Erakutsi berriagoak

@desertorea
Zinematik atera berri, eta fedibertsoan pelikulari buruzko iritzi bila.

Nik ere ezer gutxi ulertu dut. Eta bukaerak jokoz kanpo utzi nau 😅

@CorioPsicologia
@Gailetagilearen_Alaba Kuriositatea piztu didazue, eta pixka bat ikertu dut. Antza erlijio adarraren arabera hamar aginduen ordena aldatzen da. "Ez duzu erailko" protestanteentzat seigarrena omen da, eta katolikoentzat bostgarrena. Izenburua itzuli baino lokalizatu egin dute beraz.

Aurreko batean telesaila ikustekotan egon nintzen, baina azkenean beste batekin hasi nintzen. Kritika onak irakurri ditut, ia ikusten dudan.

@xabi
Horixe bera. Eta duela urte batzuetatik Microsoftena da gainera 🫢

Batzuetan borroka batzuk aparkatuta utzi behar dira beste batzuen mesedetan. Nire ustez behintzat.

Dena dela, ez begiratu bideojokoei software arruntaren betaurrekoekin.

@nikolardii@mastodon.eus
@inigoortega Ei aizu. Paliza JASO duzula esatea ondo dago. Paliza EMAN duzula ez horrenbeste. 🤣🤪

@izarobasurko
@desertorea Thunderbiden mezuak automatikoki ezabatzeko aukera asko maite dut.

@desertorea
Niri ere berehala betetze zitzaidan mahaigaina. Garbitasunaren izenean erabaki nuen mahaigainean ezer gehiago ez gordetzea eta aukera desaktibatzea. Beraz beti garbi-garbi daukat.

Baina gero zaborra deskargen karpetan gordetzen hasi nintzen 🤣 Deskargatua izan edo ez, han gordetzen ditut lehen mahagainean nituen gauzak. Zaborra lekuz mugitu besterik ez dut egin beraz jaja.

Ia hartzen dudan garbiketarako denbora. Beharra badu eta. Disko gogorra betetzera itxaron gabe...

@AVU_Osoro
Baina zein da helburua? Zer egin nahi dute iris datu-basearekin? Han eta hemen gauzak irakurri ditut baina ez dut askorik ulertu.

Bingen (r)en bultzada

Kaixo peña! Rolariak elkartetik, gure web orria hobetzeko lanen artean Euskadiko rol elkarteen errolda (hots, "erROLda") sortzen gabilz. Horretarako, zuon laguntza eskatzen dugu. Sartu www.rolariak.eus/biltegia/errolda helbidean eta ezagutzen duzuen rol elkarteren bat faltan botatzen baduzue, idatz iezaguzue rolariak@gmail.com helbidera falta hori zuzentzeko. Mezua zabaltzen badiguzue, are hobeto! ❤️

Bingen (r)en bultzada

Microsoftek antza denez, Minecrafteko Monjang motako kontu guztiak ezabatu ditu. Microsoft kontuetara migrazioa egin ez zuten guztiak hain zuzen.

Nirea.

@inigoortega
@nikolardii@mastodon.eus Hemen Minecrafteko minijokotan galtzeagatik pikatu den norbait 😜

Bingen (r)en bultzada

🏃🏼‍♀️🌐🏃#Korrika birtuala bihar iritsiko da!

18:30ean Minecraft|eko korrika.gamerauntsia.eus zerbitzarian euskara bideojokoetan zein sarean zabaltzeari ekingo diogu!

Zuk ere parte har dezakezu, etorri gurekin!

#Bideojokoak #HarroHerri #Euskara @AEK_eus

@joxe
@anagalarraga1 @porru @Izarrarte Ia bai! Ni positibo nago. Baina egia da ziurrenik Meta eta gainerakoek aurkituko dutela bidea hoi ere kakazteko...

@joxe
@anagalarraga1 @porru @Izarrarte Bueno, email hornitzaile burujabe/libre batetik gmail kontu batera email bat bidaltzean bezala, ez?

Whatsappeko norbaitekin hitz egiten baduzu Metak datuak jasoko ditu ziur, baina bestela ere bai?

Galdera zintzoak, egia esateko ez dakit teknikoki nola izango den.

@anagalarraga1
@joxe @porru @Izarrarte Europar Batasunak behartuta laster iritsiko da mezularitza zerbitzuen arteko bateragarritasuna. Faseka izango da, baina oker ez banago, lehenengo aldaketak martxoan datoz. Lehenengo txat indibidualak, gero taldeak, etab...

Ikusi behar nola materializatzen den, baina ez dauka itxura txarrik! Beraz, teorian errazagoa izango da Whatsappa uztea.

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

Donostia eta Bilbo urazpitik (bai!) lotzeko tunel bat ere eraiki behar izan dugu. Zorionez porlana merkea izaten da hauteskunde garaian 😆

Erakutsi haria

Korrikarako kartelada aurrera doa! Ia dena prest heldu den asteazkenerako.

Joan den ediziokoak kendu gabe genituen, eta lan bikoitza izan dugu.... Haizeak eta euriak ez dute oso gogor jo EH birtualean, eta kartelek ondo itsasita jarraitzen zuten...

Bingen (r)en bultzada

🚨 Proiektu hau OSO interesgarria da: informatu, ezagutu, ahaldundu eta borrokatu! #Pribatutasuna

EFF-ren Street-Level Surveillance proiektuak poliziek kaleetan gu zelatatzeko erabiltzen dituzten zaintza-teknologiei buruz sls.eff.org/

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea