Erakutsi berriagoak

@porru @inigoortega
Ez dakit zer den zehazki egin nahi duzuna, baina orokorrean berrizendatzea automatikoki egitea arriskutsu ikusten dut. Banan-banan interaktiboki errebisatzeko aukera ematen dizun IDE bat erabiliko nuke.

Horregatik aipatu dut Emacs, baina egia da ez dela erabiltzen bereziki erraza. Inork besterik ez badu gomendatzen Eclipse probatuko nuke. Ziur ematen duela behar duzuna egiteko aukera.

@porru
@inigoortega
Buff ba orduan ez dakit 😌 Ea beste norbaitek laguntzerik duen

@porru
@inigoortega
AG bakarrik erabilita ez dut uste, beste zerbaitekin konbinatu beharko zenuke. Asko dira banan-banan aldatzeko?

Bestela, Emacsekin egin zenezake, baina horretarako bakarrik agian ez du merezi instalatu eta erabiltzen ikasten hasteak.

Ea norbaitek ideia hoberik duen...

@porru
Beharbada ez da eleganteena, baina nik horrelakoetan 'ag' tresna erabiltzen dut:
- mankier.com/1/ag
- github.com/ggreer/the_silver_s

Ea balio dizun

Bingen (r)en bultzada

Ikerketek erakutsi dute maskarak eraginkorrak direla SARS-CoV-2 birusaren transmisioa murrizteko. Eragozpenak, berriz, kulturalak dira, hein handi batean. Xehetasun gehiago:
aldizkaria.elhuyar.eus/albiste

@aldakur @txakal @desertorea @txopi
Dena den, ulertzen dut esan nahi duzuna, eta ados nago segurtasuna ez litzatekeela konfidantzan oinarritu behar

@aldakur
@txakal @desertorea @txopi
Nire ustez Whatsapp seguruagoa dela esatea asko esatea da. Kode pribatiboa izanik inoiz ez dugu jakingo esaten dutena egia den edo ez. Telegramen aldiz txat pribatuak badakigu benetan seguruak direla.

Gainera, Whatsappen segurtasun kopia automatikoen arazoa dago. Zifratze gakoak beraiek gordetzen dituzte, eta beraz, praktikan mezuak irakurri ditzakete.

Gaur kuadrillako bi laguni jarri diote Covidaren aurkako txertoa. Nire inguruan jaso duten lehenak. A ze poza !

@urtzai
@aldatsa @txopi
Oker ez banago @inigoortega aplikazioa ateratzeko desiatzen zegoen. Ziur probatu duela

Bingen (r)en bultzada

RISC-V prozesatzaile arkitektura askearen lehen ordenagailua. Bai, hardware askea. Single board motakoa (raspberry pi)

beaglev.seeed.cc/

@atxamart
@inigoortega @jogerka
Telegramen zerbitzarietako kodea askatzearen arira aplikazioaren sortzaileak ondorengoa idatzi zuen duela egun pare bat: t.me/durovschat/515221

Ez dela beharrezkoa, gobernu autoritario batek kodea lortu nahi duela app propioa egiteko... A ze aitzakia merkeak! 😐

Arrasaten elurra mara-mara, errepideak txurituta. Burger Kingeko motorra oraintxe pasa zait aurretik. Nabaria zen beldurrez ari zela gidatzen.

Motor ziztrin horiek ez daude elurrerako prestatuta. Ez dut ulertzen nola ez duten zerbitzua gelditzen

@Aitzol @ileturia
Hori da! Dena den abendukoan ere nik ez dut EH Bildu Voxen atzetik bigarren ikusten. Beharbada "bai" atalari bakarrik begiratu diote, "bai, baldin..." kontuan hartu gabe eta hortik nahasmena...

Bingen (r)en bultzada

@galaipa @gamerauntsia @txakal

#Peertube​ren azken bertsioak #Twitch moduko zuzenekoak egitea ahalbidetuko du, bideoa automatikoki gorde (Youtube) edo ez egitearen aukerarekin (Twitch)

Proxmox instalatzeko euskarazko blog sarrera bat irakurri nuen duela hilabete batzuk, baina orain ez dut aurkitzen. Esango nuke hemengo norbaitek idatzitakoa (edo behintzat partekatutakoa) zela. Ideiarik?

@xa2
@desertorea @txopi @txikillana
Ados, bai! Ni arautzeaz ari nintzen, baina egia da denok arduraz jokatuko bagenu dena errazagoa litzatekela.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea