Erakutsi berriagoak
Bingen (r)en bultzada

@porru @Jokin_PA Begiratuko dut agindu izen osoak erabiltzearena, eta baita "yay"rena 🤔

@inigoortega gogoko duzula? Encounterrean ezdakit zer eguneratzeko laguntza eskatu nizun, eta hor ibili ginen komandoa ezin aurkitu eta... 😒

@porru
@Jokin_PA Egunerokoan Debian erabiltzen dut, eta tarteka Manjaro bideojokotan ibiltzeko. Ba saiatu arren ez naiz gai pacmanen komandoak ikasteko 🤣 Beti begiratu behar dut. "-Syyu" oso intuitiboa ez da😂

@tfe
Justu orain gutxi ikasi dut gure herrian irailari urria esaten zaiola (edo zitzaiola...). Urriari berriz lastaila.

Izebak (90 urte) aurreko batean, eguzkia atera, eta "urrian haitzak erre" esaerari buruz hitz egin zidan. Nik ez geundela urrian, berak baietz. Hilabeteekin zerbait arraroa gogoratzen nuen, beraz hiztegira jo genuen. Eta horra gure ez ulertuaren arrazoia!

@txerren
Nik azken denboraldiak nahiko ahaztuta ditut (5.ena 2019koa da), baina orain pentsatzen jarrita, gogoan dut ez zitzaizkidala gehiegi gustatu.

Beharbada lehenengo denboraldietako espektatibekin ikusi ditut. Eta ez daukate zerikusirik.

Zer da hau, eta zer egin diote Black Mirrori?

Atal bat falta zait azken denboraldia bukatzeko. Ez dut esango txarra dela, baina ez da inondik inora espero nuena...

@kakapo @birasuegi

@desertorea
Ezjakintasunetik sortu zaidan galdera diozunaren inguruan.

Posible litzateke azpitituluak lizentzia libreekin argitaratzea? Ekoiztetxeek ere baimena eman beharko lukete agian? Pentsatzen dut ez dela galdera erraza, baina ezagutzen duzue horrela egin den beste kasurik?

Ze irudi eta audioa behintzat zail, ezta?

Bingen (r)en bultzada

Oraindik etxera iritsi gabe nago ta ez dakit zenbateraino ikusten den ondo baina: gaur goizeko #AldatuGidoia ren ekitaldiaren bideoa soinu kalitate onarekin peertube.eus/w/jD8di3pZirbMaaf

Bingen (r)en bultzada

Duela urte asko egin nintzen @somconnexio kooperatibako bazkide eta kontsumitzaile, eta oraindik baditugu bertan etxeko hainbat kontratu. Baina lekuko ekimenak bultzatzea gakoa da burujabetzak bultzatzeko, eta horregatik egin dut jauzi @izarkom kooperatibara. Ea sare deszentralizatuak eraikitzeko pausoak ematen segitzen dugun guztion artean.

@naroaelortza @somconnexio @izarkom Guk etxean SomEnergiarekin daukagu dilema hori. Bazkide egin ginean (duela urteak) Goiener bazen, baina ez genuen ezagutzen 😅

Arazoa da gerora SomEnergiaren GenerationKwh proiektuan sartu ginela (diru pixkat jarriz). Beraz, Goienerrerra aldatuz gero, generationek ematen digun onura ekonomikoa galdu, eta dezente gehiago ordainduko genuke fakturetan....

Bingen (r)en bultzada

Duela bi egun "20.000 especies de abejas" ikusi nuen eta benetan diotsuet, itzela da, ikusteko aukera baduzue, ikusi❤️ :transbihotza:

@txopi
Honen harira. Zuek zer egiten duzuen irakurtzen hasi eta gustatzen ez zaizkizuen liburuekin?

Nik ebookak ezabatu egiten ditut.

Paperean ditudanak berriz oparitu edo bajeran gordetzen ditut. Apalategira sekula ere ez. Bistatik kendu nahi izaten ditut 😂

@inigoortega
Aiba, ez naiz konturatu zure mezuan bi link daudela. Lehenenegoa bakarrik ikusi nuen... 😅

Bingen (r)en bultzada

@inigoortega
Guk ere "atorra" esaten dugu.

Kuriosoa ostikolarirena 🤔

Bingen (r)en bultzada

#Android sistema eragilearentzat euskaraz dagoen software librearen katalogoa ezagutu nahi duzu? Hemen daukazu @librezale taldeak ontzen duen zerrenda librezale.eus/wiki/AndroidEusk

Zerrenda horretan euskaraz dagoen aplikazio bat falta dela uste duzu? Sortu erabiltzailea eta gehitu zuk zeuk (edo abisatu Librezaleko norbait).

#BreezyWeather aplikazio eguneratua gehitu berri dut, gaur estreinatzen baitu euskara! github.com/breezy-weather/bree

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea