Erakutsi berriagoak

@urtzai
Game Erauntsia irratsaioa ezagutzen? Hortik entzun dut oso ondo dagoela πŸ˜œπŸ™ˆ

Bingen (r)en bultzada

Gaur Dinamarkako norbaitek idatzi dit Whatsappera. Iruditu zait ez dela iruzurra, eta besterik gabe konfunditu dela.

Kontua da Marbellan alokatzeko pisu bila dabilela.

Gehienez hilean 1500€ ordaintzeko prest dago. Baina 1000-1300€ inguruan etxe perfektuak aurkitu omen ditu Idealistan 🀣

Total pisuen alokairuak begira ibili naiz denbora pasan. Eta a ze prezioak! Aberatsei gorrotoa++

Aurrekoan musika kaskoekin entzun behar den Hernaniko taberna berezi hortara joan ginen.

Onerako harritu ninduen gehiengo handi batek euskal musikaren kanala zuela jarrita.

Dena den, nahiko meh. Ez zitzaidan gehiegi gustatu.

Eta joaten bazarete aholku bat: kontuz kaskoak kenduta dituzten belarriluzeekin! 🀣

@txerren
@joxe @urtzai Gure aitak ere egunerokoan Ubuntu (UBports) telefonoa darabil!

Pixka bat kosta zait, baina engantxatu nau ​k. A ze tentsioa irakurri dudan azken kapituluan (erdia edo daramat). Aspaldi da horrelakorik sentitzen ez dudala irakurketan. Ia geratzen zaidanean ere horrelako gehiago dauden, ze asko gustatu zait!

@elegose

Bingen (r)en bultzada

Atzo etxean nituen guztiak batu nituen afera batendako, hementxe dira 😊

Batzuk ez ditut erabili ere egin, beste batzuk erabili gabe daude baina stocka direlako πŸ˜…

Inork galderarik badu bota lasai.

#microcontrollers

Bingen (r)en bultzada

IRITZIA | 'Auzolan, etxien lan da kanpuen lan'

πŸ–‹οΈ @UrdiaingoGA
➑️ labur.eus/qpthi

Bingen (r)en bultzada

#GDevelop, jokoak sortzeko tresna librea, doakoa eta erabilerraza:
gdevelop.io/

Jokoak sortzeko ez da programatu behar (nahi izanez gero JavaScriptekin hedatu badaiteke ere) eta sortutako jokoak plataforma anitzetan dabiltza.

Ez dut jokoak sortzeko aplikazioa probatu baina probako jokoak jostagarriak dira. @gamerauntsia

Botika baten prospektua irakurtzen jarri, eta ondorengoa aurkitu dut:

No tomar la dosis mΓ‘s alta:
- Si es de origen asiΓ‘tico (por ejemplo, japonΓ©s, chino, filipino, vietnamita, coreano o indio)

Pentsatzen dut arrazoi zientifikoren bat egongo dela. Baina adibideak beharrezkoak ziren? 🀨

Bingen (r)en bultzada

Gauean amaitu dut #SuakErrekoEzBalu
πŸ”₯ πŸ”₯ πŸ”₯

βœ… Gustatu zait hasieratik.

Protagonista aurkezteko modu bikaina (1. kapituluan). Pertsonajeek ongi funtzionatzen dute... 😜 bigarren nobela baterako adinako jokoa ematen dutela iruditzen zait.

🎦 Kontakizunaren erritmoa, ongi: oso zinematografikoa. Azkartu behar denean azkartu; eta pausatu behar denean pausatu.

:euskalherria: Aezkoa primeran islatzen du. Hobeki ezagutzeko gogoa ematen du.

Bingen (r)en bultzada

'Nire minaren etxean' liburua hartu dut gaur. Hasi eta buka.
Zintzoki dagomendakizuet, laburra izanagatik ere emankorra baita.

@AVU_Osoro
Beraz animo mezua baino zuk deskribatzen zenuen egoeraren aurrean irakasle batzuek duten jarrerari kritika zen 🀭

Ezagutzen ez zaitudanez ezin jakin talde hortakoa zaren 😜 Zuzen banabil animo asko! Jeje

@AVU_Osoro
Agian ez da esan nahi nuena ulertu πŸ˜… Idatzi eta gero laburtu behar izan dut 400 karakteretan sartzeko ta...

Mezuan jartzen nuena ez dut nik pentsatzen. Gure irakasle (edo agian ebaluatzaile hobeto) baten jarrera zen hori. Nire ustez okerra.

Zure kasu zehatzean sartu gabe, horrelakoak irakaslea (ere) zerbait gaizki egiten ari den seinale izaten da nire ustez. Batez ere behin da berriz errepikatzen denean.

@porru
Balio badizu, Ikus-entzunezko KOmunikazio graduari IKO esaten zaio (MUn behintzat).

@AVU_Osoro Ikasleak alferrak dira definizioz, eta ahalik eta esfortzu txikiena egiten dute. Oraingoan ez da nahikoa izan, eta harrapatu dituzu, irabazi diezu. Zuri ezin dizute ziria horren erraz sartu. Negar egitera badoazkizu esan lan txarra egin dutela, eta (abisatu bezala) lehenago hasi behar zutela ikasten. Irakasle gogorren eskalan maila bat egin duzu gora, eta orain ikasleek beldur pixka bat gehiago dizute.

Ziur ez dela zure kasua, baina hori pentsatuko luke burura datorkidan batek 😜

Bingen (r)en bultzada

Guk ere oraintxe ikusi dugu #Irati filma eta asko gustatu zaigu. Munduko kalitate oneko filmen mailan dago!

Zorionak lantalde osoari, bereziki Paul Urkijori.

Haserre nengoen azpitituluen kontuarekin, baina ez digute traba handirik egin.

@desertorea
@theklan @birasuegi @mikeletxeberriaokariz Ikusi eta entzun! Eszena batean esaldi pare bat ere esaten ditu πŸ˜† (oso oker ez banago)

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea