@crashlogger Eta ez gutxi gainera! + dezente itxaron jaso arte....

@gontxatorre
ETBn esan dute baimendutako 400 angula arrantzale daudela. Bakoitzak bataz-beste kilo erdia bakarrik arrantzatu du? Gaiaz ezer jakin gabe atentzioa deitzen du...

Bingen (r)en bultzada

Nire babes osoa Aner Peritzi eta ingurukoei. Erasorik ez, erantzunik gabe

@Jokin_PA
Bideojokoetara bideratutako banaketaren bat? Garuda adibidez

@txerren
Aurrekoan animatu nintzen probatzera!

Itxura oso txukuna... baina ez nuen gehigarri "interesgarririk" instalatzea lortu. Webgune guztiak blokeatuta zeudela ematen du.

Saiatuko naiz beste batean berriro. Edo VPNeren bat... gomendiorik?

Bingen (r)en bultzada

Badago oraindik Hondarribiko Alardean agertu ez den figura historiko bat: erretiradako heroia. Irailaren 8 honen aurretik idatzitako nire bi xentimoak blogak.argia.eus/boligrafo-gor #EzetzAsteaOndoBukatu #HondarribikoAlardea

@AVU_Osoro
Azken egunetan handik ibili naiz, eta kuriosidadez artikulua irakurtzera sartu naiz.

Geltokian estaldurarik ez dagoela aipatzen da. Niri ere gertatzen zitzaidan, baina ez nekien nire gauza zen edo ez.

Ez dakit soluzio errezik duen, baina beharrezkoa... ordutegiak begiratzeko etab

Ze pasada GO07 Zumarraga-Donostia Lurraldebus linean dabilen jende kopurua. Bi egunetan hartu dut, eta aldiro bi autobus handi goraino.

Ezinbestean txartelak aurrez hartzeko aukera jarri beharko dute.

Atzo autobusean sartzeko hirugarren nengoen bete zenean. Orduerdira heldu zen errefortzua.

Gaur orduerdi lehenago joan naiz, eta hogei lagunetik gora zeuden dagoeneko ilaran. Bi autobus zeuden hasieratik, baina ozta-ozta ez da bigarrena ere bete.

Hori bueltakotan, joatekotan ez horren kaotiko.

Bingen (r)en bultzada

Kaixo! Norbaitek EZ DU EZAGUTZEN mitoarorako sarrerarik saltzen duen inor?

@Txillar
@Jokin_PA Niri berdinak agertzen zaizkit, baina "selectra" beharrean "Receta freidoras de aire" 🤦‍♂️

@txopi
@Gaztarrotz
Bide batez, oker ez banago ni.eus-en erregistroa itxita dago.

Nik Dinahosting erabiltzen dut, baina garesti ateratzen da hainbat posta kontu edo domeinu izena beste zerbaitetarako behar ez baduzu.

@txopi
@Gaztarrotz
Niri hautazko 0.pauso bat gustatzen zait, geldoago joan nahi dutenentzat: Gmail mantendu, baina aplikazioa (ordenagailuan zein mugikorrean) Thunderbirdekin ordeztu. Eta behin erabilerarekin eroso zaudenean hurrengo pausoekin jarraitu.

Aplikazio aldaketak tontakeria dirudi, baina pausoka egiteak laguntzen duela uste dut. Edo niri lagundu zidan behintzat.

Bingen (r)en bultzada

Betidanik arazoak izan ditut zenbakiak euskaraz irudikatzeko.
Entzun ditut zenbakiak eta asko kostatzen zait beren esanahia ikustea.

Horregatik sortu dut joko txiki txiki bat:
tfe.eus/euskara/zenbakiak

Zenbakiak entzuten dituzu eta berridatzi behar duzu.

Eta ondo pasa asteburua lagunok!

Ez da EITBren Bilboko egoitza, "el plato donde se graba el conquis" baizik.

@Izaskun
@zital "Prestatua" lantegitik nahastuta datorrena da orduan? aka kalimotxerakoa

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea