Erakutsi berriagoak

Proxmox instalatzeko euskarazko blog sarrera bat irakurri nuen duela hilabete batzuk, baina orain ez dut aurkitzen. Esango nuke hemengo norbaitek idatzitakoa (edo behintzat partekatutakoa) zela. Ideiarik?

@xa2
@desertorea @txopi @txikillana
Ados, bai! Ni arautzeaz ari nintzen, baina egia da denok arduraz jokatuko bagenu dena errazagoa litzatekela.

@desertorea
@txopi @txikillana @xa2
Beharbada zure kasua berezia da, baina diozun bezala ez dut uste orokorra denik.

Herri txiki batekoa naiz eta askok diote ez dela maskarik behar kalean ibiltzeko. Egia da jende gutxi dabilela, baina norbaitekin topatuz gero ziur ezaguna dela. Eta beraz berriketan geratzeko aukerak handiak.

Ulertzen dut diozuna, baina ez dakit, zail ikusten dut hobeto arautzea

@desertorea @txopi @txikillana @xa2
Nik ikusten dudan arazoa da ezin duzula ziurtasunez jakin norbaitekin topatuko zaren edo ez. Musukoa jarri eta kentzen ibiltzea ez zait errealista iruditzen. Ziur askotan norbaitekin topo egin eta janztea ahaztuko litzaigukela, edo kaixo eta agur izatea espero genuen elkarrizketa bat luzatu...

Horregatik, zentzuzkoa iruditzen zait kalean derrigorrezkoa izatea maskararen erabilera.

@aldakur
Oker ez banago, Twitchetik Youtubera klik bakarrean bidali daitezke bideoak.
@inigoortega

@inigoortega @aldakur
Ez gutxietsi software librearen komunitatea 😉 Ez dut uste hiltzen utziko dutenik(dugunik?), eta bestela sortuko da beste zerbait

@inigoortega
@aldakur
Dena den, nik uste nabigatzaile "arraro" horiek erabiltzen dituenak badakiela zertan dabilen, eta zerbait ez badu ondo ikusten badakiela zergatik den.

Arazoa nire ustez enpresak dira. Askotan oraindik IE erabiltzen da, eta langileek ez dute besterik erabiltzeko baimenik. Esate baterako, amaren lantokian hala zen. Bere kasuan euskalbar erabiltzeko aitzakiarekin uzten zioten Firefox erabiltzen.

@inigoortega
@aldakur
Egia esan Subgrid ez dut probatu, baina irakurri izan dudanagatik ez nuke esango Flexen ordezkoa denik. Adibidez Gridekin askotan honen antzeko arazoa izaten dut:

Imaginatu taula bat egin nahi duzula eta zutabeak edukiaren arabera handitu edo txikitu behar direla. Grid-ekin erraza da baldin eta "laukitxo" guztiak maila berdinean badaude. Lerro bakoitza X arrazoirengatik div batean sartu nahi baduzu izorratuta zaude. Subgridek hori konpontzen du.

Ez dakit azaldu naizen 😅

@aldakur
@inigoortega
Itxura polita! CSS Grid eta Flexbox ikaragarriak dira bai! Ni fan handia naiz.

Txarrena da nahiko berriak direla eta beraz nabigatzaile zaharrek ez dituztela onartzen. Ditxosozko IE adibidez... Dena den, pentsatzen dut zure blogerako ez diola gehiegi axola.

Eta bide batez, desiatzen nago SubGrid zabaltzen hasteko. Oraingoz, uste dut Firefoxen bakarrik dagoela eskuragarri 😆

@inigoortega @txonik@mastodon.eus
Eta horrekin ez dut esan nahi Emacs NeoVim baino aukera hobea denik! Ez dut ezagutzen eta ezin esan. Besterik gabe uste dut idatzitakoa ez dela zuzena (edo ez dut ulertu bestela) 😉

@inigoortega
@txonik@mastodon.eus
Egia esan ez nago ados aipatzen dituzun Emacsen arazoekin. Tresna konplexua da bai, baina ez duzu zertan bere ezaugarri guztiak erabili. Hori norberaren esku dago.

Adibidez, nire kasuan, emacs garapen IDE bezala erabiltzen dut, baina ez posta irakurtzeko edo musika jartzeko.

Eta bugeatzearena. Aurre konfiguratutako bertsio bat erabilita ez daukazu horretaz kezkatu beharrik. Edo ze motatako bugetaz ari zara?

Eitb Nahieranen Altsasu telesailaren 1.kapitulua desagertu da. Zergatik ote?

Bingen (r)en bultzada

@inigoortega
Nire beldurra da pantaila bera izan beharrean plaka basea edo grafika izatea...

HDMI portua ere erreta daukat...

@inigoortega
Kuriosoa da bistaratu beharrekoa txuria bada ez dela marra ikusten. Beltza edo kolore ilun batekoa bada, guztiz arrosa

@inigoortega
Sistemarekin zer esan nahi duzu? beste software batekin? BIOSean ere berdin agertzen zait, beraz ia ziur nago hardware arazoa dela.

Izoztu esan dut, baina ez da guztiz gelditzen. Gelditu baino lageatu egiten da. Kanpoko monitorean ez daukat arazorik, baina portatileko pantailan bai (nahiz eta bietan berdina ikusteko konfiguratu)

Badirudi Interneteko ordainketak berresteko metodoa aldatu dutela. SMS kodea ordainketa egiteko webgunean sartu beharrean bankuko aplikazioan sartu behar izan dut.

Nola izango da aplikazioa erabiltzen ez dutenentzat?

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea