@porru
@desertorea
Erreza erreza ez dakit ba... 1-1 komunikaziorako agian bai, baina taldetarako...
@bixardune @agaraialde @GariGaraialde
* telefono finkoa Internetarekin batera kontratuta behintzat. Ez dakit telefonoa bakarrik hartzea desberdina den...
@bixardune
Zenbakiak mantentzen dira (hala eskatzen baduzu behintzat).
Dena den, asteburutan ez dut uste lan egiten duten, beraz gaur edo astelehenean egin berdin dela pentsatzen dut jeje
@agaraialde @GariGaraialde
Mikro ordainketen absurdo berria (softwarean ohikoa dena honezkero): ohikoa da kotxeek oinarrizko zerbitzu batzuk ekartzea eta horietatik aurrerakoengatik ordaindu behar izatea; laster, gehigarri guztiak ekarriko dituzte kotxeek seriez, baina erabiltzeko aparte ordaindu beharko da bakoitzarengatik aldika https://www.xataka.com/vehiculos/fiebre-suscripciones-llega-a-coches-cuando-para-desbloquear-airbag-giro-maximo-ruedas-hay-que-pagar-cada-ano
@galaipa Nik nire zerbitzarian Debian 9 (Stretch) daukat eta oraindik urtebetean jasoko ditu eguneraketak. Gero Busterrera eguneratuko dut.
Mahaigainean Linux Mint erabiltzen dut eta horretarako eskaintzen duen interfaze grafikoa erabiliz azken aldiz bertsio-berritu nuenean ez nuen arazorik izan.
Busterretik Bullseyera (Stretch-etik zuzenean ezin da) bertsio-berritzea ondo dokumentatuta dagoela dirudi:
https://www.debian.org/releases/bullseye/amd64/release-notes/ch-upgrading.en.html
Edozein kasutan aurretik babeskopia bat egitea hobe.
@bihar
Ba gu ere horrela gordetzen hasi beharko gara...
@galaipa aiba! Guri gauza bera! Ezta bi urte (garantia legala europan). Led bonbila kutxa bete kaxoi bat daukat, eta kutxa bakoitzean erositako data. CE zigilua izateko eta hemen saltzeko, estandarra bete behar dute, ez da?
@aldatsa
* eguneratu daiteke?
@aldatsa
Buster bertsiotik erraz eta garbi eguneratu daiteke Esperientziarik?
Orain gutxi arte Ubunturekin ibiltzen nintzen eta eguneraketetan beti nituen arazoak. Zerotik instalatzeko aprobetxatzen nuen.
Azkenean ikusi dut (berandu, hala daitort) #hondarahoak. Gustora, aizue! Horrelako gehiago behar ditugu.
@porru k argi esan zuen ba! 🤣
https://mastodon.eus/@porru/106688280307795625
@atxamart
Oso interesgarria, eskerrkk asko!
Atzo 30 urte, Tim Berners-Lee-k 1991ko abuztuaren 6an lehen web orria argitaratu zuen. Mundua erabat aldatuko zuen World Wide Webaren garapen praktikoa eta lehen urratsak izan ziren.
Urteurren hau ForEveryOne dokumentala (ber)ikusteko baliatu dezagun!
https://www.youtube.com/watch?v=yelHxCJ4GoA
@inigoortega @porru
Bikain! Pena da nola LibreJS erabilita ez duen behar bezala funtzionatzen. FSFko orrialdean dioena ikusita pentsatzen dut hasieran funtzionatuko zuela, baina mantentzeari utziko ziotela...
Herbehereetako Internet hornitzaileek router propioa erabiltzen utzi beharko diete beren bezeroei otsailetik aurrera. Ea hona ere iristen den!
Programatzailea eta bideojokalaria.