@inigoortega
Kontua okerrera doa. Handitzeaz gainera batzuetan pantaila izoztuta geratzen zait ๐ฉ
Pantaila berria eskatu dut oraintxe. Ea horrekin nahikoa den...
Seed by Seed estudioak euskaratuta kaleratuko du bere lehen bideo-jokoa @pixelberri 2dz https://gamerauntsia.eus/bloga/pile-up-euskaraz-kaleratuko-da
Portatileko pantailan pixel bateko lodiera duen marra arros bat agertu zait ๐ฉ Pantaila izorratuko zen? kablea? Monitorea konektatuta ez daukat arazorik, pentsatu nahi dut gpua ondo dagoela.
Behintzat pantailaren goiko aldean agertu zait, eta beraz, ez dit enbarazu gehiegirik egiten. Espero dut gehiago ez handitzea...
Mozillaren egoera ekonomikoa uste baino txarragoa dela dirudi eta nabigatzaileen artean Firefoxen erabilera ikaragarri txikitu da:
https://www.zdnet.com/article/endangered-firefox-the-state-of-mozilla/
Urtarrilerako lokalez aldatuko omen dira kostuak are gehiago gutxitzeko, baina hainbeste langile kaleratu ondoren, Mozillaren berrikuntza gaitasuna asko murriztu da eta diru iturri oso txikiak ditu (ia guztia Googlek Firefoxen lehenetsitako bilatzaile bezala Google jartzeagatik ordaintzen duena). Mozillaren etorkizunarekin arduratuta nago ๐
Astean behin aldiriko trena hartu behar izaten dut ikastera joateko. Geltokiko leihatila itxi, eta makina bat jarri zuten duela hilabete batzuk. Nik trenean bertan ordaintzen jarraitu dut, baina gaur makina probatu nahi nuen esaten duten bezain txarra den edo ez ikusteko
Bada gazte txarteleko 16 digituko zenbaki alfanumerikoa sartzeko eskatu ez dit ba! Kostata baina idatzi dut, eta ondoren balidazio errorea...
Trenean bertan ordaintzen jarraituko dut
@inigoortega
@mikelgs
Ados, ulertuta. Bide batez, azkenaldian asko entzun dut torrent tracker pribatuei buruz. Esperiantziarik horrekin?
@mikelgs @porru
Dena dela, nik uste zure arazoa URL okerra erabiltzen ari zinela dela. http://thepiratebay.org da benetakoa, probatu duzu?
@mikelgs @porru
Ups, barkatu! Ea ba, saiatuko naiz berriro.
Kontua da nabigatzen duguneandomeinu izenak erabiltzen ditugula (mastodon.eus adibidez). Baina, Internetek IP helbide bidez funtzionatzen du (adibidez 82.98.129.64) . Horregatik batetik bestera "itzuli" behar dira helbideak. Hori DNS zerbitzuak egiten du.
Thepiratebay DNSan dago blokeatuta. Hau da, domeinu izena IP bihurtzeko eskaera dago blokeatuta. Firefoxen eskaera zifratua denez, ezin dute identifikatu, eta beraz blokeatu.
@porru
@mikelgs
Agian Movistarren kasuan desberdina da, baina orokorrean DNS mailan blokeatzen dela esango nuke. Hau da, domeinu izena IP helbide bihurtzen duen zerbitzuan. Firefoxen defektuz DNS eskaerak zifratuta egiten dira, eta beraz, ISPak ezin ditu blokeatu (ezin duelako desberdindu zein den thepiratebay eta zein ez).
Ez dakidana da ISParen DNS zerbitzua erabili beharrean beste bat erabiltzea nahikoa den blokeoa ekiditeko. Dena dela, esandakoa, Firefoxen arazorik ez ๐!
@inigoortega @mikelgs
Bueno, Tor-ekin ari bazara DNS blokeoak ez dizu eragingo noski. Firefox lagunei gomendatzeko beste arrazoi bat hori izaten da (defektuz thepiratebay, scihub eta horiek funtzionatzen dutela), eta automatikoki atera zait jejeje ๐
๐
@inigoortega @mikelgs
Nik ez dut makina birtualik erabiltzen, baina beti izan dut zalantza hori. Exekutagarriak ez diren fitxategiekin ez litzateke arazorik egon beharko ezta? Edo bai? Irakurgai gomendiorik? Eskerrik asko
@inigoortega
@mikelgs
URL hori ez dut uste benetako The Pirate Bay denik. Oker ez banago https://thepiratebay.org da ofiziala. Nik hori erabiltzen dut eta primeran dabilm. Zuk jarritakoa iragarkidun kopia bat izango da.
DNSa https bidez erabiltzen baduzu zuzenean sartu ahalko zara (Firefoxen defektuz horrela dela uste dut), bestela blokeatuta dago.
GNUk orain dela gutxi ondorengo txistea argitaratu du:
https://www.gnu.org/fun/jokes/users-lightbulb.html
Gustatu zait
@izaro
Nik behintzat gauza txarrak besterik ez ditut entzun... Derrigorrezkoa zelako ireki nuen, baina egin beharrekoa egin bezain pronto ixtea da ideia.
Thanks to #FreeSoftware developers, the German #CoronaWarnApp for tracing #COVID19 risk contacts is available on @fdroidorg without any Google dependencies. This not only fosters software freedom, but also sets the ground for innovative features.
@izaro
Niri ere ASKO gustatu zait. Oker ez banago laster Altsasu telesaila kaleratuko dute. Ea hau bezain ona den!
@inigoortega
Baina nola nahi duzu zuzenekoa ikustea noiz egiten duzun enteratzen ez bagara? ๐
@inigoortega
Ei! Baina abisatu egin behar duzunean!
@bertol
Kaixo, arrazoi duzu, guztiz ados. Webgunea ez da nirea, baina pasako diet abisua. Eskerrik asko!
Programatzailea eta bideojokalaria.