Erakutsi berriagoak

@barberenea
@trikutik @birasuegi @txerren @desertorea
Nik uste hemengo likek desberdintasun handi bat dutela: zure jarratzailei ez zaizkie zuk like emandako mezuak beren denbora lerrotan agertzen (edo bai, baina ez zuk like eman diezulako). Edo "zu aipatzen zaituzten mezu honi like eman diote" estilokoak. Eta horrek nire ustez dezente aldatzen du kontua. Gehiago da mezua bidali duenaren eta zure arteko zerbait.

@desertorea
@porru @irure @inigoortega Baina fijatzen bazarete Matrixen orduak ondo agertzen dira, eta hala ere ez daude ordenean. Arraroa da.

Dena den, diozuen bezala zubia izango da bai.

Hori bai, nahiz eta Matrixen beraren errua ez izan, inguruko ekosistemak huts egiteak min egiten dio. Ze erabiltzaile "arrunt" bati ez zaio axola errua norena den, edo agian ez du ulertuko. Ia pixkanaka fintzen doan.

@desertorea
@irure @porru @inigoortega
Begira, hau da aipatzen nuen arazoetako bat. Zergatik daude atzekoz aurrera ordenatuta mezuak orduak ondo agertzen badira?

Bingen (r)en bultzada

Gaur Gernikako Arbolan alardeko beste konpainiek egindako boikotak erakusten du problema nagusia Hondarribian ez direla kale nagusiko plastikoak, emakumeekin desfilatu nahi ez duten gizonak baizik. Eredu eskasa ondorengo belaunaldientzat. Ondo ospatu eguna eta gora Jaizkibel konpainia!

@inigoortega
@porru Niri efe ez zidaten ezer esan bai. Irakasleak berak uste zuela baietz, baina examinatzaileak ez.

Bingen (r)en bultzada

Orduak behar izan ditut, baina azkenean lortu dut software pribatibo batekin izaten ari nintzen arazo bat konpontzea. Dokumentatu gabeko konfigurazio parametro bat aurkitzea izan da gakoa.

Kodea eskuragarri nuen, baina ofuskatuta. Gainera, ezagutzen ez dudan Visual Basicen idatzita.

Zorionez debuggera martxan jartzen asmatu dut, eta proba eta proba ikusi dut zer ari zen gertatzen eta nola ekidin.

Dibertigarria izan da, baina horrela ibili behar izatea...

@porru
Animo!

Jakin nahiko nuke emaitzak kontsultatzeko webguneak zenbat eskaera jasotzen dituen egunean 🤣 Ze nik uste denok ibili izan garela begiratu eta begiratu.

@desertorea
Niri batez ere artikulu honek bota ninduen atzera: berria.eus/komunikazioa/analis

Mastodonen ere uste dut irakurri nituela kritikak.

Aurreko batean lagun batek ona zela esan didalako eman diot aukera, eta merezi izan du!

telesaila txarra dela irakurri nuen han eta hemen, eta atera zenean ez nuen ikusi.

Ba azken egunetan animatu naiz, eta gustatu zait. Azken atalek engantxatzea ere lortu dute.

@RiverRock
@erralin @zital @porru @Idurre @mikelgs @marmarka Ados! Eskerrik asko azalpenengatik.

Behintzat aukerakoa bada norberak erabaki dezake "joko" horretan sartu edo ez jeje.

@RiverRock
@erralin @zital @porru @Idurre @mikelgs @marmarka Gaizki ulertu dut. Puntuak aldiberekoak ez diren trukaketarako bakarrik dira beraz.

@RiverRock
@erralin @zital @porru @Idurre @mikelgs @marmarka
Guk erabiltzen genuenean (intervac-homeexchange.com/) ez zegoen puntuazio sistemarik, eta ez dakit ondo ulertu dudan.

Boteprontoan ez zait oso bidezkoa iruditzen, ez? Pobreak pobreen etxetara? Edo mekanismoren bat du zuzentzeko?

Ulertzen dut aldibereko trukaketaren arazoan lagun dezakeela. Baina bigarren etxea baduzu bakarrik, ezta?

@Idurre
@mikelgs @zital @marmarka Guk ere egiten genuen, eta oso pozik. Intervac plataformarekin.

@garkopeke
Ai ama 😳

Kuriositatez, arrazoi teknikoa zein den badakizu?

@ekintaekin
Librezalekoarekin batera software libre zalantzen taldea ere aipatu dezakezu.

t.me/SoftwareLibreZalantzak

@desertorea
@irure @porru @inigoortega Beharbada beste zerbitzari batekin probatu beharko nuke. Eta ez dakit Androiderako beste aplikaziorik badagoen. Gomendiorik?

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea