Erakutsi berriagoak

Hemendik aurrera Telegram erabiltzeko ez da derrigorrez SIM txartelik beharko.

Zergatik diote "SIM" eta ez "telefono zenbakia"? Ba alternatiba ditxosozko blockchain plataforma batean oinarritutako zenbakiak direlako.

Beraz, ez dakit berri ona edo txarra den...

telegram.org/blog/ultimate-pri

Bihar egun osoko gamer gela izango dugu Durangoko Azokan.

Keep Talking and Nobody Explodes-en jokatzeko eskuliburuak prest! Oso bideojoko berezia, asko gustatzen zait.

@gamerauntsia

@JokinPA
@nikolardii@mastodon.eus Madril-Donostia, Donostia-Miranda de Ebro distantzia ertaineko linean euskaraz egoten da. Behintzat nik egiten dudan tartean (Altsasu-Donostia).

Baina Renfe eta euskara ez dira lagun onak ez...

@AVU_Osoro
Batzutan ez da posible ez. Baina azkenaldian ondo funtzionatu didan truko bat daukat.

Kasu hontan xurgagailuaren modeloa edo motorraren erreferentzia bilatuta denak oso garesti edo stock gabe zeuden. Baina deskribapenetan ikusi nuen motor berdina beste xurgagailu batzuekin ere bateragarria zela. Eta beste modelo horiek bilatuta aurkitu nuen motorra prezio onean. Nirea ez den xurgagailu etxe bateko denda ofizialean😂

Arropa lehorgailuarekin ere antzeko gertatu zitzaidan duela gutxi.

guztiak izan dira ederrak, baina joan den urtekoa bereziki gustatu zitzaidan. Hizkuntza gutxituak dituzten bideojoko komunitateak izan ziren ardatz.

Orain Peertuben hitzaldi guztiak ikusgai!

mastodon.eus/@gamerauntsia/109

@urtzai
@aldatsa @kakapo @mikelgs @kilkerra Jarraitzaile/jarraituekin bezala da beraz. Gure instantzian ez zaudetenen zerrendetan Jalgiko jendea bakarrik ikusten dut. Jalgiko perfiletan aldiz bai barrukoak eta bai kanpokoak. Hori bai, kasu hontan kopuru totala bai ikusten dela.

@urtzai
@aldatsa @kakapo @mikelgs
@kilkerra
Jo, ba ikusten ez zirela uste nuen. Eta gustatzen zitzaidan... Batez ere nork eman dion ez jakitea, kopurua ez zait horrenbeste inporta.

Dena den, mastodon.eus​​en botatako mezuetan jalgikoen gustokoak bakarrik agertzen zaizkit. Beraz, gehienek 0 gustoko dute. Agian horregatik nengoen konturatu gabe...

@kakapo
@mikelgs @aldatsa Baina mezuen "gogokoak" publikoak dira? Norberari emandakoak bai, baina gainerakoenak ezin dira ikusi, ezta?

Bingen (r)en bultzada

Inorek badaki zertan dan The Rings of Power (Amazon Prime Video) telesailen euskaratzien auzija? Grebia amaitzeko akordijorik ez ondioko? Edo sekula ez da egingo honezkero?

Bingen (r)en bultzada

Ea, aspaldi irudiak erakusten ibili nintzen nire proiektutxo bat aurkeztu nahi dizuet. Euskarazko Twitch tarteko dela, ezagutu nahi duzue?

@Walid
Ba esango nuke ontziratutako arrautza frijituak Araban "asmatu" zituztela... Ez dakit Mercadonako kasua izango den, baina duela urte batzuk hori izan zen albiste.

Dena den, alferkeria nagusi

Dirudienez zenbait ikastetxetan toolbox.academy tresna erabiltzen hasi dira haur hezkuntzan programazioa irakasteko. Demoa probatzera sartu naiz.

Mezu hau zuzentzen ez badute aurrekontu handia beharko dute gailuak ordezteko 🤣

Bingen (r)en bultzada

Arrazoia daukanari arrazoia ematen zaio, eta ez daukanari aldiz, kendu.
Logika hori ez al da kapitalista xamarra?

@gontxatorre
@aldatsa Bai, telesaila egingo zela aurretik ere esan zuen. Baina laster izango dela da poztu nauena. Nahiz eta ez dakit lasterrek zenbat esan nahi duena. Behintzat aurrera doala dakigu!

@aldatsa
Eta ez hori bakarrik! Toure etorkizun hurbilean pantailetan ikusiko dugula esan omen du liburuaren aurkezpen batean 🤩

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea