@mikelgs
Keep Talking and Nobody Explodes dibertigarria izan daiteke. Jokalarien arteko komunikazioan zentratzen da, beraz aproposa mintzapraktikarako.
Duela urtebete inguru euskaratu genuen Game Erauntsian.
Jokalari batek jokua erosi eta instalatu behar du (Linuxen primeran dabil, eta DRM gabe saltzen dute), eta besteak PDF gidaliburua irekitzearekin nahikoa da.
eman begiratu bat eta ikusi bideoren bat eta ea gustatzen zaizun! Hemen jokoaren analisi txukun bat:
https://gamerauntsia.eus/bloga/ez-dezala-eztanda-egin-2-pertsona-edo-gehiagoren-a/
@inigoortega
Oraingo egoera nahikoa txarra da nola okertu daitekeen pentsatzen hasteko! 😂😂
Ongi Brave eta DuckDuckGo, Googleren FLoC blokeatzen. Ea Firefox...
Izan ere, Googlek esatea hirugarrenen cookieen alternatiba bat sortu duela gure pribatutasuna babesteko, gainera heroi gisa agertuz... Inork sinisten al die? Errealitatea beste bat da:
⬇️ ⬇️ ⬇️
Firefox erabiltzeko arrazoi bat gehiago:
Zergatik dabil uBlockOrigin gehigarria Firefoxen beste nabigatzaile batzuetan baino (askoz) hobeto?
https://github.com/gorhill/uBlock/wiki/uBlock-Origin-works-best-on-Firefox
@porru
@inigoortega
Beharbada beste eramangarri batzuekin erabiltzeko esperantzan gordetzen dituzte kableak?
@porru
Esango nuke modelo bera (edo antzekoa) izan behar duela. Eta ez hori bakarrik, eramangarri modelo batzuek pantaila desberdinak izaten dituzte. Holakotan desmontatu eta konektorea begiratu behar izaten da aproposa erosteko.
@porru
Portatilen pantaila aldatzea ematen duena baino errazagoa da. Orokorrean ez da aparteko erremintarik behar. Agian merezi dizue konpontzeak.
Euskarazko irratiak Kodi multimedia-zentroan entzuteko pluginaren jarioen zerrenda eguneratu dut. Hemen duzue:
https://gitlab.com/aldatsa/plugin.audio.euskarazko-irratiak/-/blob/master/streams/streams.json
Probatzen hasi naizenean konturatu naiz plugina ez dela bateragarria Kodi 19 bertsio berriarekin. Python 3ra egokitu beharko dut.
https://kodi.tv/article/kodi-broke-my-addons
@ileturia
Liburuan girotutako pelikula ere dexente gustatu zitzaidan.
Eta girotutako diot ze liburuan kontatzen denaren nahiko desberdina da.
#MaitekiroIrakurri Egia esan orain ez asko hasi naiz irakurtzen, beraz pentsatzen dut denborarekin asko aldatuko dela zerrenda. Baina, oraingoz, hona nire gogokoenak:
- La conjura de los necios, John Kennedy Toole
- Unauthorized Bread, Cory Doctorow
- Ready Player One, Ernest Cline
- Bioklik, Asel Luzarraga
Hurrengoak:
@altzaporru
@rawr
@bekereke
@bertol
(Uste dut ez dudala inor errepikatu)
Egia esan, aipatutako gauzek poztu naute. Baina ez dut ahazten oraindik herrian badagoela gaixo, eta gaizki pasatzen ari den jendea. Espero dut dena ondo bukatuko dela, eta hau izango dela azken olatua.
Herrian behaketa masibo egin dute gaur, emaitza guztiak negatiboak izan dira! Espero dut genuen olatua geratu dela esan nahi duela horrek.
Horretaz gain, gaur bukatuko da nire konfinamendua anaiak positibo eman zuelako. Bera ongitu da, eta etxeko guztiok negatibo eman dugu.
Amonaren ahizpari ere gaur jarri diote txertoaren bigarren dosia.
Egun oso pozgarria beraz. Orain oporrak ahal den moduan disfrutatzera!
@okerreko @aldatsa
Konturatu naiz jario batzuen helbideak aldatu direla, eta beraz ez dutela funtzionatzen.
@aldatsa , eguneratu nahi badituzu, hona tarteka entzuten ditudan irrati batzuen jarioak zuzentzen dituen git patcha: https://pastebin.com/LF5XFT1K
(Rhythmboxen bakarrik probatu ditut)
@okerreko
Euskarazko irratien jario helbideen zerrenda txukuna @aldatsa -k Kodirako garatutako pluginean daukazu. Nik handik kopiatu izan ditut Rhymboxen erabiltzeko😅
https://gitlab.com/aldatsa/plugin.audio.euskarazko-irratiak/-/blob/master/streams/streams.json
@porru @altzaporru
Joe, ba ze arraro!
@altzaporru
@porru
Oso txukuna bai!
Beharbada, lasterbideko helbidearen amaieran "/hasiera" gehituta konponduko zaizu arazoa?
euskalmet.euskadi.eus/hasiera/
@izaro @porru Pozik sistemarekin? /e/-ren dendan bertan erosi zenuten zuek? Beldur naiz nire telefonoak edozein egunetan utziko diola funtzionatzeari, eta beste bat fitxatuta izan nahi dut tokatzen bada berehala berria erosteko (garai hauetan gabe ezin denbora luzez bizi 😅 )
Orain dudanak lau-bost urte ditu (zenbait operazio tarteko), eta gero eta arazo gehiago ematen dizkit...
@jon @txopi @desertorea @inigoortega
Idatzi horretan gehien kezkatzen nauena honakoa da: "We are calling for the removal of the entire Board of the Free Software Foundation.". Nire ustez ez da batere zentzuzkoa hori eskatzea... eta agerian uzten du asmoa ez dela RMS kanporatzea bakarrik.
@mikelgs @desertorea
Ba gero partekatu hemen esaten dizuna mesedez!
Kuriosidadea daukat ea zerbait garrantzitsua den, edo kea besterik ez den.
Programatzailea eta bideojokalaria.