Erakutsi berriagoak

@porru
Irailean Belgikara joan nintzen lanarekin lotutako konferentzia batera, bi lankiderekin. Lankidetako batek trenez joatea proposatu zuen arrazoi horrexegatik. Animatu ginen, eta bidaia luzetxoa izan bazen ere, oso ondo. Errepikatuko nuke.

Hori bai, prezio aldetik hegazkinaren antzeko edo agian garextixeago atera zitzaigun. Merkeagoa izatea espero nuen.

Hemen egin behar izan genituen salto guztiak: mastodon.jalgi.eus/@galaipa/11

@crashlogger
Agian modeloaren arabera materiala pixka bat aldatzen da edo... Nirea t14 da.

Ez dut ia ikutzen (kanpoko xagua, teklatua eta pantaila erabiltzen ditut gehienetan) .Eta hala ere markaz beteta beti.

Atlhetici buruz telebistan: "todos los jugadores son del país vasco, o de la región más cercana" 🙃🤔

@crashlogger
Nik ere Thinkpad bat daukat, eta orokorrean oso pozik banago ere, materiala ez zait batere gustatzen. Behatz markak berehala agertzen dira, eta ez dago modurik (edo nik ez dut aurkitu) ondo garbitzeko...

Bingen (r)en bultzada

Bukatu da aurtengo Durangoko Azoka, mila esker Euskal eremu digitala sortzen eta eragiten zabiltzanoi zuen lanak bertan partekatzeagatik. Hurrengo urterarte!!

@xabierigartua
@izarkom
"Eta operadoreak gero eta zerbitzu gehiago eskaintzen ditu. 2025ean, beste zerbitzu bat jarriko dute —«Google Driveren antzekoa»—, artxiboak gordetzeko. Horretan ere ari dira lanean."
cc @mikelgs

Bingen (r)en bultzada

Zaharra naizen seinale izango da ziurrenik baina adimen artifizialak ez nau batere erakartzen.

Bingen (r)en bultzada

@urtzai
@joxe @txopi @inakialegria Nik ere probatu nuen. Beharbada gaiztoa izan nintzen, baina herriko gauza zehatzak galdetzen nizkion, eta ez zebilen oso fin. Adibidez, zenbat biztanle dituen galdetuta askotan ez zuen asmatzen.

Denborekin ere nahasten zen. Dagoeneko gertatu diren gauzak geroaldian esaten zituen. Edo pertsona konkretu bat (izen abizenekin) talde bateko kide zela esaten zuen nahiz eta dagoeneko ez den. Iturria irakurrita ikusten zen aspaldiko berriekin ari zela, baina beno.

@AxuriBeltza
Ni gaur saiatu naiz lehenengo aldiz ikusten, eta ez dut aurkitu 🤷‍♂️

Bingen (r)en bultzada

Triste bizi naiz eta
hilko banintz hobe
badauzkat bihotzian
hainbat...

Atal batzuetan dauden aipu teknologikoak oso guai. Ez nituen espero.

ere asko gustatu zitzaidan. Albertoren gehiago irakurtzeko gogoz geratu naiz.

2/2

@elegose

Erakutsi haria

:elegose: Asko gustatu zait liburua. Hasieratik bukaerara engantxatu nau. Kapituluak motzak, eta bi garaitan tartekatuak izateak lagundu du horretan: bat gehiago eta lotara... bueno oraindik beste bat gehiago irakur dezaket... eta beste bat... ezin naiz beste garaian zer gertatu zen jakin gabe joan...

Hortaz gain.

Nafarroan gertatzea. Ez nuen uste inoiz "Foruzaingoa" irakurtzeak gertutasuna sentiaraziko zidanik 😂 Beste batzuetan beti Ertzainak gora eta behera...

1/2

Bingen (r)en bultzada

@AVU_Osoro
@txikillana Nerabeak bueno, baina korreoan "Enviado desde mi iPhone" sinadura dutenak?

Uste nuen desagertuta zegoela, baina aurrekoan jaso nuen bat...

Herrian zerbait grabatzen ari ziren batzuekin egin dut topo. Telebistaren batekoak edo ematen zuten.

Beraien artean (gazteleraz):
- Etxera sartu, sabaira begiratu, eta zutabeak ikaragarri gustatzen zaizkizula esan behar duzu. Txundituta geratu behar zara! Maite dituzu egurrezko zutabeak! Ikusgarriak dira!
- Ados, horrelako aurpegia jarriko dut? (imintzioa egiten du)
- Primeran!

Emaitza ikusteko gogoz geratu naiz 😂

Bingen (r)en bultzada

-A ze astea, eh?
-Geroz eta lehenago esaten duzu hori, kapitain.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea