Erakutsi berriagoak

@zital @bekereke @ekaitz_zarraga @izarkom Baina ez dakit e, hori nire interpretazioa da. Baina ados nago ez dagoela oso argi.

@zital @bekereke @ekaitz_zarraga @izarkom Nik ulertzen dut EHKom sareaz/azpiegituraz arduratuko dela, eta zerbitzua emateaz Izarkom (eta beste batzuk).

Argindarrarekin antzeko gertatzen da. Sarea enpresa batena izaten da (banatzailea), eta zerbitzua ematen dizuna beste edozein izan daiteke (merkaturatzailea, adibidez Goiener). Lehenengoaren ardura da sarea mantentzea eta argindarra behar bezala iristea. Bigarrena berriz merkatuan zuk kontsumituko duzun argindarra erosteaz arduratzen da.

Bingen (r)en bultzada

Eztakit zuei, baina niri erdiko botoi hori agertu izanak poza eman dit 🙃

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

Tuiter BBK live bada, eta Mastodon herriko gaztetxe edo kontzertu-taberna txikia, ez dut esango ezin denik leku bietan jo, badaude hori egiteko gaitasuna dutenak. Baina gaitasuna behar da. Eta elegantzia. Ez crosspost egiten duen app bat instalatu eta fedibertsoa spameatu. Arren otoi.

Bingen (r)en bultzada

Zure Android mugikorrean YouTube, Peertube edo bestelako plataformen bideoak iragarkirik gabe, zure helbide elektronikoaren berri eman gabe eta aplikazioa txikituz bideoa entzuten jarraitu nahi baduzue, aukera ederra duzue NEWPIPE aplikazioarekin.

F-Droid dendan sartu, NEWPIPE idatzi eta deskargatu eta instalatu dezakezue.

Bikaina izateaz gain, saihesten ditu YouTuben agertzen diren bideo arriskutsuak erakustea (Nahi duzu diru asko irabazi lan gutxi eginez?). Nahikoa da!

@RiverRock
@gorka_bm @desertorea
Bueno, kasu honetan Animsa enpresa publikoak garatu du sistema. Bozkatzeko nortasun agiria sartu behar zen. Pentsatzen dut errolda ere begiratuko zela.

Iruzurraz konturatu eta bozketa geratzea ere ez zait gutxi iruditzen.

Ez dut enpresa hori batere gogoko (Microsoft...), baina kasu honetan ez zait iruditzen hain gaizki egin dutenik.

Bingen (r)en bultzada

:mastodoneus: pertsona dexente biltzen ari gara, zein urte tartetan gabiltza? #mastodonEUS

@gontxatorre
Hau aurkitu dut. Dirudienez pirateria eta plataforma handien konpetentzia izan ziren arrazoiak.
sustatu.eus/1529325630

Bingen (r)en bultzada

Ondo legoke "Lokala" eta "Federatua" aukerak dauden moduan "Taldeak" ere egotea.

Mastodoneko instantziek komunitateak kontuan dituztenez, ondo legoke euskal komunitatean segmentazioak egotea, adibidez: Zientzia, Gasteizko euskaldunak, Soziolinguistika, Euskarazko edukigileak...

Euskal komunitatea txikia da eta segmentazioaren bidez elkarlana susta daiteke.

Ea egunen baten Mastodonek aukera hori bermatzen duen. 😁

@Hego Irakurri nuenez badaukate hori garatzeko intentzioa. Gainera ulertu nuenez mezu bakoitzeko aukeratu ahalko da zein taldetara bidali. Kristona iruditzen zait!

@gontxatorre Nik ere hori neukan buruan, baina "La Casa del Libron" Elkar argitaletxearen liburuak aurkitu ditudanean berriro hasiko zirela pentsatu dut.

Ez diot zentzu askorik ikusten beraiek saldu ez eta beste batzuek egitea.

Badaki norbaitek Elkarren ebookak non erosi daitezkeen? "La casa del Libro"n aurkitu ditut, baina Adoberen programaren bat behar da DRMa dela eta. Beste alternatibarik ezagutzen duzue?

Susa eta Ereinen liburuak merke, eroso eta DRMerik gabe erosi daitezke, baina beste euskal argitaletxeenak ez ditut aurkitzen.

Bingen (r)en bultzada

Iraultza eta Zigorren abentura berria daukat esku artean.

Ondarretan azken urteotan mihirik gabe jaiotako bi ume daude eta harridurak eta jakin-minak bultzatuko ditu berau ikertu eta eskolako lan bat egitera. Baina uste baino arriskutsuagoa eta korapilotsuagoa izango da gaia.

Gizaki otzanak eta esanekoak behar ditu botereak. #KatuakJandakoa.

@inigoortega
@kilkerra
😂 Ba Whatsappi buruz gaizki esaka ibiltzeagatik izango da orduan.

Ez dizute arrazorik eman?

@inigoortega @kilkerra
Nik ere ez nituen onartu, baina azkenaldian ez zait mezua agertzen. Duela gutxi aplikazioa berrinstalatu behar izan nuen. Beldur naiz instalazioan ez ote nituen baldintza berriak onartu (uste dut derrigortzen zaituela) 🤔

@inigoortega
@kilkerra
Ez du erabiltzen hasi zinen Matrix-Whatsapp zubi horrekin zerikusirik izango? Edo azkenean ez zenuen egin?

Bingen (r)en bultzada

Ezagutzen duzu Software Libre Zalantzak txat gela? Telegram bidez bat egitea erraza da: t.me/SoftwareLibreZalantzak

Gaur elkarrizketa gai honen bueltan ibili da:

"...Nik dakidala ez dago euskal Peertube instantzia irekirik.
...hemen badago jendea dirua jartzeko prest legokeena? Agian enpresa bati eska diezaiokegu Peertube bat jartzeko eta hemengo bolondres batzuek moderazio lana egin lezakete (en plan pornoa edo bideo naziak borratu, agertuko balira)...
...Urtean 50€ gehienez"

Mastodonen norbait?

Bingen (r)en bultzada

@social.network.europa.eu instantzia? Europa badirudi fedibertsoan :fedibertsoa: murgiltzen ari dala

➡️ social.network.europa.eu/about

Bingen (r)en bultzada
Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea