@inigoortega
Baliteke, egun ofiziala ez dakit zein den. Baina unibertsitatean beti ostegunarekin ospatzen da.
Eta imaginatuko duzun bezala Elizak dioena gutxienekoa da. Beste edozein izen izan lezake... jeje
Deitu dut bankuko arreta telefonora, eta dirudienez Berangoko bulegoan egingo zuten hanka sartzea. Gaur bulegoa itxita omen dago, eta beraz bihar arte itxaroteko esan didate. Ez dakit mugimenduak paperean dituzten edo ze kristo 😂 Eskerrak pazientzia badudan
Falta zitzaiguna... Harpidetza bidez funtzionatzen duen airbag txalekoa.
Baina lasai! LED bidez gogoraraziko dizu harpidetza ordaindu behar duzula, eta kasualitatez bidaian zaudela harpidetza bukatzen bada ez dio funtzionatzeari utziko itzaltzen duzun arte.
Produktuaren orrialdea, non harpidetzak nola funtzionatzen duen azaltzen den:
https://www.klim.com/Ai-1-Airbag-Vest-3046-000
Xatakan ikusia
Laster #Mastodonen v3.4.0 bertsio berria argitaratuko dute. Euskarazko itzulpena egunean jartzen aritu naiz 🚀
#librezale
@txopi @inigoortega
Arrazoi! Genbetako sarrera ez da oso argia. Whatsappeko webgunean bertan azaltzen dute nolakoa izango den.
@inigoortega
Dirudienez, azkenean ez dute konturik ezabatuko, eta ezta funtzionalitateak mugatu. Hori bai, pribatutasun politika onartzeko mezua agertzen jarraituko da.
Nik ere oraindik ez dut onartu, baina horrenbestetan agertzen zait, ziur azkenean nahi gabe onartzeko botoari emango diodala.
@porru
Gaur egun suposatzen da gurasoek erabakitzen dutela abizenen ordena. Ez ote zen benetako arrazoia beste bat izango...
@inigoortega
Ba ni gogoz nabil euskal "chaton" bat sortzeko. "Chaton" deitzeiote frantzian kolektibo/talde/elkarte multzo bat juntatu ta zerbitzarirako software libreak eskeintzen dituzten plataforma hoiei.
Disroot kasu, edo Anartist edo Sindominio edo beste hainbeste
Holako euskaldun bat etzan bate gaixki eongo, Peertube, Nextcloud, Gitea ta abar sartuta
#Instagram iragarleei zuzenduta dago, erabiltzaileak dira produktua.
Instagramek erabiltzaileei buruz zenbat dakien erakusteko kanpaina irudimentsu bat hasi zuen Signalek, baina #Facebookek galarazi die.
Egia begien aurrean ikustean erabiltzaileak izutuko direnaren beldur direla dirudi.
https://signal.org/blog/the-instagram-ads-you-will-never-see/
Txertaketa prozesuaren jarraipena egiteko honako webgunearekin topo egin dut:
➡️ | https://covid-vacuna.app/eu |
Badirudi datuak nahiko azkar berritzen dituztela (Euskarazko itzulpean akatsen bat izan arren).
@inigoortega
Gauza gutxi daude mundu honetan zuri gustatzen zaizkizunak...
@porru @txopi
Eta honetan @inigoortega k lagundu zigun. Beraz, eskerrak emateko aprobetxatuko dut 😉
@porru
@txopi
Bai! ni izan nintzen!
GEko gameplay atalean Peertubeko bideoak igotzeko aukera gehitu genuen, eta estreinatzeko norbaiten bila nenbilen.
Zoritxarrez lanez lepo nabil eta ez daukat jokatzeko denborarik 😩 Ea uda partean jokatzerik dugun!
Bide batez, aukera prest dago. Beraz, norbait animatzen bada ongi etorria izango da!
@porru
Ba orduan arrazoia emango dizut informazioa ez dela argia 😅
Nik horrela ezagutu dut, baina agian salbuespenak daude...
@porru
Buruntzaldean zehazki ez dakit nola den, baina orokorrean Lurraldebusek zonaldeka funtzionatzen duela esango nuke. Eta oker ez banago jaisterakoan ez pasatuz gero autobusak egingo duen bide garestiena kobratzen dizute
Joan den urte amaieran Ready Player Two liburua argitaratu zutela irakurri berri dut.
#MaitekiroIrakurri ren harira komentatu nuen bezala, asko gustatu zitzaidan lehenengoa. Irakurtzeko liburuak pilatzen ari zaizkit, baina erostekotan nago.
Norbaitek irakurri du? @ileturia
Plazera izan da unibertsitatean @joxean -en eskutik alderantzizko ingeniaritzaren oinarriak ezagutzea. Benetan interesgarria! Eskerrik asko!
Programatzailea eta bideojokalaria.