Erakutsi berriagoak
Bingen (r)en bultzada

@crashlogger
Bizpahiru aldiz edo joan naiz, baina azken aldiko oroitzapen txarra dut (2018an edo?). Lagun batzuk (kostata) konbentzitu nituen joateko, eta ez dut gogoratzen oso ondo zergatik, baina ez zitzaigun asko gustatu. Gauza gutxi edo zegoen...

Gainera euri eguna zen, eta euritakorik gabe, oinez, eta erdi galduta txirriatuta bukatu genuen 🤣

Dena dela, eskuragi banu gustora joango nintzateke berriro. Maker mundutik aldenduta nabil baina...

Lurrera erori eta GPSaren pantaila argirik gabe zegoen. Zerbait ikusten zen, baina oso gutxi.

Ireki eta pantailaren kablea pixka bat askatuta zegoela konturatu naiz.

Konektatu, eta berriro martxan!

Hitzordu bat dudanean beti pixka bat lehenago joatea gustatzen zait. Ekidin ezin dudan zerbait da. Berandu iristeak (edo iritsiko naizela pentsatzeak) urduritzen nau.

Horrela, besteei itxarotera ohitu naiz, eta ez zait gehiegi inporta norbait berandu iristea. Benetan.

BAINA, berandu bazatoz, eta horregatik ni beste nonbaitera berandu iristea eragiten badidazu, asko gorrotatuko zaitut.

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

@joxe
@anagalarraga1 @koldotxu @miren Unibertsitate garaian pisukide batek horrela egiten zuen, eta erotzat genuen 🤣 Bere etxean betidanik egin zela horrela esaten zuen, baina ez zuen beste azalpenik. Esaten genion egunen batean sustoren bat izango zuela 😂😂 eta azkenean berak arrazoi!

Bingen (r)en bultzada

Aizuek, zer esan nahi du grafo honek mikrouhin labe batean? Epatatuta gaude 🤔🤔🤔

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

@Alexiturbe
Joan den urtean entzun nuen uzta oso txarra izan zela ( batez ere gipuzkoan?) arazo horregatik. Antza eltxoren batek eragiten du belztea. Baina ez dut gogoratzen nola edo zergatik zen zehazki

@aldatsa
MUn Gradu Bukaerako Lana, GBL, esaten zaio 😂

Eta ez da txarra, bukaerako erabiltzeak masterrerako Mal ere konpontzen du eta 🤣🤣

Bingen (r)en bultzada

💻MSWindows eta ChromeOS dira Hezkuntza Sailak homologatutako sistema eragile bakarrak, GNU/LINUX ez dago homologatuta...

Galderak egin ditugu:⤵️

▶️Homologazioaren protokoloa.

▶️MSWindows ta ChromeOS-ren homologazioa.

@erralin
@ekaitz_zarraga @lore_abarik Gai ordena aurretik jakina da, eta etxetik etxekolanak eginda etorri behar dira.

Alde bozkatu ez dutenek badakite zer bozkatu duten, edo gai horietaz arduratzen diren bere kideek bederen.

Ez dira bozketa saioan software librea zer den azaltzen hasiko... Ez gaitezen horren gogorrak izan gauzak ongi (edo ongien nahi baduzue) egiten ari direnekin.

Gainera, oker ez banago Hezkuntzan Librezalekoak izan dira aurreko beste saio batzuetan azalpenak ematen.

Bingen (r)en bultzada

Hezkuntza Sailak gailuetan #SoftwareLibre ko Sist. Eragilearen ezarpena onartzen ez duenean eta badakizunean ezinbestekoa dela:

#AhalduntzeDigitala,
#DigitalizazioarenDemokratizazioa,
#BurujabetzaTeknologikoa n
aurrerapausoak emateko.

Gaurkoa etsigarria izan da.

Bingen (r)en bultzada

Hezkuntza-akordioan jasota dagoen digitalizazio-ereduari jarraiki, hala nahi duten ikastetxeetan, GNU/Linux (Luberri, Txikilinux ... ) banaketa ezartzeko erraztasunak eta bermeak emateko legez besteko proposamena eztabaidatuko dugu bihar.

legebiltzarra.eus/ords/f?p=120

Bingen (r)en bultzada

⚡ 🎮 #EuskalGameJam2 bukatu da!!!

9 bideojoko argitaratu dituzte parte hartu duten 20+ garatzaileek! Orain bozketa epeari ekin diogu, baina sortutakoak probatzeko aukera duzue dagoeneko.

Eskerrik asko benetan parte hartu duzuen guztioi, izugarria izan da!

@badalab @Torrekua #ZomorroStudio

itch.io/jam/euskal-game-jam-2/

Bingen (r)en bultzada

⚡EUSKAL GAME JAM 2🎮

Euskal bideojoko sortzaileak abian dira!

Oreretako Badalab laborategian (eta sarean) batu gara, 48 euskarazko jokoak sortzeko. Giro ederrean eta elkarlanean gabiltza!

#Bideojokoak #EuskalGameJam2 @badalab @Torrekua #ZomorroStudio

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada
Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea