Erakutsi berriagoak

@izarobasurko
@desertorea @Izaskun @txerren @txo_elurmaluta Animatu naiz probatzera, eta oso inpresio ona bai!

Egin nahi dudan hurrengo proba niree email kontuarekin konfiguratzea, ia zer moduz.

@txerren
@Izaskun @desertorea @txo_elurmaluta @izarobasurko Eta ondo dabil? Ez dira mezuak bidean galtzen?

Arrazoirik gabe desagertzen diren emailek burukomin asko eman dizkidate lanean, eta beldurra ematen dit jeje

Bingen (r)en bultzada

Sakanako txoko guztietara iritsiko gara AHTren zentzugabekeria salatzeko eta beste bide bat badagoela aldarrikatzeko. Orain da momentua indarrak batzeko eta proiektua geldiarazteko.

Bingen (r)en bultzada

Adi egon! Datozen asteetan batzarrak herrietan eta alegazio jasotze masiboa. Martxoaren 14ean Altsasuko kaleak beteko ditugu. Orain da garaia!

AHTaren txikizioaren aurrean herritarron trena

Bingen (r)en bultzada

@gontxatorre
@garkopeke eta SDDRak birtziklapena igotzen laguntzen badu ongi etorria. Baina dagoeneko birtziklatzen dugunontzat saria baino ez dakit ez ote den zigorra... botilak etxe ondoan bota beharrean dendaraino eraman behar izatea, garbi gordetzea gainerako plastikoetatik aparte...

Gainera botilentzat bakarrik da, ez?

@gontxatorre
@garkopeke Ba ez dakit isunak badiren bidea, baina uste dut badirela beharrezkoak.

Herrian atez-atekoa dugu, baina zenbaitek larrialdi gunea erabiltzen dute egunerokoan (zerri eginda egoten da gainera). Batere dismulurik gabe doaz gainera. Jakingo nituzke beti hor dauden familia batzuk zerrendatzen... eta ez ditut onean oso kontzientziagarriak ikusten.

Bingen (r)en bultzada

X . com utzi eta BlueSky-n kontu bat irekitzea tabakoa utzi eta bapeatzen hastearen modukoa da: modernoagoa dirudizu, baina adikzio-arrisku antzekoa izango duzu, eta atzetik dagoen negozio-eredua berdina da.

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

Esan bezala, Wikipediak 25 urte betetzen ditu 2026 honetan!

Ideia sinple batekin hasi zen: ezagutza biltzea, antolatzea eta libre partekatzea. Eta 25 urte geroago, ideia horrek bizirik jarraitzen du, komunitateei esker.

Egindakoa ospatzeko eta datorrena irudikatzeko unea da. Bideo honek hori gogorarazten digu.

Jarrai dezagun bide hau, ezagutza guztion artean eraikitzen.

#Wikipedia25

Bingen (r)en bultzada

@jurzelai Hutsune handia dugula iruditzen zait. Kalterako, gainera, eta alde askotatik: gertatutakoak ikasteko, errelatoa eta memoria sortzeko, ondorioak konpontzeko, hurrengo izurriei aurre hartzeko, dolua egiteko, ikerketa sendotzeko...

Bingen (r)en bultzada

Covidari buruzko liburu baten lehen hiru lerroak. Ezin esan indartsu hasten ez denik.

Halakoak badaude. Badago zerbait bestaldean? Covid garaien inguruko analisi hotz eta fundamentuzkorik? Ingeleraz ere ez dut topatu izan.

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

RE: mastodon.eus/@euwikipedia/1158

Ea norbaitek lagundu ahal didan.

Nik mugikorra euskaraz dut, eta, lehen, googlen zerbait bilatzean wikipedia beti euskaraz agertzen zitzaidan (Google ere euskaraz bainuen).

Orain google ekiditen dut, eta DuckDuckGo erabili. Zerbait bilatzean, adibidez, "Itoiz, Udako sesioak", gaztelaniazko wikipedia agertzen zait (bestela, normalean ingelesezkoa). Ez dago formarik DDG-n aldatzeko, ezta?

Zuek zein bilatzaile erabiltzen duzue?

@Jokin_PA
@doublemauler @bertol Nik ere DDG erabiltzen dut, baina iruditzen zait azkenaldian asko kaxkartu dela, ez nabil batere pozik. Askotan Googlen bukatzen dut, nahiz eta hor ere nabaritzen den AA kazkaztea.

Hori bai, DDGn zuzenean euskarazko wikipedian bilatzeko "!weus bilatu-nahi-dudana" idatzi daiteke. Oso erabilgarria da zehazki wikipedian bilatu nahi duzunean.

Bingen (r)en bultzada

@zital @txerren @erral @urtzai ETBko 7 plataforma ezberdinetako eduki guztia batzeko asmoz plataforma berri bat sortu dut. Orain 8 plataforma ditugu! 😂

xezpeleta.github.io/eitbhub/

Orain aurrekoan elkarbanatu nuen trikimailu horrekin ongi litzateke html player batekin edo Kodi bidez eduki guztia eskuragarri izatea, zuzenean ikusteko eta deskargatzeko.

PD: baita ere blacklist bat jarri, El Conquis eta holakoak ezabatzeko! 😅

Bingen (r)en bultzada

Oraindik sortu gabe dago, eta ea zein bide hartzen duen, baina Doinu ari dira garatzen: musika plataforma berri bat

linktr.ee/doinu

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea