Erakutsi berriagoak

@AVU_Osoro
@txikillana Nerabeak bueno, baina korreoan "Enviado desde mi iPhone" sinadura dutenak?

Uste nuen desagertuta zegoela, baina aurrekoan jaso nuen bat...

Herrian zerbait grabatzen ari ziren batzuekin egin dut topo. Telebistaren batekoak edo ematen zuten.

Beraien artean (gazteleraz):
- Etxera sartu, sabaira begiratu, eta zutabeak ikaragarri gustatzen zaizkizula esan behar duzu. Txundituta geratu behar zara! Maite dituzu egurrezko zutabeak! Ikusgarriak dira!
- Ados, horrelako aurpegia jarriko dut? (imintzioa egiten du)
- Primeran!

Emaitza ikusteko gogoz geratu naiz πŸ˜‚

Bingen (r)en bultzada

-A ze astea, eh?
-Geroz eta lehenago esaten duzu hori, kapitain.

@crashlogger
Webgunean nabil eta ez dut aurtengo programa aurkitzen πŸ˜…

Bingen (r)en bultzada

@galaipa @Jokin_PA @AVU_Osoro

Aupa hiruroi!

Tarifen prezioak automatikoki ez eguneratzeak badu bere arrazoia, bazkidea bere tarifetaz arduratu nahi izateaz gain. Izan ere tarifa aldaketa bat izatez kontratu aldaketa bat da, eta horretarako erabiltzailearen (bazkidearen) eskaera bat egon behar da legearen arabera. Hala ere tarifa hobekuntza nabarmenak daudenean mailing bat egin ohi dugu bazkidea jakinaren gainean egon dadin.

Ongi izan!

@Jokin_PA
@AVU_Osoro @izarkom
Automatikoki ez merketzearena ez dut inoiz oso ondo ulertu... Tarifa aldaketen pendiente egon behar izatea...πŸ€”

Pentsatzen dut agian egongo dela arrazoi legal, finantziero, edota teknikoren bat atzean ere.

Edozein kasutan, prezioak automatikoki ez igotzea garrantzitsuagoa da noski. Bata bestearen truke bada gaizki ez.

Bingen (r)en bultzada

@crashlogger
Bizpahiru aldiz edo joan naiz, baina azken aldiko oroitzapen txarra dut (2018an edo?). Lagun batzuk (kostata) konbentzitu nituen joateko, eta ez dut gogoratzen oso ondo zergatik, baina ez zitzaigun asko gustatu. Gauza gutxi edo zegoen...

Gainera euri eguna zen, eta euritakorik gabe, oinez, eta erdi galduta txirriatuta bukatu genuen 🀣

Dena dela, eskuragi banu gustora joango nintzateke berriro. Maker mundutik aldenduta nabil baina...

Lurrera erori eta GPSaren pantaila argirik gabe zegoen. Zerbait ikusten zen, baina oso gutxi.

Ireki eta pantailaren kablea pixka bat askatuta zegoela konturatu naiz.

Konektatu, eta berriro martxan!

Hitzordu bat dudanean beti pixka bat lehenago joatea gustatzen zait. Ekidin ezin dudan zerbait da. Berandu iristeak (edo iritsiko naizela pentsatzeak) urduritzen nau.

Horrela, besteei itxarotera ohitu naiz, eta ez zait gehiegi inporta norbait berandu iristea. Benetan.

BAINA, berandu bazatoz, eta horregatik ni beste nonbaitera berandu iristea eragiten badidazu, asko gorrotatuko zaitut.

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

@joxe
@anagalarraga1 @koldotxu @miren Unibertsitate garaian pisukide batek horrela egiten zuen, eta erotzat genuen 🀣 Bere etxean betidanik egin zela horrela esaten zuen, baina ez zuen beste azalpenik. Esaten genion egunen batean sustoren bat izango zuela πŸ˜‚πŸ˜‚ eta azkenean berak arrazoi!

Bingen (r)en bultzada

Aizuek, zer esan nahi du grafo honek mikrouhin labe batean? Epatatuta gaude πŸ€”πŸ€”πŸ€”

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

@Alexiturbe
Joan den urtean entzun nuen uzta oso txarra izan zela ( batez ere gipuzkoan?) arazo horregatik. Antza eltxoren batek eragiten du belztea. Baina ez dut gogoratzen nola edo zergatik zen zehazki

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea