Erakutsi berriagoak

Sistema erori eta disimulatu nahi duzunean... 😂

Programatua izan balitz aurrez abisatuko zuten... Informatika ez da perfektua, sistema onenak ere erortzen dira, ez dago ezkutatu beharrik!

@txopi
@inigoortega
Aurreko batean hortaz galdegin zioten (.org edo .net proposatu zizkiotela uste dut), eta esan zuen bere proiektua gazteleraz zela argi geratzeko aukeratu zuela .es (edo horrelako zerbait). Saiatu naiz mezua aurkitzen baina asko idazten du 😂

Altsasu-Bilbo autobusak 10,55€. Astakeri bat dela iruditzen zaion bakarra al naiz?

@inigoortega
Laster Youtuben ikusi ahalko dituzu nahi izanez gero 😉

Azoka horretara Batxilergoan geundela eraman gintuzten. Baina geologia ikasleentzat zegoen zuzenduta, eta teknologia ikasten genuenok denbora pasan baino ez ginen ibili. Dena den, gogoan dut geoko lagun batek asko disfrutatu zuela.

@porru
Bai! Dena den, lehenengo pertsonan hitz egin dut, baina egiari zor nik ezer gutxi egin dut 😅 Elkarteko beste kide batzuk aritu dira luze prestatzen eta lan bikaina egin dute!

@porru
Tranpa pixkat egin dugu, eta hitzaldi gehienak aurrez grabatuak eta euskaraz azpititulatuak zeuden.

Kanpotik Galeseko Morgan bakarrik etorri da, eta berarekin Ingelesez hitz egin dugu. Aldibereko itzultzailea zegoen berari hitzaldi guztiak ingelesera itzuli, eta bereak euskaraz emititzeko.

Galiziarra gazteleraz aritu da, kataluniarra katalanez eta gainerakoak ingelesez. Denak azpititulatuak.

@porru
Jokoteknian normalean kanpoko hizlari bakarra izaten dugu, eta aldibereko itzultzailea egoten da. Aurten aldiz, horrenbeste hizkuntzarekin ezinezkoa izan zaigu.

Kanpokoak bakarrik ez, etxeko hizlariak ere izan ditugu.

RBorn estudio euskaldunak "The Five Covens" jokoaren garapen prozesua aurkeztu digu.

Eta bukatzeko, aurreko edizioten bezala, bideo-jokoekin lotutako ikasketak egiten ari diren garatzaileen mahai ingurua izan dugu.

Erakutsi haria

Benetan interesgarria izan da aurtengo jardunaldia.

Gales, Irlanda, Bretainia, Galizia eta Kataluniako ordezkariak izan ditugu, eta bakoitzak beren hizkuntzak bizi duen egoera eta komunitateak egiten duen lana kontatu digu. Hizkuntza desberdinak denak, baina argi ikusi da kezka eta behar oso antzekoak ditugula denok.

Ea kontaktua mantendu eta elkarrengandik ikasten jarraitzen dugun!

Uste nuen Nafarroan kafe kapsulak debekatuta zeudela, baina badirudi oraindik saltzen dituztela 😑

Bingen (r)en bultzada

📢 Bideo-jokoen IV. Euskal Jardunaldia Europako hizkuntza gutxituen inguruan ardaztuko da: labur.eus/xJxYl

📆 BIHAR: Azaroak 6, 9:45etik 14:00etara

📲Streaming-a: Azkue Fundazioaren Youtube kanaletik eta Game Erauntsiaren Twitch kanaletik

@gamerauntsia
#jokoteknia

Peertubeko zuzenekoen gabezia handiena txata zen. Orain plugin bidez gehitu ahal izango da!

via @peertube

framapiaf.org/@peertube/107218

Bingen (r)en bultzada

Gero eta jasangaitzagoa iruditzen zait #Twitter. Zenbatu ditut eta lehen 12 txioen artean 3 iragarkiak ziren. Kopurua gero eta handiagoa da 🙁

Ernegatzen nauen gauza bat: scroll egiten nagoela, bat batean, txio batzuk txertatzen ditu denbora-lerroan, txioa irakurtzen hasia naizela. Baina zer da hau? 😵

Zenbait txio irakurritakoan mezu "berriak" goian gehitzearena, naiz eta berriak ez diren, jendea engantxatzeko modu oso zikina iruditzen zait 👎

Hemen askoz hobeto gaude! 😘

@atxamart @gontxatorre
Lehenenengo fasean ez dute gure herrira zabalduko (Burunda aldea), baina hala eta guztiz ere, hori gertatuko balitz, kontatu nirekin kexatzeko!

@gontxatorre
@atxamart
Zumaiakoa da buruan nuena bai. Baina Sakanan harritzen nau Mankomunitatea edo Garapen Agentzia izatea betoa jartzen duena.

@atxamart
Sakanan ere ez? Uste nuen guifinetekin gatazka hori herri jakin batean zela...

Bingen (r)en bultzada

Antza denez administrazioan (Nafarroako gobernua kasu honetan) bihurtu da berria, erabiliz ezin izapide batzuk egin.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea