Erakutsi berriagoak

@joxe
Kontuz, ze Linux erabiltzaileok nahiko pedante/paternalistak izateko ohitura txarra izaten dugu 😆 Hala gertatzen bada nirekin, barkatu aldez aurretik 🤣

@joxe
Ubuntuk defektuz Gnome erabiltzen du. Baina Mintek oker ez banago aukeratzeko eskatuko dizu hasieratik.

Behin sistema instalatuta askoz zailagoa da aldatzea.

@joxe
Sistemari dagokionez, hasiberrientzat Debian familia gomendatuko nuke (Mint zein Ubuntu badira).

Baina sistemaz gain, erabaki garrantzitsu bat hartzea tokatuko zaizu: zein mahaigain ingurune erabiliko duzun: Gnome, KDE, Cinnamon, Mate, Xfce...

Ze bat edo beste erabili esperientzia asko aldatzen da.

Orokorrean edozein erabili daiteke edozein sistema eragiletan. Nahiz eta batzuetan bideratuts egon.

Horiei buruz pixkat bat ikertzea gomendatuko nizuke (edo beharbada egin duzu!)

@mikelgs
@gorka_bm @porru Hala ere, pentsatzen dut orokorrean zuk diozunagtik kritikatuko dela bai. Hori delako ez libre (eta ez kode irekiko) egiten duena.

Hala ere, nik zentzu horretan berhabada ez dut horren gaizki ikusten. Berriro diot, pixkat hobeto definituko balitz jeje.

Baina nire ustez copylefta da bidea. Eta teknologia enpresa handiek gorroto dute (Google eta abarretan debekatuta dago). Iruditzen zait helburu bera lor daitekela erabiltzaile finalen eskubideak urratu gabe.

@mikelgs
@gorka_bm @porru
Beno, egia da software librea izateko copyleft izatea ez dela ezinbestekoa. Baina Bookwyrm bezalako software batean, nire ustez, oso garrantzitsua da. Bookwyrmen erabiltzaileek eskubidea izan beharko lukete erabiltzen ari diren zerbitzariko kodea eskuratzeko. Eta lizentzia horrek ez du hori bermatzen.

Esaten dut antikapitalista bazara (eta batere ondo definitu gabe) software pribatiboa zabaltzea ez dagoela horren gaizki.

@mikelgs
@gorka_bm @porru Nire ustez lizentzia horren arazo nagusia da lan deribatuak ez dituela lizentzia bera izatera behartzen. Hau da, ez da copyleft. Bookwyrm hartu, kodea aldatu, eta zerbitzua Interneten eskuragarri jarri dezakezu kodea argitaratu gabe. AGPL eta antzekoek ez bezala, ez ditu erabiltzaile finalak babesten.

Beste kontu bat da antikapitalista==koop... edo testuak duen zehaztasun falta.

Barre egin nuen aurrekoan aitak telefono bat aurkitzeko paperezko telefono-aurkibide zahar bat ekarri zuenean. Aurkitu genuen, funtzionatu zuen.

Gaur deitu genion horrek bueltan deitu digu. Esan digu berak ere telefono-aurkibidean aurkitu duela gure telefonoa.

😅😅

@txerren
@Alex @marcelcosta @anamalagon @miren @okerreko @neregauzak Hilean 5euroko dohaintza eginda LogSeq Sync erabili dezakezu gailu desberdinak sinkronizatzeko.

Nik hala daukat, eta pozik.

Pentsatzen dut etorkizunean erraztuko dutela, baina bitartean behintzat erabaki nuen ordaindu, eta burukominak kentzea.

blog.logseq.com/how-to-setup-a

Bingen (r)en bultzada

Ez dakit zergatik onartu zuen Elkar argitaletxeak adimen artifizialez sortutako irudi hau... Ordaindu artistak, kontxo!

@Txillar
Eskuetako behatz kopuruarekin asmatu du AAk, baina aulkiek hankak soberan dituzte. Eta zer eso nor demontre da atzean eskuinetan dagoen hori! 🥲

@gontxatorre
Epaileagatik diozu? Berrietan epaiketaren zati batzuk entzun ditut, eta a ze lotsa Errejon, baina a ze lotsa epailea... lotsa, beste zerbait ez esatearren...

@inigoortega
Dio, kantzontzilotan autoa garbitzen zegoen gizon baten argazkia igo zuenak... 😂

Bingen (r)en bultzada

TKM.EUS: Tokiko informazioa jarraitzeko, tokiko sare soziala

TOKIKOMek, 78 euskarazko toki komunikabide batzen dituen taldeak, tkm.eus, sortu du, tokiko edukian espezializatuko den Mastodon sare sozialeko nodoa…
guaixe.eus/sakana/173695888508

#gizartea

Bingen (r)en bultzada

Producto de España.
Fabricado en Navarra.
Baina...
Azpian ezkerretara letra mikroskopikoz "agricultura no UE"
Legezkoa izango da elikagai bat horrela etiketatzea, baina iruzurtia erabat.

@txo_elurmaluta
Bua, Habbo Hotel! Makina bat ordu sartutako naiz!

Bideojokoa? Rol jokoa? Sare soziala? Ez dakit oso ondo nola definitu ere jaja

Philipsen denda ofizialean kable bat erosi nuen, eta ez zen beste bat bidali zidaten. Erreklamatu nuen, eta teorian dirua itzuliko didate. Ez dut jasotako kablea itzuli behar, baina ELIMINATU egin behar dudala esan didate 🤣

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea