Beno, ba gaur hau pasako da @ekintaekin -en Twitch kanalean
🤔 Noiz? Gaur
🧐 Ze ordutan? 21:30
📍 Non? Twitchen @ekintaekin-en kanalean
@txopi
@mikelgs @Lastotxapel Zeozer idatzita badu baliogabea. Baina papeletaz gain beste zerbait sartzen bada? Gidan ez da aipatzen (edo ez dut aurkitu)
Gure herrian azken hauteskundetan arrosa bat sartu zuen norbaitek adibidez.
@Gailetagilearen_Alaba
Bai, niri ere bai.
Ez dakit zerikusirik izango duen senatuan ERCrekin batera aurkezteak (eta beraz parlamentu/senatuan legalki koalizio/talde bera ez izatea). Agian ezin dira batera bidali arrazoiren batengatik. Espekulatzen ari naiz, ez dakit...
@Gailetagilearen_Alaba
Ez dakit zergatik, baina bi gutun bidali dituzte. Edo gurera behintzat bai. Batean parlamentukoa (bat bakoitzari) eta bestean senatukoa (etxeko denontzat bakarra bi papeletarekin).
@Lastotxapel
@mikelgs @porru Nik desberdin daukat ulertuta.
Parlamentari bat lortzeko gutxienez botoen %3 lortu behar da (parlamenturako, bestela ehunekoa aldatzen dela uste dut). Bestela partidua ez da banaketan sartzen.
Boto txuriak baliozko bozkak dira, beraz emandako boto kopuru totalaren kontaketan sartzen dira.
Beraz, bozka txuriekin totala handiagoa da, eta beraz %3ra iristeko boto gehiago behar da.
Horregatik esaten bada bozka txuriak txikiei egiten diela min gehien.
@mikelgs
@Lastotxapel Aurreko hauteskundetan mahaian daudenei ematen dieten gida irakurri nuen botoa noiz zen nuloa jakiteko. Kuriositatez besterik ez.
Harritu ninduena da boto paper ofizialarekin batera beste zerbait sartzea ez dagoela nuloen zerrendan 🤔
https://elecciones.locales2023.es/pdf/ES/MMM_L2023_para_web_Navarra_euskera.pdf
@irure
@inigoortega Ba Quacker instalatu nuen eta oraingoz ez diot arazorik ikusi 🤔 Baina bestea hobea dela badiozu egingo dut aldaketa. Oraingoz Fritter ere mantenduko dut, feeda itzuliko den esperantzan jeje
Francisco Ibañez komikigilea hil da. Bere pertsonaia ezagunenak Mortadelo eta Filemon dira, euskaraz Pan-pin aldizkarian Txorizo eta Txistorra izenekin itzuli zirenak.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Francisco_Ib%C3%A1%C3%B1ez_Talavera
Gure aitona Mortadelo y Filemonen oso zalea zen. Logelan bere komiki mordoxka bat ditut, eta erreparatzen diedan aldiro aitona barrez algaraka datorkit gogora. Altxor txiki handiak. #ibáñez
@urtzai
@inigoortega Ur berorik egoten ez dela (teorian bai, praktikan ez) kontuan hartuta beharbada ez da estrategia txarra binaka edo hirunaka dutxatzea ez😜
@inigoortega
Ni gehiago kezkatzen nauena da 10 dutxatatik 5era pasatzea 😱 24 orduz egongo dira baina...
Badakizu aurten zenbat parte hartzaile garen?
@irure
@inigoortega Eskerrik asko! Probatuko dut 😊
@inigoortega
Fritter gabe daramatzat aste batzuk. Eta kontrakoa esatea gustatuko balitzait ere, Twitterren aplikazio ofiziala instalatzeko zorian nago 🥲😬😬
@miren
@txo_elurmaluta Memekan sortu dezakezu 😁
@joxe
Noski noski! Baina dagoeneko nahikoa gauza kritikagarri dituenez ez da behar berriak "asmatzea" jeje. Horregatik nioen, besterik gabe. Kenduta primeran.
@tfe
Animo! Guri ere lanean bitan gertatu zaigu antzeko zerbait.
Batean kodea begizta infinitu batean sartu zitzaigun eta hainbat egunez egon zen API garesti bat kontsumitzen... K dezente ziren. Arreta zerbitzuarekin harremanetan jarri eta bizitza barkatu ziguten 😅
Beste batean kostua gaizki kalkulatuta S3 operazio bat exekutatu eta ehundaka euro jan genituen minutu gutxian. Hontan faktura jan behar izan genuen.
Hortik aurrera kontsumo alertak jartzen hasi ginen...
@agaraialde
Ados! Eskerrik asko 😊
@kudea
Programatzailea eta bideojokalaria.