Erakutsi berriagoak

@RiverRock
@erralin @zital @porru @Idurre @mikelgs @marmarka Gaizki ulertu dut. Puntuak aldiberekoak ez diren trukaketarako bakarrik dira beraz.

@RiverRock
@erralin @zital @porru @Idurre @mikelgs @marmarka
Guk erabiltzen genuenean (intervac-homeexchange.com/) ez zegoen puntuazio sistemarik, eta ez dakit ondo ulertu dudan.

Boteprontoan ez zait oso bidezkoa iruditzen, ez? Pobreak pobreen etxetara? Edo mekanismoren bat du zuzentzeko?

Ulertzen dut aldibereko trukaketaren arazoan lagun dezakeela. Baina bigarren etxea baduzu bakarrik, ezta?

@Idurre
@mikelgs @zital @marmarka Guk ere egiten genuen, eta oso pozik. Intervac plataformarekin.

@garkopeke
Ai ama 😳

Kuriositatez, arrazoi teknikoa zein den badakizu?

@ekintaekin
Librezalekoarekin batera software libre zalantzen taldea ere aipatu dezakezu.

t.me/SoftwareLibreZalantzak

@desertorea
@irure @porru @inigoortega Beharbada beste zerbitzari batekin probatu beharko nuke. Eta ez dakit Androiderako beste aplikaziorik badagoen. Gomendiorik?

@desertorea
@irure @porru @inigoortega Niri Matrixen (Elementekin) asko estresatzen nauen kontua irakurritako mezuen kontrola da. Asko bugeatzen zait. Askotan irakurri gabeko mezuak irakurrita markatzen dizkit, eta alderantziz. Eta "Jauzi irakurri gabeko lehen mezura" botoiak taldeetan ez dit funtzionatzen.

Eta Librezaleko taldetan adibidez mezuak askotan desordenatu egiten zaizkit. Baina hori agian zubiaren arazoa da...

Ondorioz batzuetan mezuak galtzen ditut, eta esperientzia zapuzten dit.

Bingen (r)en bultzada

📢 #Lur-1 sateliteak #SoftwareLibrea erabiltzen du

:linux: Satelitearen kontrol gelan dauden ordenagailuen pantailetan Ubuntu 22.04.4 LTS (Jammy Jellyfish) atzematen da.

Linuxtarrak garelako!!!🐧🚀🐧🚀

@matxain
@construktsia @gorka_bm Etxean "edigol ediciones sa" argitaletxearen bat daukagu. Baina ematen du deskatalogatuta dagoela.

@xabi
Bai! Oso ondo dago. Ez dakit ez nuen Mastodonen ezagutu 🤔

Irudian azken urtetan ikusi ditudan telesail eta pelikulen estatistikak.

Pelikula gehiago ikusi beharko nuke... baina aitortu behar dut kosta egiten zaidala ordubete baino gehiagoz kontzentrazioa mantentzea. Batez ere mugikorra eskura badut...

Bingen (r)en bultzada

@teketen
@izarobasurko @abaraska @desertorea @txapisotegi Unicode izatearena frikada polita da. Baina aldi berean ez du konsistentzia falta ekarriko? Letra tipoaren arabera desberdin marraztuko da. Adibidez, Fedilaben eta proposamenaren webgunean nahiko desberdin ikusten da. Ez nago ziur hori ona edo txarra den.

@zital
8.ekoa ez, baina 20.ekoa ez da benetako pasahitza izango ezta? 🤭

Bingen (r)en bultzada

Zergatik bilakatu zubiak amildegi

berria.eus/euskal-herria/zerga

Europako beste herrialde batzuetara joan nahi duten migratzaileentzako pasabide bilakatu da Bidasoa 2018tik, eta migrazioa kontrolatzeko laborategi bilakatu du Frantziak. Kontrol horren lekuko zuzenak dira Ortego eta Garaialde.

@kakapo
@txikillana Gezurra badirudi ere, batzuek edukiari baino garrantzi handiagoa ematen diote programaren itxurari edo paperaren gramajeari...

Ez dakit oso ondo ze magia duen programak. Uste dut pertsona batzuentzat (batez ere adinekoak) programa irakurtzea festak bizitzeko modu bat dela. Asko edo batere atera ez arren egunero egunerokoa irakurtzeko momentutxoa. Norberaren herrian gauzak egiten direnaren harrotasuna ere. Eta kolekzionismoa ere hor dago (ni azken talde honetan jeje).

@gontxatorre
@AVU_Osoro @txikillana @ng
Ez dakit benetan gertatu zen edo ez, baina... gure herrikide batzuei Iruñean gertatutakoa...

Gazteleraz jakin ez, eta ondoko mahaikoak eskatzen zuena kopiatzea erabaki zuten. Ondokoak "alubias". Beraiek berdin.

Platera ekarritakoan purrustaka babarrunak egunero jaten zituztelako. Behin kanpoan jango eta... Nolatan eskatu zituen ondokoak jatetxean babarrunak!

Huts egin arren, bigarrena eskatzeko estrategia bera. Ondokoak "repetimos"! 🤣

@birasuegi
@izarobasurko @Jokin_PA @theklan Argazkia atera eta gero aplikazioa trabatzen zait niri 🙃 Ea hartzen dudan denbora pixka bst gehiago ikertu eta issue bat irekitzeko... Behintzat argazkirik atera gabe identifikatzeko arazorik ez.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea