Erakutsi berriagoak

Zer da hau, eta zer egin diote Black Mirrori?

Atal bat falta zait azken denboraldia bukatzeko. Ez dut esango txarra dela, baina ez da inondik inora espero nuena...

@kakapo @birasuegi

@desertorea
Ezjakintasunetik sortu zaidan galdera diozunaren inguruan.

Posible litzateke azpitituluak lizentzia libreekin argitaratzea? Ekoiztetxeek ere baimena eman beharko lukete agian? Pentsatzen dut ez dela galdera erraza, baina ezagutzen duzue horrela egin den beste kasurik?

Ze irudi eta audioa behintzat zail, ezta?

Bingen (r)en bultzada

Oraindik etxera iritsi gabe nago ta ez dakit zenbateraino ikusten den ondo baina: gaur goizeko #AldatuGidoia ren ekitaldiaren bideoa soinu kalitate onarekin peertube.eus/w/jD8di3pZirbMaaf

Bingen (r)en bultzada

Duela urte asko egin nintzen @somconnexio kooperatibako bazkide eta kontsumitzaile, eta oraindik baditugu bertan etxeko hainbat kontratu. Baina lekuko ekimenak bultzatzea gakoa da burujabetzak bultzatzeko, eta horregatik egin dut jauzi @izarkom kooperatibara. Ea sare deszentralizatuak eraikitzeko pausoak ematen segitzen dugun guztion artean.

@naroaelortza @somconnexio @izarkom Guk etxean SomEnergiarekin daukagu dilema hori. Bazkide egin ginean (duela urteak) Goiener bazen, baina ez genuen ezagutzen 😅

Arazoa da gerora SomEnergiaren GenerationKwh proiektuan sartu ginela (diru pixkat jarriz). Beraz, Goienerrerra aldatuz gero, generationek ematen digun onura ekonomikoa galdu, eta dezente gehiago ordainduko genuke fakturetan....

Bingen (r)en bultzada

Duela bi egun "20.000 especies de abejas" ikusi nuen eta benetan diotsuet, itzela da, ikusteko aukera baduzue, ikusi❤️ :transbihotza:

@txopi
Honen harira. Zuek zer egiten duzuen irakurtzen hasi eta gustatzen ez zaizkizuen liburuekin?

Nik ebookak ezabatu egiten ditut.

Paperean ditudanak berriz oparitu edo bajeran gordetzen ditut. Apalategira sekula ere ez. Bistatik kendu nahi izaten ditut 😂

@inigoortega
Aiba, ez naiz konturatu zure mezuan bi link daudela. Lehenenegoa bakarrik ikusi nuen... 😅

Bingen (r)en bultzada

@inigoortega
Guk ere "atorra" esaten dugu.

Kuriosoa ostikolarirena 🤔

Bingen (r)en bultzada

#Android sistema eragilearentzat euskaraz dagoen software librearen katalogoa ezagutu nahi duzu? Hemen daukazu @librezale taldeak ontzen duen zerrenda librezale.eus/wiki/AndroidEusk

Zerrenda horretan euskaraz dagoen aplikazio bat falta dela uste duzu? Sortu erabiltzailea eta gehitu zuk zeuk (edo abisatu Librezaleko norbait).

#BreezyWeather aplikazio eguneratua gehitu berri dut, gaur estreinatzen baitu euskara! github.com/breezy-weather/bree

#IhesBetea gustatu zait. 

Hasieran uztekotan egon nintzen, ezin nuen pertsonaia nagusiarekin. Amorru gehiegi sortzen zidan. Gogorregia zenbaitetan. Baina nahiko hasieratik aipatzen zen judua zela geroago jakingo zuela. Beraz, jarrera aldatuko zuelakoaren esperantzarekin jarraitu nuen.

Eta baita aldatu ere! Askoz gehiago disfrutatu ditut beste bi atalak. Baina, beharbada lehenengoan gertatutakoagatik? Pixkat sufritu arren beharreskoa zela uste dut.

@elegose

@porru
Esan behar nizun ez dudala erabiltzen. Baina Telegramen historiala begiratu eta hainbatetan aurkitu dut (nik zein beste batzuek idatzita) 😅.

Nire kasuan ez laburdura bat behae izateko bezainbeste. Baina esango nuke beste batek idatziko balit ulertuko nukeela.

@porru
Niretzat "bb" "bide batez" da. Baina agian kontextuan uler daiteke?

Dena dela, "bertan behera" ez dut apenas erabiltzen. Ez zait adibiderik bururatzen 🤔

@AVU_Osoro
@xabi @zital @mikelgs Nik ere Pixel 4A erosi nuen, eta oso pozik. LineageOS jarrita. Ez dira merkeak, nik bigarren eskukoa erosi nuen.

Oker ez banago Pixel berriak ere nahiko txikiak dira.

@txerren
Arrautzak inkubatzen ematen du egun guztia. Nahiz eta arrautza horietatik ezin den txitorik jaio.

Jateko eta edateko ez bada ez da arrautzak jartzeko etxolatik irteten. Eta irteten denean berehala itzultzen da (behin bakarrik harrapatu dugu horretan).

Gaua ere arrautza tokian ematen du, nahiz eta besteek kanpoan egiten duten lo (oiloen lo egiteko ohiturena ere kuriosoa izaten da...).

Arrautzak jartzeari utzi dio ere.

Bingen (r)en bultzada

Aupa! Gogoko dituzu Zelda motako jokoak? Eta misterioak? Orduan gustatuko zaizu euskaratu dudan azken #bidejokoa: TUNIC. youtube.com/watch?v=gGqPII21HG Deskargatu itzulpena: ibaios.eus/itzulpenak/tunic #euskaraz

@Mendilarre
Atentzioa deitu didana da arrautzak kentzean ez dela "kexatzen". Ze gainerakoek (lau ditugu) bera dagoen lekuan jartzen jarraitzen dute. Bat uzten diogu, denak kentzeak oraindik pena gehiago ematen du eta...

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea