Erakutsi berriagoak

@mikelgs
@joxe @txapisotegi Duela gutxi irakurri nuen plastikozko "leihoa" duten gutunazalak bere horretan bota behar direla paperera. Birtziklatze prozesua prest omen dago. Mankomunitateko zabor zerbitzuko arduradunaren hitzak ziren.

Ez zitzaidan argi geratu da plastiko hori horira botatzea gaizki dagoen edo ez. Ze beharbada plastiko motagatik bertara botata ez da birtziklatzen... Izan ere, horiak "ontzi arinak" du izena, eta ez "plastikoak".

Bingen (r)en bultzada

πŸ“’πŸ“’πŸ“’πŸ“’πŸ“’ TXIKILINUX iritsi da URRUΓ‘AKO ikastolara!

Auzolanak proiektu eder hau errealitate bihurtu du. 10 eskola gorri eskuratu ditu ikastolak bere informatika gela hornitzeko. Aurrerantzean, haurrek Txikilinuxen ekosistema ezagutuko dute eta libreak eta euskaraz dauden programak baliatuko dituzte.

Horrez gain, honako materiala jaso du ikastolak musutruk:

- 10 unitate zentral
- 2 bozgorailu
- Proiektore bat
- Teklatuak eta saguak
- Kableak

Milesker @Elkartenet egin duzuen lanarengatik!

Bingen (r)en bultzada

πŸ“’πŸ“’πŸ“’πŸ“’πŸ“’ TXIKILINUX XILABA bigarren ikastola batera iritsiko da gaur.

Aurkezpen ofiziala, gaur arratsaldeko 5etan.

:txikilinux: :txikilinux: :txikilinux: :txikilinux: :txikilinux: :txikilinux: :txikilinux:

#TxikilinuxEskoletan
#TantazTantaItsasoa

@EDERTO87
Proiektuari buruzko informazio gehiago baduzue nonbaiten? Estekan ez dut aurkitu.

Bingen (r)en bultzada

πŸ’‘πŸ” Teknologia libreen ezagutza gazteen artean zabaltzeko proiektua aurkeztu dugu Baionako Etxepare Lizeoak eta Iametzak, teknologiari betaurreko kritikoz begiratzeko helburuz.

πŸ‘ Proiektua aurrera ateratzeko zuen bozkak behar ditugu.πŸ—³Irailaren 24ra arte duzue online bozkatzeko aukera:

πŸ”— labur.eus/S6ANc

LAGUNDU PROIEKTUA GAUZATZEN. πŸ’ͺ🀝 IZAN GAITEZEN DIGITAL, IZAN GAITEZEN LIBRE. πŸŒ

Bingen (r)en bultzada

@porru @Jokin_PA Begiratuko dut agindu izen osoak erabiltzearena, eta baita "yay"rena πŸ€”

@inigoortega gogoko duzula? Encounterrean ezdakit zer eguneratzeko laguntza eskatu nizun, eta hor ibili ginen komandoa ezin aurkitu eta... πŸ˜’

@porru
@Jokin_PA Egunerokoan Debian erabiltzen dut, eta tarteka Manjaro bideojokotan ibiltzeko. Ba saiatu arren ez naiz gai pacmanen komandoak ikasteko 🀣 Beti begiratu behar dut. "-Syyu" oso intuitiboa ez daπŸ˜‚

@tfe
Justu orain gutxi ikasi dut gure herrian irailari urria esaten zaiola (edo zitzaiola...). Urriari berriz lastaila.

Izebak (90 urte) aurreko batean, eguzkia atera, eta "urrian haitzak erre" esaerari buruz hitz egin zidan. Nik ez geundela urrian, berak baietz. Hilabeteekin zerbait arraroa gogoratzen nuen, beraz hiztegira jo genuen. Eta horra gure ez ulertuaren arrazoia!

@txerren
Nik azken denboraldiak nahiko ahaztuta ditut (5.ena 2019koa da), baina orain pentsatzen jarrita, gogoan dut ez zitzaizkidala gehiegi gustatu.

Beharbada lehenengo denboraldietako espektatibekin ikusi ditut. Eta ez daukate zerikusirik.

Zer da hau, eta zer egin diote Black Mirrori?

Atal bat falta zait azken denboraldia bukatzeko. Ez dut esango txarra dela, baina ez da inondik inora espero nuena...

@kakapo @birasuegi

@desertorea
Ezjakintasunetik sortu zaidan galdera diozunaren inguruan.

Posible litzateke azpitituluak lizentzia libreekin argitaratzea? Ekoiztetxeek ere baimena eman beharko lukete agian? Pentsatzen dut ez dela galdera erraza, baina ezagutzen duzue horrela egin den beste kasurik?

Ze irudi eta audioa behintzat zail, ezta?

Bingen (r)en bultzada

Oraindik etxera iritsi gabe nago ta ez dakit zenbateraino ikusten den ondo baina: gaur goizeko #AldatuGidoia ren ekitaldiaren bideoa soinu kalitate onarekin peertube.eus/w/jD8di3pZirbMaaf

Bingen (r)en bultzada

Duela urte asko egin nintzen @somconnexio kooperatibako bazkide eta kontsumitzaile, eta oraindik baditugu bertan etxeko hainbat kontratu. Baina lekuko ekimenak bultzatzea gakoa da burujabetzak bultzatzeko, eta horregatik egin dut jauzi @izarkom kooperatibara. Ea sare deszentralizatuak eraikitzeko pausoak ematen segitzen dugun guztion artean.

@naroaelortza @somconnexio @izarkom Guk etxean SomEnergiarekin daukagu dilema hori. Bazkide egin ginean (duela urteak) Goiener bazen, baina ez genuen ezagutzen πŸ˜…

Arazoa da gerora SomEnergiaren GenerationKwh proiektuan sartu ginela (diru pixkat jarriz). Beraz, Goienerrerra aldatuz gero, generationek ematen digun onura ekonomikoa galdu, eta dezente gehiago ordainduko genuke fakturetan....

Bingen (r)en bultzada

Duela bi egun "20.000 especies de abejas" ikusi nuen eta benetan diotsuet, itzela da, ikusteko aukera baduzue, ikusi❀️ :transbihotza:

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea