Erakutsi berriagoak

@Ionliz
@txikillana @ekaitz_zarraga @erralin Gure amonak etxeko oilaskoak hezten zituen. Zerikusirik ez erositakoekin.

Haragi goxo horren nostalgiaz edo probatzeko hamar bat jarri genituen. A ze lana loditzen!

Eta gero...

Hil, lumatu eta odolhustesz anaia arduratu zen. Zatikatu eta garbitzeaz ama eta biok. Interneteko bideoen laguntzarekin... inoiz horrelakorik egin gabe. Baldar, baina banan-banan, bata bestearen atzetik.

Esperientzia traumatikoa.

Ez nuen batere gustora jan haragi hori.

Bingen (r)en bultzada

Hau da "Adimen Artifizial" direlakoekin gertatuko zaigula uste dudana.

Badirudi. Baina ez da. Eta horrek gure errealitatearekiko, egiarekiko, informazioarekiko harremana sakonki eraldatuko du.

Ez da polita izango.

Bingen (r)en bultzada

@desertorea
Atzo ikusi nuen nik. Egia esateko ez zidan ezer esan...

@AVU_Osoro
Azterketaren kopia *ematea* eskubidea da? Guri beti esaten ziguten *ikustea* bakarrik zela.

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

🌟23.KORRIKAren kanta: HARRO HERRI
🎶Maite Arroitajauregi “Mursego” musikariaren gidaritzapean sorturiko kanta
📹 Amaia Badiola, bideokliparen zuzendaria
🗞️ Irakurri albistea: korrika.eus/eu/bloga/item/367-
📎korrika.eus/eu/abestia
#KORRIKA #23KORRIKA #HARROHARRI

Plastiko konpostagirrizko poltsak ohikoak baino toxikoagoak omen dira.

Orduan nora bota behar dira? Errefusara?

Batez ere aldizkariekin datozenak sortzen ditugu etxean.

Etxeko konpostera bota izan ditugu azkenaldian, baina beldurtu gara.

Zuenak nora @argia @GAZTEZULO @elhuyar ?

aldizkaria.elhuyar.eus/albiste

@txapisotegi
Batez ere bukaera, baina abesti osoa da estilo hortakoa.

Bide batez, asko gustatu zait.

@txopi
@Aitzol @argia @wikipedia @somconnexio @izarkom @berria_bot@mastodon.eus Kuriositatez, Som Conexioren gida begiratzera joan naiz, eta Izarkomekoaren lizentzia berbera duela ikusi dut (CC-BY-NC-SA). Lan deribatua dela esango nuke. Izan ere, Izarkomekoaren bukaeran aipatzen da bestean oinarritzen dela, eta itxura batean atal batzuk antzekoak dituztr. Beraz, ulertzen dut lizentzia errespetatzera behartuta daudela.

Bingen (r)en bultzada

Ba @rolariak elkarteak @durangokoazoka -n frogatu berri du Euskal Herriak euskarazko rol jokoak nahi dituela, eta are, jendea hauengatik dirua ordaintzeko prest dagoela.

Albiste bikainak #BurujabetzaLudiko aren hipotesian aurrera jarraitzeko.

@makinamaixu @Taroka @Atopia @adurjokoa Gudamailu, Centauri, Bilboko Gauak, Harriaren Semeak, Pastorola, ZortziMilakoa, Bellum Cretacium eta besteok: oso harro. Segi aurrera.

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

Benetan, webgune batera sartzea, eta ikusi nola automatikoki betetzen diren cookien afera guztiak, denak ezeztatzeko, izugarrizko gozada da. Dena Consent-O-Matic hedapenari esker 🤩

@Izaskun
@desertorea @julengabiria @elegose Boteprontoan Mikel eta Bingenek oso izen desberdinak dirudite. Baina ez da nahastea gertatu zaidan lehen aldia 🤣

@Izaskun
@desertorea @julengabiria @elegose Nire gaurko erosketa izarra Toureren 10.a izan da: Musker Amarruak.

Jon Arretxe bertan zegoen, eta sinatzeko eskatu diot. Ilusioa egin dit, sagaren oso zalea naiz eta (elegoseren erruz!).

Baina etxera iritsi naizenean, dedikatoria irakurri, eta begira! 😭🤣🤣

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea