagarri dituenez ez da behar berriak "asmatzea" jeje. Horregatik nioen, besterik gabe. Kenduta primeran.

Bingen (r)en bultzada

@joxe
Itzuli naiz bideora eta aukertu agertu agertzen den behintzat. Agian gero ez dabil...

@tfe
Animo! Guri ere lanean bitan gertatu zaigu antzeko zerbait.

Batean kodea begizta infinitu batean sartu zitzaigun eta hainbat egunez egon zen API garesti bat kontsumitzen... K dezente ziren. Arreta zerbitzuarekin harremanetan jarri eta bizitza barkatu ziguten 😅

Beste batean kostua gaizki kalkulatuta S3 operazio bat exekutatu eta ehundaka euro jan genituen minutu gutxian. Hontan faktura jan behar izan genuen.

Hortik aurrera kontsumo alertak jartzen hasi ginen...

Bingen (r)en bultzada

@joxe
Oso ona! Inguruan partekatuko dut.

Hori bai, honetaz ziur zaude?
"norberak ezin du erabaki erabiltzaile bat Instagramen jarraitu eta Threadsen ez, adibidez."

Aurrekoan bideo bat ikusi nuen eta ulertu nuen ez dela derrigorrezkoa. Denak automatikoki gehitzeko aukera dagoela, baina hautazkoa dela.

@kudea gure Mastodon bertsioa atzean geratzen ari da. Zein da eguneraketa aurreikuspena? Eskerrik asko

Ba dagoeneko eman dut datozen hauteskundetarako bozka posta bidez. Uste baino errazagoa izan da.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea